Metalozeno

Kimikan, eta bereziki kimika organometalikoan, metalozenoak (C5H5)2M formula orokorreko konposatuak diran non C5H5 ziklopentadienilo anioia (Cp) den eta M II oxidazio-egoera duen metal bat diren. Metalozenoak sandwich konposatu izeneko konposatu-klase zabalago baten azpimultzoa dira.
Lantanido eta aktinido batzueen metalozenoek ziklopentandienilo anioiaren ordez, ziklooktatetraenilo anioia dute, uranozenoak adibidez.
Metalozenoak izendatzeko metalaren izenari 'zeno' atxizkia eransten zaio, adibidez, ferrozenoa (Cp2Fe), kromozenoa (Cp2Cr) eta banadozenoa (Cp2V).
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sintetizatutako lehen metalozenoa ferrozenoa izan zen. Bi ikerlari taldek aldi berean, Kealyk eta Pauson-ek, batetik[1], eta Miler-ek eta bere kideek bestetik[2] , deskribatu zuten lehen aldiz 1951ean. Geoffrey Wilkinson-ek[3] eta Ernst Otto Fischer-ek[4] 1952an azaldu zuten ferrozenoaren egitura eta 1973an Kimikako Nobel saria jaso zuten horregatik.
Erabilera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zenbait metalozenok eta haien deribatuek propietate katalitikoak dituzten arren, adibidez alkenoak polimerizatzeko, metalozenoak oso gutxitan erabiltzen dira industrian.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Kealy, T. J.; Pauson, P. L.. (1951-12). «A New Type of Organo-Iron Compound» Nature 168 (4285): 1039–1040. doi:. ISSN 1476-4687. (kontsulta data: 2026-05-31).
- ↑ (Ingelesez) Miller, Samuel A.; Tebboth, John A.; Tremaine, John F.. (1952-01-01). «114. Dicyclopentadienyliron» Journal of the Chemical Society (Resumed) (0): 632–635. doi:. ISSN 0368-1769. (kontsulta data: 2026-05-31).
- ↑ pubs.acs.org doi:. (kontsulta data: 2026-05-31).
- ↑ FISCHER, E. O. & PFAB, W. (1952). Cyclopentadien-Metallkomplexe, ein neuer Typ metallorganischer Verbindungen. Zeitschrift für Naturforschung.