Alessandro Ballan
| Alessandro Ballan | |
|---|---|
(2017) | |
| Bizitza | |
| Jaiotza | Castelfranco Veneto, 1979ko azaroaren 6a (47 urte) |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | italiera |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | txirrindularia |
| Ibilbidea | |
| Taldeak | Urteak |
| UAE Team Emirates | 2004-2009 |
| CCC Team | 2010eko urtarrilaren 1a-2014ko urtarrilaren 17a |
Parte-hartzailea
| |
| Pisua | 73 kilogramo |
| Altuera | 190 zentimetro |
| Jasotako sariak | |
Alessandro Ballan (Castelfranco Veneto, Veneto, 1979ko azaroaren 6a) txirrindulari italiar ohia da, profesionala 2004tik 2014ra.
Kirol ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2004an profesionaletara pasatu zen Lampre taldean eta lehenbiziko denboraldian Romāns Vainšteins eta Gianluca Bortolami bezalako txirrindularientzako lan egin zuen.
2005ean, Ballan udaberriko lasterketarako prestatu zen eta De Panneko Hiru Egunak proban bigarrena izan zen, etapa bat irabaziz. Flandriako Tourrean meritu haundiko seigarren postua lortu zuen. Urte horretan Eneco Tourreko etapa bat irabaztea ere lortuko zuen.
2006an klasikoetarako prestatu zen berriro eta garaipena lortu zuen Laigueglia Sarian, baita bigarren postua E3 Harelbeken, Tom Boonenen atzetik. Tirreno-Adriatikoan hirugarren amaitu zen sailkapen nagusian. Flandriako Tourrean berriz ere jardun nabarmena izan zuen, 5. sailkatuz eta astebete geroago hirugarren izan zen Paris-Roubaixen. 2006ko Tourrean gogoz saiatu zen etapa bat irabazten, baina ez zuen gutxigatik lortu, horietako batean bigarren amaitu baitzen.
2007ko denboraldia bikain hasi zen La Panneko Hiru Egunak irabazi zuelarik eta jarraian Flandriako Tourra poltsikoratu zuen, esprintean Leif Hoste belgikarrari gailendu zitzaiolarik. Urte horretan bertan Vattenfall Cyclassics irabazi zuen.
2008an udaberriko klasikoetarako prestatu zen berriro, eta garaipenik lortu ez bazuen ere, nabarmentzekoa da Paris-Roubaixen lortutako hirugarren postua. Irailean Espainiako Vueltan parte hartu zuen, zazpigarren etapan garaipen bat lortuz. Mendiko etapa batean izan zen, txirrindulari talde batekin ihes egitea lortu zuen, azken mendatean talde horretako indartsuena izanik.
Bere ibilbideko unerik garrantzitsuena 2008ko irailaren 28an izan zen. Varesen jokatutako Munduko errepideko txapelketan, txapeldunaren Ostadar maillota lortu baitzuen, helmugatik bi kilometrora eraso gogorra jo ostean, bakar-bakarrik iritsi zen helmugara, italiar zaleen poztasunerako.
2010eko apirilean BMC taldeak kautelazko zigorra ezarri zion, dopinaren aurkako ikerketa batean parte zela eta, bi urte lehenago Lampre taldean zegoelarik.[1]
2012ko abenduaren 20an, Valentziako Coll de Rates mendatea jaisten ari zela, eroriko larria izan zuen. Istripu honetan saihets-hezurrak hautsi zizkion eta haustura bikoitza ezkerreko hankan jasan zuen, horretaz gain barea kendu behar izan zioten.
Azkenik, 2014ko urtarrilaren 17an, CONIren ebazpena atera zen Ballanen aurka, Lampre taldeko kide zenean haren aurka egiten ari ziren ikerketaren harira. Bi urteko zigorra, lehiatu gabe, eta 2.000 euroko isuna.[2] Honen ondorioz, BMC Racing Teamek, garai hartan bere taldea zenak, Alessandroren kontratuari amaiera eman zion.[3]
2016ko martxoan, zigorra bete eta gutxira, erretiratzeko erabakia jakitera eman zuen.[4]
Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Amateurretan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2002
2003
Profesionaletan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2005
- Eneco Tourreko etapa 1
- 2. La Panneko Hiru Egunetan eta etapa 1
- 3. Haribo Klasikan
- 6. Flandriako Tourrean
2006
- Laigueglia Saria
- 2. E3 Harelbeken
- 3. Paris-Roubaixen
- 3. Tirreno-Adriatikoan
- 3. Poloniako Itzulian
- 5. Flandriako Tourrean
- 8. Milan-San Remon
- 8. Eneco Tourrean
2007
- Flandriako Tourra
La Panneko Hiru Egunak- Vattenfall Cyclassics
- 4. Donostia Klasikoan
- 5. Poloniako Itzulian
2008
- Espainiako Vueltako etapa 1
Munduko errepideko txapelketa- 2. Plouayko Sari Nagusian
- 2. Strade Bianchen
- 3. Paris-Roubaixen
- 4. Flandriako Tourrean
2009
Poloniako Itzulia eta etapa 1- 3. Sardiniako Giroan
2010
- 3.
Italiako errepide txirrindularitzako txapelketan - 5. Poloniako Itzulian
- 6. Quebeceko Sari Nagusian
- 10. Montrealgo Sari Nagusian
2011
- 2. Strade Bianchen
- 4. Milan-San Remon
- 6. Paris-Roubaixen
2012
- Toscanako Giroa
- Eneco Tourreko etapa 1
- 3. Paris-Roubaixen
- 3. Flandriako Tourrean
- 8. Milan-San Remon
- 9. E3 Harelbeken
Emaitzak lasterketa nagusietan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Itzuli Handiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Itzulia | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 | 2008 | 2009 | 2010 | 2011 | 2012 | 2013 | |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Italiako Giroa | — | — | — | — | — | — | — | — | 103. | — | |
| Frantziako Tourra | — | — | 66. | 88. | 91. | 95. | 87. | — | — | — | |
| Espainiako Vuelta | — | — | — | — | UT | UT | — | — | 63. | — | |
Klasikoak eta Txapelketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Lasterketa | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 | 2008 | 2009 | 2010 | 2011 | 2012 | 2013 | |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Omloop Het Nieuwsblad | — | — | — | — | — | — | 68. | — | 38. | — | |
| Kuurne-Brusela-Kuurne | 100. | — | — | — | — | — | — | — | 112. | — | |
| Strade Bianche | — | — | — | 16. | 2. | UT | — | 2. | 4. | — | |
| Milan-San Remo | — | 52. | 8. | 55. | 16. | — | 64. | 4. | 8. | — | |
| Flandrian Zehar | — | — | — | — | — | — | — | 41. | — | — | |
| E3 Harelbeke | 69. | — | 2. | 10. | 38. | — | 56. | — | 9. | — | |
| Gante-Wevelgem | UT | 51. | UT | — | 52. | — | UT | 44. | 22. | — | |
| Flandriako Tourra | 82. | 6. | 5. | 1. | 4. | — | 35. | 12. | 3. | — | |
| Paris-Roubaix | UT | 47. | 3. | 61. | 3. | — | — | 6. | 3. | — | |
| Flèche Brabançonne | 18. | — | UT | UT | UT | — | — | — | — | — | |
| Amstel Gold Race | 90. | 104. | — | — | 54. | — | 11. | — | — | — | |
| Flèche Wallonne | UT | — | — | — | — | — | — | — | — | — | |
| Lieja-Bastogne-Lieja | UT | — | 19. | — | — | — | — | — | — | — | |
| HEW Cyclassics | 71 | 20. | 49. | 1. | — | — | 32. | — | — | — | |
| Bretagne Classic | — | 48. | — | — | 2. | 17. | 19. | — | — | — | |
| Donostia Klasikoa | — | — | — | 4. | UT | — | — | — | — | — | |
| Quebeceko Sari Nagusia | X | X | X | X | X | X | 6. | UT | — | — | |
| Montrealgo Sari Nagusia | X | X | X | X | X | X | 10. | UT | — | — | |
| Paris-Tours | — | 92. | 43. | — | 32. | 19. | UT | 57. | 71. | — | |
| Lombardiako Giroa | — | UT | 56. | UT | 14. | 27. | UT | UT | UT | — | |
| — | — | 88. | 52. | 1. | 41. | — | — | — | — | ||
| — | — | 4. | 24. | 9. | 20. | 3. | 8. | — | UT | ||
| — | Ez zuen parte hartu |
| DSK | Deskalifikatua |
| UT | Utzi |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «BMC suspende a Ballan y Santambroglio», todociclismo.com (Gaztelaniaz), 2010eko apirilaren 9a. Jatorrizkotik 2010eko abenduaren 4an artxibatuta. 2026ko apirilaren 21ean kontsultatua.
- ↑ «Dos años de sanción para Ballan (Comunicado completo)», todociclismo.com (Gaztelaniaz), 2014ko urtarrilaren 17a.
- ↑ «El BMC despide a Ballan», biciciclismo.com (Gaztelaniaz), 2014ko urtarrilaren 17a.
- ↑ «Ciclismo, Alessandro Ballan annuncia il ritiro: "Ho pagato più di tutti senza aver fatto niente"», OA Sport (Italieraz), 2016ko martxoaren 4a.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Alessandro Ballan - ProCyclingStats