Edukira joan

Mutaz Essa Barshim

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mutaz Essa Barshim

(2011)
Bizitza
JaiotzaDoha, 1991ko ekainaren 24a (35 urte)
Herrialdea Qatar
Jarduerak
Jarduerakgorako jauzilaria eta atleta
Atletismoa
Kirol diziplinak gorako jauzia
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Q115578315 Itzuli2014ko irailaren 5a2,43
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 
Pisua65 kilogramo
Altuera189 zentimetro

mutazbarshim.net
IMDB: nm8632094 Facebook: mutazbarshimhj X.com: mutazbarshim Instagram: mutaz.barshim World Athletics: 14377312 Olympics.com: mutaz-essa-barshim Edit the value on Wikidata

Mutaz Essa Barshim (arabieraz: معتز عيسى برشم‎, Muʿtazz ʿĪsā Baršim; Doha 1991ko ekainaren 24a) Qatarko altuera jauzilaria da, 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan urrezko domina eskuratu zuena Gianmarco Tamberi italiarrarekin batera. Asiako errekorraren jabe ere bada.

Aita ere atleta zuen eta kirol talde baten arduraduna zen. Txikitan lasterketan eta luzera jauziak egiten aritu zen eta 15 urte zituela erabaki zuen altuera jauzia praktikatzen hastea. 2009an gaur egungo entrenatzailearekin hasi zen lanean, "Stanley" Szczyrba poloniarrarekin eta uda hartan Polonia eta Suedia artean aritu zen entrenatzen. 2010an Asiako txapelketan urrezko domina eskuratu zuen.

Londresko 2012ko Olinpiar Jokoetan debuta egin eta parte hartzaile gazteena bazen ere brontzezko domina lortu zuen. Qatarko atletismoaren historiako bigarren domina izan zen[1]. 2013an 2'40m egin zuen salto, historiako zortzigarren atleta marka hori lortzen zuena.

2016ko Olinpiar Jokoetan zilarra lortu zuen[2] eta 2017an munduko txapelketa irabazi zuen Londresen, 2019an berriz lortu zuena.

2020ko Udako Olinpiar Jokoetan amaierara Gianmarco Tamberi italiarrarekin berdinduta iritsi zen. 2'37 metrotako jauzira nulorik egin gabe iritsi ziren biak eta 2'39 metrotakoan hiruna huts egin zituzten. Epaileak jauziak egiten jarraitzeko proposatu zien berdinketa hautsi arte, bestela urrezko domina elkarbanatuko zutela. Azkenean biek urrezko domina elkarbanatzea erabaki zuten[3]. Olinpiar Jokoetako irudi adierazgarrietako bat bihurtu zen. 113 urtean horrelako egoera bat gertatu zen bigarren aldia izan zen.

Paris 2024 Jokoetan brontzezko domina eskuratu zuen.

Udako Olinpiar Jokoak
Txapelketa Domina Kategoria Marka
Erresuma Batua Londres 20123. postua, brontzezko dominaaltuera jauzia2'29m
Brasil Rio 20162. lekua, zilarrezko dominaaltuera jauzia2'36m
Japonia Tokio 20201. postua, urrezko dominaaltuera jauzia2'37m
Frantzia Paris 20243. postua, brontzezko dominaaltuera jauzia2'34m
Munduko txapelketak
Txapelketa Domina Kategoria Marka
Kanada Mocton 2010 (gazte mailakoa)1. postua, urrezko dominaaltuera jauzia2'30m
Errusia Mosku 20132. lekua, zilarrezko dominaaltuera jauzia2'38m
Polonia Sopot 2014 (Indoor)1. postua, urrezko dominaaltuera jauzia2'38m
Erresuma Batua Londres 20171. postua, urrezko dominaaltuera jauzia2'35m
Erresuma Batua Birmingham 2018 (Indoor)2. lekua, zilarrezko dominaaltuera jauzia2'33m
Qatar Doha 20191. postua, urrezko dominaaltuera jauzia2'37m
Ameriketako Estatu Batuak Eugene 20221. postua, urrezko dominaaltuera jauzia2'37m
Hungaria Budapest 20233. postua, brontzezko dominaaltuera jauzia2'33m
  • Aire librean: 2'43m (Brusela, 2014) - Asiako errekorra
  • Pista estalian: 2'41m (Athlone, 2015) - Asiako errekorra

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ «Londres 2012: las mejores imágenes del día», BBC News Mundo (Gaztelaniaz), 2012ko abuztuaren 7a. 2021eko abuztuaren 2an kontsultatua.
  2. ↑ «Mutaz Barshim: From being 'the worst', to jumping into the record books», Tokyo 2020 (Ingelesez). 2021eko abuztuaren 2an kontsultatua.
  3. ↑ Ostolaza, Paulo, «Yulimar Rojasek jauzi hirukoitzeko munduko errekorra hautsi du», Berria. 2021eko abuztuaren 2an kontsultatua.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]