
Zisjordanian sartzea eragotzi dio Israelek Josu Estarronari, palestinarren aurkako indarkeria areagotzen ari den honetan: «Ez dute testigurik nahi»
Nazioartea | 2026-10-27 Israelgo agintariek Zisjordanian sartzea eragotzi diote Josu Estarronari, EH Bilduko senatari eta Arabako Senaturako hautagaiari, Jordaniatik nazioarteko ordezkaritza batekin batera sartzen saiatzen ari zela. Estarronak salatu duenez, 12 ordu inguru eduki zuten atxikita Jordania eta Zisjordania arteko Allenbyko mugako pasabidean, eta Israelgo armadako soldaduek galdekatu egin zuten, azkenean sartzea debekatu aurretik.










