Miami Vice
Miami Vice AEBtako akziozko telesail bat izan zen. 1984ko irailaren 16tik 1989ko maiatzaren 21era NBC eta USA Network kateetan aireratu zen. Don Johnson, Philip Michael Thomas, Saundra Santiago, Michael Talbott, John Diehl, Olivia Brown, Gregory Sierra eta Edward James Olmos aktoreek antzeztu zuten.
Telesail honen hasierako doinua aski ezaguna bilakatu zen, euskaldunontzat agian hasierako irudietan eszenarik oroituena Jai Alai edo Zesta Punta partidua jokatzen duten pilotarien une laburra delarik.
2006an izen berdineko filma estreinatu zen, Colin Farrell eta Jamie Foxx aktoreek antzeztua.
Herri kulturan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1980ko hamarkadako telesail arrakastatsu eta ospetsuenetako bat izan zen, bi protagonistak estetikoki gizonezko askoren eredu bihurtu ziren, adibidez Armaniren jaka baten azpian kamiseta informal bat eramatea, italiar moda, pastel koloreko jantziak janztea, Ray-Ban eguzkitako betaurrekoak edota hiru egunetako bizarraz agertzea, gainera bertan agertzen zen luxua eta batez ere auto modeloak askoren desiragarri ere izan ziren, batez ere Ferrari Daytona eta Ferrari Testarossa modeloak.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]James "Sonny" Crockett (Don Johnson) eta Ricardo "Rico" Tubbs (Philip Michael Thomas) Miami hirian kasu ugari argituz jarduten duten ustelkeriaren aurkako brigadako bi polizia dira. Euren buruzagia Martin Castillo (Edward James Olmos) tenientea da.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Michael Mannek zuzendutako telesailak
- Jim Johnstonek zuzendutako telesailak
- Don Johnsonek zuzendutako telesailak
- David Jacksonek zuzendutako telesailak
- Colin Buckseyk zuzendutako telesailak
- Abel Ferrarak zuzendutako telesailak
- David Soulek zuzendutako telesailak
- Edward James Olmosek zuzendutako telesailak
- Anthony Yerkovichek idatzitako telesailak
- Daniel Pynek idatzitako telesailak
- Joel Surnowek idatzitako telesailak
- Dennis Cooperrek idatzitako telesailak
- Dick Wolfek idatzitako telesailak
- Don Johnsonek antzeztutako telesailak
- Philip Michael Thomasek antzeztutako telesailak
- Saundra Santiagok antzeztutako telesailak
- Michael Talbottek antzeztutako telesailak
- John Diehlek antzeztutako telesailak
- Olivia Brownek antzeztutako telesailak
- Edward James Olmosek antzeztutako telesailak
- NBCko telesailak
- Polizia-telesailak
- Ingelesez egindako telesailak