Edukira joan

Abadia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sénanqueko abadetxea, Proventzan
Artikulu hau eraikinari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Abadia (argipena)».
Milanen dagoen Chiaravalle abadia, zistertarra.[1]

Abadia (latinezko abbatia hitzetik eratorria, eta hau, era berean aramerazko (edo siriakozko)[2] abba, "aita" hitzetik[3]) abade edo abadesa baten gidaritzapean gutxienez hamabi fraide edo moja biltzen dituen eraikina edo eraikin-multzoa da[4]. Bere kideek «komunitatea zuzentzeko» aukeratutako monje kristaua da abadea: bere «nagusia» da. Monasterioek ez bezala, abadiek autonomia juridikoa dute.

Abadiek urrezko garaia bizi izan zuten Erdi Aroan: milaka sortu zituzten botere zibilek. Denetan ospetsuena, 910ean Akitaniako dukeak sortua eta zuzenean Erromaren babespean kokatua, Clunyko abadia da, eta gaur egun horren aztarna batzuk geratzen dira.

Gaur egun, 400 inguru daude mundu osoan, eta ia hogeita hamar inguru RITRITen. Horien artean, zaharrenetako bat Abbaye Sainte-Marie de Lagrasse da, Auden, 779. urtean sortua.

Abadietan, adibidez, Beneditarrak, Zistertarrak, Premontretarrak edo Kartusiarrak daude, denbora gehiena abade-eliza eta klaustroa erdigunean duen esparru batean bizi direnak. Eraikin ikusgarriendako bat Fleuryko abadiakoa basilika da, estilo erromanikoan egina.[2]

Erdi Aroan botere politiko zentroak izan ziren, bai eta jakintzaren gordeleku eta hedapen abiapuntuak, beren scriptorium-ei esker, eta ideia erlijiosoena eta artearena.

Saint-Pierre de Corbie abadia, Frantzia Iparraldean, Karolingiar monarkiak sortua.

Jadanik abadia moduan funtzionatzen ez direnean, batzuetan izena mantentzen dute eraikinak (adibidez, Westminster abadia).

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ (Italieraz) Abbazia di Chiaravalle: un gioiello medievale per una gita vicino Milano - Parto da Milano. 2024-09-15 (kontsulta data: 2026-09-08).
  2. 1 2 (Gaztelaniaz) «¿Cuál es la diferencia entre un monasterio y una abadía?» RITRIT 2022-05-12 (kontsulta data: 2026-09-08).
  3. ↑ Kline, Ernest. (1987). A comprehensive etymological dictionary of the Hebrew language. in: Carta Jerusalem. Haifako Unibertsitatea, 1 or..
  4. ↑ Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Abadia. .

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Erlijio Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.