Stolperstein

Stolperstein (hitzez hitz, "estropezu-harria" alemanez; plurala, Stolpersteine) galtzada-harri baten tamainako oroigarria da, kalean jartzen den memoria historikoari dagokiona. Bertan nazismoak kontzentrazio-esparruetan jazarri edo hildako biktimen izen-deiturak eta bizitzari buruzko datuak ageri dira. Stolpersteinak Gunter Demnig alemaniar artistak 1992an hasitako arte-proiektua dira, oraindik garatzen ari dena. Pertsona haien azken etxebizitzan edo, kasu batzuetan, lantokian oroimena pizteko helburua dute. Biktima horiek nazismoaren jazarpena jaso zuten moduren batean, izan kontzentrazio-esparruetara deportatuz, eutanasia, eugenesia edo ihes egiteko beren buruaz beste eginez. 2018ko martxoaren 29an, 67.000 stolperstein zeuden jada 22 herrialdetan[1], munduko memorial deszentralizaturik handiena[2][3].
Stolperstein gehienek Holokaustoaren biktima juduak oroitzen dituzte. Badaude beste batzuk sinti eta ijitoen aurkako jazarpenaren oroitzapenetan, homosexualak, ezgaituak, Jehovaren Lekukoak, beltzak, Alemaniako Alderdi Komunista zein Alemaniako Alderdi Sozialdemokratako kideak, Europako nazismoaren aurkako Erresistentzia, masoiak edo Espainiako Gerra Zibileko Nazioarteko Brigadak gogoratzekoak, desertatu zuten militarrak, kontzientzia-eragozleak... orokorrean, nazismoa pairatu zuten kolektibo guztiak.
Euskal Herrian ere badira deportatutakoak gogoratzeko tupustarriak[4][5], eta frankismoaren biktimak omentzeko jarri izan dira[6].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ CNN, Atika Shubert and Nadine Schmidt, «Holocaust mini-memorials go missing amid far-right backlash», CNN. 2018ko ekainaren 1ean kontsultatua.
{{Erreferentzia}}:|abizena=parametroak izen generikoa du (laguntza)Erreferentzien mantentzea: izen anitz: egileen zerrenda (lotura) Erreferentzien mantentzea: puntuazio gehigarria (lotura) - ↑ «Theatrical release of award-winning doc Stumbling Stone : Documentary Campus e.V.», www.documentary-campus.com. 2018ko ekainaren 1ean kontsultatua.
- ↑ «Mapping Zebras - Visualizing spatial contrasts with open data and web maps (2015/16)», infovis.fh-potsdam.de. 2018ko ekainaren 1ean kontsultatua.
- ↑ «Zarautz homenajea a dos vecinos que estuvieron en campos de concentración nazis», naiz: (Gaztelaniaz), 2015eko martxoaren 27a. 2018ko ekainaren 1ean kontsultatua.
{{Erreferentzia}}: Erreferentzien mantentzea: puntuazio gehigarria (lotura) - ↑ «Mañana homenaje a las víctimas locales del Holocausto nazi Rebollo y Ascasibar», diariovasco.com (Gaztelaniaz), 2017ko urtarrilaren 25a. 2018ko ekainaren 1ean kontsultatua.
- ↑ «Colocarán «adoquines brillantes» por las víctimas del franquismo», GARA (Gaztelaniaz), 2015eko ekainaren 28a. 2018ko ekainaren 1ean kontsultatua.