Zohar
| Zohar | |
|---|---|
| Jatorria | |
| Izenburua | זֹהַר |
| Ezaugarriak | |
| Hizkuntza | aramera |
Zohar, baita ere Sefer HaZohar (hebreeraz: זֹהַר), euskaraz "Distiraren liburua", Erdi Aroko judaismoaren erlijio lana da. Antza, Shimon bar Yojai errabinoak II. mendean oinarria idatzi zuen eta Moises Leongoa errabinoak XIII. mendean berreskuratu zuen, Sefer Yetzirah liburuarekin batera kabala-korrontearen liburu nagusiak direnak.
Zohar testua sakratua da juduentzat, izan ere, parte bakoitza egiazkoa da eta bere exegesian "Toraren arima" irudikatzen du: Toraren funtsezko esanahia, bere arimaren sekretuaren arima. Zohar, edo Kabalaren bigarren azalpen lana, kabalisten Biblia deitua izan da.[1]
Zohar, gehienbat, arameo-idazkera goretsi eta eszentriko estilo batean dago idatzita, hau da, erromatarren garaian, gure aroko lehen mendeetan, Israelgo Lurraldean (Eretz Israel) hitz egiten zen hizkuntzaz. Zohar berriro agertu zen XIII. mendean, eta Moises Leongoa izeneko idazle judu batek argitaratu zuen. Moises Leongoak Shimon bar Yojai errabinoari egotzi zion obraren sormena.[2] Antza, errabino hori erromatarren jazarpenean bizi izan zen II. mendeko judua izan zen; juduen tradizioaren arabera, Erromatar Inperioaren errepresiotik ihes egiteko, kobazulo batean ezkutatu zen, eta 13 urtez Toraren azterketan aritu zen, bere seme Eleazar errabinoarekin batera.
Errabino-judaismo tradizionalean gehiengo erlijiosoaren iritzia izan da Jainkoak Bibliako pertsonaiei, hala nola Abrahami eta Moisesi, erakutsi zizkiela Kabalaren irakaspenak, eta ahoz transmititu zirela Bibliaren garaitik Shimon bar Yojaik idatzi zuen arte.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Paul Vulliaud, La kabbale juive, Paris, Émile Noury, 1923, "L'antiquité du Zohar", t. I ch. 8
- ↑ https://historia-hispanica.rah.es/biografias/32232-mose-ben-sem-tob
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Kabala
- Moises Leongoa errabinoa
- Judaismo