Edukira joan

TikTok

Wikipedia, Entziklopedia askea
 TikTok
Jatorria
Sorrera-urtea2016
Argitaratze-data2016
Ezaugarriak
Hizkuntzaeleaniztuna
Egile-eskubideakcopyrightduna
Lizentzializentzia jabedun
Deskribapena
OinarrituaDouyin (en) Itzuli
Ekoizpena
GaratzaileaBeijing Microbroadcast Vision Technology (en) Itzuli
Historia
Gertaera nabarmenakZentsura
blokeatu
access restriction (en) Itzuli
2025 TikTok–REDnote migration (en) Itzuli
Jasotako sariak

tiktok.com
Facebook: tiktok X.com: tiktok_us Instagram: tiktok Telegram: tiktokupdatez VK: tiktok_russia LinkedIn: tiktok YouTube: UChPd_WHrv3O-XAXXHLixs7g TikTok: tiktok Edit the value on Wikidata
TikToken anagrama.

TikTok, Txinan Douyin izenaz ere ezaguna, bideo laburrak sortzeko eta partekatzeko iOS eta Android-erako app bat da. Iraupen laburreko bideoak (3 eta 60 segundu artekoak) egiteko erabiltzen da eta musika, animazioa eta bestelako efektu berezietarako aukera ematen du.[1] Liderra da Asian, AEBetan eta munduko beste hainbat tokitan.[2]

ByteDanceren jabetzakoa, Douyin izenaz merkaturatu zen Txinan 2016ko irailean.[3] Geroago, 2017an, TikTok iOS eta Android bidez merkaturatu zen Txinako Herri Errepublikatik kanpoko merkatu gehienetan. Mundu osora (AEBetara barne) 2018an iritsi zen, urte hartako abuztuaren 2an Musical.ly-rekin bat egin ondoren.[4] 2020ko apirilean bi mila milioi deskargatara iritsi zen, mundu osoko 154 herrialdetan dago eskuragarri, 75 hizkuntzatan.[5][6]

TikTokeko arrakastatsu handien artean, Aitana eta Paula Etxeberria ahizpa biki gipuzkoarrak daude: elkarrekin duten kontuak (Twin Melody) 14 milioi jarraitzaile baino gehiago ditu sare horretan.[7][8]

Douyin ByteDancek merkaturatu zuen Txinan 2016ko irailean. 200 eguneko epean garatu zen, eta kaleratu zen urtean 100 milioi erabiltzaile lortu zituen eta egunero mila milioi bideo baino gehiagoren ikustaldiak lortu.[9] Txinan Douyin izena mantentzen zuen, baina TikTok marka jaso zuen 2017ko irailean, nazioartean zabaltzen hasi zenean.[10] 2018ko urtarrilaren 23an, lehen postuan kokatu zen mugikorretarako doako aplikazioen deskargen artean, Thailandia eta beste hainbat herrialdetan.[11]

2018ko abuztuan Musical.ly-rekin batu ondoren, mundu osora iritsi zen, baita AEBetara ere; azaroan gutxi gorabehera 80 milioi aldiz desgargatu zen AEBetan eta pertsonaia ezagun ugari hasi zen bertan parte hartzen, besteak beste Jimmy Fallon, BTS, Lil Nas X, Billie Eilish, Tony Hawk edo Doja Cat.[12]

2020ko apirileko datuen arabera, aplikazioa bi mila milioi deskargatara iritsi zen, mundu osoko 154 herrialdetan dago eskuragarri, 75 hizkuntzatan.[5][6]

Egitura korporatiboa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

TikTok Ltd Kaiman Uharteetan sortu zen, eta Singapurren eta Los Angeles-en dauzka bere egoitzak. Lau erakunde ditu eta haien egoitzak, hurrenez hurren: Estatu Batuetan, Australian (Zeelanda Berriko negozioa ere zuzentzen duena), Erresuma Batuan (filialak ditu Europar Batasunean ere) eta Singapurren (eragiketak ditu Asiako hego-ekialdean eta Indian) daude.[13][14][15]

Bere enpresa nagusia, ByteDance, Pekinen duena egoitza, eta inbertitzaile txinatarren, beste inbertitzaile global batzuen eta langileen jabetzakoa da. ByteDance-ren filial nazional nagusietako bat Txinako erakunde eta estatu-funtsen jabetzakoa da, % 1eko urrezko partaidetzaren bidez. Langileek jakinarazi dutenez, TikTok eta ByteDance-ren artean hainbat gainjarpen daude langileen kudeaketari eta produktuen garapenari dagokionez. TikTok-ek dio 2020tik aurrera, AEBtako egoitzaren zuzendari exekutiboak erabaki garrantzitsuak hartzeko ardura duela eta Txinarekiko harremana minimizatu duela.[16][17][18][19][20]

Eraginkorren merkatua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2021ean, The New York Times-ek jakinarazi zuen TikTok plataformako bideo biralek, batez ere gazteekiko eragin emozionala zuten liburuen ingurukoak, nabarmen bultzatu zituztela literaturaren salmentak. BookTok etiketarekin etiketatu dituzte liburu hauek. Editoreek, plataforma hau produktu eraginkorren merkatu gisa erabiltzen hasi ziren gero eta gehiago.[21]

TikToken mendekotasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tiktok sare sozialak mendekotasuna sortzen duela ondorioztatu zuen Europako Batzordeak abian zuen ikerketa batek. 2025eko otsailaren 6an kaleratutako ohar baten arabera, ikerketaren behin-behineko emaitzek ondorioztatu zuten Tiktokek Europako Zerbitzu Digitalen Legea urratzen zuela, «diseinu adiktiboa» zuelako. Hortaz, Bruselak aldaketak egiteko exijitu zion sare sozialari; hala egin ezean, zigorrak ezarri ahal izango zizkion. Behin Tiktoken sartuta aukera dago etengabe bideoak ikusteko. Norberak erabaki behar du noiz itxi aplikazioa; gainontzean, ez du etenik. Bruselaren ustez, Txinako enpresak ez zituen kontuan hartu scroll infinitu horrek erabiltzaileen osasun fisikoan eta mentalean eragin zitzakeen kalteak, batez ere adingabeen eta heldu zaurgarrien artean.[22]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ Parth. (2020-04-19). «Zer da TikTok?» TechPlugged.com (kontsulta data: 2020-08-06).[Betiko hautsitako esteka]
  2. ↑ (Gaztelaniaz) SA, Baigorri Argitaletxea. (2019-10-05). «LAS REDES BAILAN AL RITMO DE LOS VIBRANTES SONIDOS DE CHINA» GARA (kontsulta data: 2020-08-06).
  3. ↑ (Ingelesez) «Is Douyin the Right Social Video Platform for Luxury Brands?» Jing Daily 2018-03-11 (kontsulta data: 2020-08-06).
  4. ↑ (Ingelesez) Alexander, Julia. (2018-11-15). «TikTok surges past 6M downloads in the US as celebrities join the app» The Verge (kontsulta data: 2020-08-06).
  5. 1 2 Chapple, Craig. «TikTok Crosses 2 Billion Downloads After Best Quarter For Any App Ever» Sensor Tower Blog (kontsulta data: 2020-08-06).
  6. 1 2 «Tik Tok supera los 2 mil millones de usuarios» RedUSERS 2020-04-30 (kontsulta data: 2020-08-06).
  7. ↑ (Gaztelaniaz) Contenidos, D. N.. (2020-04-29). «'Twin Melody', las gemelas guipuzcoanas que arrasan en TikTok» diariodenavarra.es (kontsulta data: 2020-08-06).
  8. ↑ (Ingelesez) «Twin Melody on TikTok» TikTok (kontsulta data: 2020-08-06).
  9. ↑ (Ingelesez) Graziani, Thomas. (2018-07-30). «How Douyin became China’s top short-video App in 500 days» WalktheChat (kontsulta data: 2020-08-06).
  10. ↑ (Ingelesez) «Tik Tok, a Global Music Video Platform and Social Network, Launches in Indonesia-PR Newswire APAC» en.prnasia.com (kontsulta data: 2020-08-06).
  11. ↑ (Ingelesez) «thailand.shafaqna.com» Thailand News (News Reader) (kontsulta data: 2020-08-06).
  12. ↑ (Ingelesez) Spangler, Todd; Spangler, Todd. (2018-11-20). «TikTok App Nears 80 Million U.S. Downloads After Phasing Out Musical.ly, Lands Jimmy Fallon as Fan» Variety (kontsulta data: 2020-08-06).
  13. ↑ «Why does US see Chinese-owned TikTok as a security threat?» AP News 2023-03-24 (kontsulta data: 2024-04-23).
  14. ↑ «Is TikTok a National Security Threat?» Chicago Policy Review 2023-07-26 (kontsulta data: 2024-04-23).
  15. ↑ Shead, Sam. (2020-09-23). «What a TikTok exec told the British government about the app that we didn’t already know» CNBC (kontsulta data: 2024-04-23).
  16. ↑ «Why does US see Chinese-owned TikTok as a security threat?» AP News 2023-03-24 (kontsulta data: 2024-04-23).
  17. ↑ «Is TikTok a National Security Threat?» Chicago Policy Review 2023-07-26 (kontsulta data: 2024-04-23).
  18. ↑ Shead, Sam. (2020-09-23). «What a TikTok exec told the British government about the app that we didn’t already know» CNBC (kontsulta data: 2024-04-23).
  19. ↑ Baker-White, Emily. (2022-03-11). «Inside Project Texas, TikTok’s Big Answer To US Lawmakers’ China Fears» BuzzFeed News (kontsulta data: 2024-04-23).
  20. ↑ Rodriguez, Salvador. (2021-06-25). «TikTok insiders say social media company is tightly controlled by Chinese parent ByteDance» CNBC (kontsulta data: 2024-04-23).
  21. ↑ Harris, Elizabeth A.. (2021-03-20). «How Crying on TikTok Sells Books» The New York Times ISSN 0362-4331. (kontsulta data: 2021-03-21).
  22. ↑ Etxeberria, Aitor Garmendia. (2026-02-06). «Tiktok adiktiboa dela ondorioztatu du Bruselak, eta aldaketak exijitu dizkio» Berria (kontsulta data: 2026-02-06).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]