Edukira joan

Edurne Ormazabal

Wikipedia, Entziklopedia askea
Edurne Ormazabal

Bizitza
JaiotzaTolosa, 1963 (62/63 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria
Lantokia(k)Donostia
Enplegatzailea(k)Euskal Irrati Telebista
Tabakalera

Tabakalera: 59413 Discogs: 16833328 Edit the value on Wikidata

Edurne Ormazabal Azpiroz (Tolosa, Gipuzkoa, 1963) kazetaria da.[1] 2018az geroztik, Tabakalerako zuzendari nagusia.[2][3]

Euskal Herriko Unibertsitatean Psikologian lizentziatu zen.[4] Hala ere, bere lan ibilbidea hedabideetan egin du batik bat. Lehendabizi, Donostiako Herri Irratian eta Deia egunkarian egin zuen lan. Ondoren, Antena 3 Irratian (gerora desagertua) aritu zen. Gero, ETB 1eko Katu Kale saioa aurkeztu zuen hiru urtez. Azkenik, 1990a geroztik Euskadi Gaztea irratiaren koordinatzailea izan da 2008a arte. Orduan, EITBren EITBNET arlo digitalaren ardura hartu zuen; bai eta EITB taldearen zuzendaritza komertziala ere.[5]

Horrez gain, Donostiako Zinemaldian hainbatetan parte hartu izan du, aurkezle edota sari-emaile.

2018an, Tabakalerako zuzendari nagusi izendatu zuten.[6]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]