Cocherelgo gudua
| Cocherelgo gudua | ||||
|---|---|---|---|---|
| Ehun Urteko Gerra | ||||
| Data | 1364ko maiatzaren 16a | |||
| Lekua | Houlbec-Cochereldik gertu | |||
| Koordenatuak | 49°03′32″N 1°20′31″E / 49.059°N 1.342°E | |||
| Emaitza | Frantziar garaipen erabakigarria[1] | |||
| Gudulariak | ||||
| ||||
| Buruzagiak | ||||
| ||||
| Indarra | ||||
| ||||
Cocherelgo gudua 1364ko maiatzaren 16an Karlos V.a Frantziako erregearen eta Karlos II.a Nafarroako erregearen tropen arteko borroka izan zen, Borgoinako dukerriko ondorengotza zela medio, Ehun Urteko Gerraren gatazkaren barruan. Bertrand du Guesclin zeukaten buru frantziarrek, eta Joan III.a Graillykoa, Captal de Buch, nafarrek. Ondorioa frantziarren garaipena izan zen.
Nafarrek, ingelesen estrategiari eutsita, defentsa egora hartu zuten, du Guesclin erasotzailea izan zedin. Frantziar kapitainak defentsa hori apurtu ahal izan zuen eraso ondoren, alde egiteko itxura eginez. Izan ere, nafarrek goiko kokapena utzi zuten etsaien atzetik. Du Guesclinen alboko eraso batek garaipena eman zion.
Hau zen nafartar armadaren antolaketa:
Muino baten gainean eskuinean Ingalaterrako 300 arkulariak , jarraian 400 Ingalaterrako oinezko zaldun eta arma gizon kokatu ziren. Jean Jouel zen haien kapitaina.
Erdian Joan III.a Graillykoa generala eta beste 400 oinezko zaldun eta arma gizon gaskoi, normadiar eta Lapurditar jarri ziren.
Ezkerrean Sancho Lopiz D'Uriz eta bere kapitainak Michel de Larramendi, Pero Remiriz de Arellano, eta Michelco de Echauz . Beraiekin batera beste 400 oinezko zaldun eta arma gizon nafartar zeunden. Eta armadaren lerroa bukatzeko bailestalariak eta peoi nafartar, gaskoi eta normandiar. Gainera70 oinezko zaldun atzekaldean Jean de Sault "Mareuilko baskoia" kapitanaren menpe. Berak eramaten zuen Nafarroako erregearen zutoihala.

Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Cuttler, S. H. (2003ko abenduaren 18a), The Law of Treason and Treason Trials in Later Medieval France, Cambridge University Press, 172. or., ISBN 978-0-521-52643-2.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Frantsesez) Jean Froissart kronikariaren kontakizuna