Luzifer
| Luzifer | |
|---|---|
| luciferianism (en) | |
| Ezaugarriak | |
| Jatorrizko izena | Lucifer |
| Baliokideak | Fosforo (mitologia), Danica (en) |
| Familia | |
| Ama | Hausos (en) |
Luzifer[1] (latinezko lux, "argi", eta fero, "eramaile": "argiaren eramailea") erromatar mitologian Eosforo (Έωσφόρος) edo "Goizargiaren eramailea" ezizenez ezagutzen zen jainko greziarraren parekidea da. Mitologia klasikoan artizarrari deitu ohi zioten hala.
Deabruari deitzeko erabiltzen den izena da. Kristautasunaren lehenengo mendeetan Kristori eman zioten izen hori, baina Erdi Aroan zabaldu zen adierari hori deabruaren eponimo edo goitizen gisa, «Vulgata» (Bibliaren IV. mendearen amaierako latinezko itzulpena) itzulpenak Isaias profetaren ahotan, Babiloniako errege bati buruz ari zela, ezarri zituen hitz batzuetan oinarrituta.[2][3]
Jainko gorena botatzen saiatzen den aingeru eroriaren kontzeptua Attar jaikoak Ba'al jainko gorena botatzeko egindako ahaleginaren parekoa da Kanaango erlijioan; Attar bere porrotaren ondorioz, infernura (edo gizakien lurrera) bota zuten. Istorioa Isaiasen liburuan aipatzen da eta kristau sinesmenetara transferitzen da.[4]
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak
- ↑ (Ingelesez) Umaru, Isaac John. (2025eko azaroaren 22a). «Lucifer as Morning Star: A Theological and Linguistic Analysis of 2 Peter 1:19» Journal of Arts, Humanities and Religious Studies ISSN 1595-8027..
- ↑ López Guix, Juan Gabriel. (2012-01-17). «CVC. El Trujamán. Historia. Biblia y traducción (31): «¿Cómo caiste del cielo, ó Lucifer...?»» Centron virtual Cervantes, CVC (kontsulta data: 2026-04-27).
- ↑ Kohler, Kaufmann (2006). Heaven and Hell in Comparative Religion with Special Reference to Dante's Divine Comedy. Whitefish, Montana: Kessinger Publishing. 4–5. or. ISBN 0-7661-6608-2. Lucifer, is taken from the Latin version, the Vulgate[permanent dead link] Originally published New York: The MacMillan Co., 1923.