Edukira joan

Alicia Vikander

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alicia Vikander

(2025)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAlicia Amanda Vikander
JaiotzaJohannebergs församling (en) Itzuli, 1988ko urriaren 3a (38 urte)
Herrialdea Suedia
 Erresuma Batua  (2020 -
BizilekuaPortugal
Lehen hizkuntzasuediera
Familia
AitaSvante Vikander
AmaMaria Fahl Vikander
Ezkontidea(k)Michael Fassbender  (2017ko urriaren 14a -
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaRoyal Swedish Ballet (en) Itzuli
(2004 - 2007)
Hizkuntzaksuediera
ingelesa
daniera
Jarduerak
Jarduerakaktorea, zinema aktorea, dantzaria, zinema ekoizlea eta ahots-aktorea
Jasotako sariak

IMDB: nm2539953 Allocine: 515413 Rottentomatoes: celebrity/alicia_vikander Allmovie: p696092 TCM: 12725067 Metacritic: person/alicia-vikander TV.com: people/alicia-vikander
Souncloud: aliciavikander Spotify: 6h9k7KpLSRBBhdglaiBYoU iTunes: 556937387 Last fm: Alicia+Vikander Musicbrainz: f5ee1d7c-a4e5-4936-a366-9134f85a2269 Discogs: 7160410 Allmusic: mn0003480098 Edit the value on Wikidata

Alicia Amanda Vikander (aˈliːsɪa aˈmanda vɪˈkandər ahoskatua; Göteborg, 1988ko urriaren 3a) suediar telebista eta zinemako aktore eta dantzaria da, Oskar bat irabazi duena.[1]

Alicia Vikanderrek ospea lortu zuen 2010ean, "Till det som är vackert" (Ederra denari) filmari esker, eta emakumezko aktore onenaren Guldbagge saria jaso zuen bertan egindako interpretazioagatik. 2012an, nazioarteko ospea eskuratu zuen A Royal Affair film Danimarkarrari esker, eta, ondoren, atzerrian ibilbide arrakastatsua hasi zuen. Besteak beste, bigarren mailako rola izan zuen Testament of Youth (2014) filmean, eta rol nagusietako bat jokatu zuen Ex Machina (2015) filmean.

2016ko Oscar sarietan, bigarren mailako emakumezko aktore onenaren Oscar saria irabazi zuen, The Danish Girl filmean Gerda Wegener antzezteagatik.

Alicia Vikander Göteborg-en hazi zen. Zazpi urterekin hasi zen antzezten, Göteborg-eko Operan hainbat musikaletan eta antzerki-ekoizpen batzuetan parte hartuz. Zortzi urterekin, telebista-saioetan parte hartzen hasi zen. 1998tik 2004ra Göteborg-eko Suediako Ballet Eskolan ikasi zuen. Ondoren, 2004tik 2007ra Stockholmeko Suediako Errege Ballet Eskolan egin zituen batxilergoko ikasketak. Ikasketak amaitu ondoren, bost aldiz aurkeztu zen Suediako antzerki-akademietan sartzeko, baina ez zuten onartu[2].

2000ko hamarkadako lehen urteetan, Vikanderrek zenbait film laburretan eta telebista-ekoizpenetan parte hartu zuen. Horien artean, ezagunak dira Andra avenyn telesaila (2007–2008) eta Höök polizia-telesaila (2008). Film luze batean egin zuen debuta 2010ean, Lisa Langsethen Till det som är vackert filmeko protagonista gisa. Egindako interpretazioagatik, emakumezko aktore nagusi onenaren Guldbagge saria jaso zuen 2011n. Gainera, 2010eko Stockholmeko Zinemaldian Urteko Aktore Errebelazioaren saria eman zioten. Urte horretan bertan, Ella Lemhagenen Kronjuvelerna filma filmatu zen, eta Vikanderrek paper nagusietako bat izan zuen. Filma 2011n estreinatu zen. 2013an, Lisa Langsethen bigarren film luzean parte hartu zuen, Hotell izenekoan.

2011n, entzunaldi bat egin ondoren, Carolina Matilde Danimarkako erregina, Ingalaterran jaiotakoa, antzezteko hautatu zute (En kongelig affære) film daniarrean, Mads Mikkelsenekin batera. Film horrek eta Tolstoiren Anna Karenina eleberriaren britainiar egokitzapenean (2012) Kittyren bigarren mailako rola jokatu izanak nazioarteko ibilbidea bultzatu zioten.

Hurrengo bi urteetan, besteak beste, honako film hauetan agertu zen: The Fifth Estate (2013), Benedict Cumberbatch aktoreak Julian Assange antzezten duen Wikileaksen sortzaileari buruzkoa; Son of a Gun (2014), Australiako krimen-filma; eta Seventh Son (2014), Julianne Moore eta Jeff Bridges aktoreekin egindako fantasiazko filma.

Alicia Vikander 2013 Guldbagge sarietan

2015eko udaberrian, Testament of Youth eta Ex Machina film britainiarrak estreinatu ziren zinema-aretoetan, eta Vikanderren interpretazioek nazioarteko prentsaren kritika bikainak jaso zituzten. Testament of Youth filmean, Lehen Mundu Gerran girotuta dagoen istorioan, Vera Brittain gazte ausartaren protagonista-rola jokatu zuen. Ex Machina zientzia-fikziozko filmean, berriz, Ava androidea antzeztu zuen. 2015ean, Alicia Vikander 40 urtean Vogue aldizkariaren azalean agertu zen lehen emakume suediarra bihurtu zen. Aurreko aldia 1970eko hamarkadan izan zen, Gunilla Lindblad modeloak hainbat azaletan agertu zenean[3].

2015ean, Vikanderrek beste bost filmetan ere parte hartu zuen, horien artean Guy Ritchiek zuzendutako The Man from U.N.C.L.E. filmean, Michael Fassbenderrekin batera antzeztu zuen The Light Between Oceans filmean eta The Danish Girl filmean. Azken horretan, Gerda Wegener antzeztu zuen, genero-esleipeneko kirurgia egin zuen lehen emakume transexualetako bat izan zen Einar Wegeneren emaztea.

2016ko Urrezko Globoen sariak banatu aurretik, Vikander bi kategoriatan izendatu zuten: drama bateko emakumezko aktore onenarena, The Danish Girl filmagatik, eta bigarren mailako emakumezko aktore onenarena, Ex Machina filmagatik[4]. Urte berean, bigarren mailako emakumezko aktore onenaren Oscar saria irabazi zuen The Danish Girl filmeko lanagatik[5][6]. Horrela, Vikander aktore-lanagatik Oscar saria irabazi zuen bigarren emakume suediarra bihurtu zen. Aurrekoa Ingrid Bergman izan zen, 1975ean Murder on the Orient Express filmagatik saria jaso zuenean. Bergmanek hiru Oscar sari irabazi zituen guztira bere ibilbidean.

Charles Collier bere agentearekin batera, Alicia Vikanderrek Vikarious Productions ekoiztetxea sortu zuen Londresen 2016an. Ekoiztetxearen helburu nagusia emakumeek zuzendutako filmak eta emakumezko pertsonaia interesgarriagoak dituzten lanak egitea zen, publiko zabalagoarengana iristeko[7]. Konpainiaren lehen ekoizpena Euphoria (2017) izan zen, Lisa Langsethen nazioarteko lehen filma, beste ekoiztetxe batzuekin batera egindakoa. Vikanderrek berak paper nagusietako bat jokatu zuen filmean, Eva Greenen ahizpa antzeztuz[8].

2016ko udazkenean, Alicia Vikanderrek Suediako Minbiziaren Aurkako Elkartearen aldeko zinta arrosa diseinatu zuen[9].

Alicia Vikander 2015ean

Taula honetan ikus daitezke film bakoitzaren zuzendaria, enpresa ekoizlea eta beste izenburuak (gaztelaniaz, frantsesez):

Urtea Filma Zuzendaria Ekoizlea Izenburuak (es,fr)
0 Hope Na Hong-jin --
1999 -- Boel Zetterman Götafilm
2007 Darkness of Truth -- --
2008 Love David Färdmar --
2010 Pure Lisa Langseth --
2011 The Crown Jewels Ella Lemhagen Filmlance International
2012 A Royal Affair Nikolaj Arcel DRTV gaztelaniaz: En kongelig affære frantsesez: Royal Affair
2012 Anna Karenina Joe Wright StudioCanal gaztelaniaz: Ana Karenina frantsesez: Anna Karénine
2013 Hotel Lisa Langseth -- frantsesez: Hotell
2013 The Fifth Estate Bill Condon DreamWorks frantsesez: Le Cinquième Pouvoir
2014 Testament of Youth James Kent BBC Film frantsesez: Mémoires de jeunesse
2014 Son of a Gun Julius Avery Screen Australia
2015 The Man from U.N.C.L.E. Guy Ritchie Warner Bros. frantsesez: Agents très spéciaux : Code UNCLE
2015 Burnt John Wells The Weinstein Company gaztelaniaz: Una buena receta frantsesez: À vif!
2015 Ingrid Bergman: In Her Own Words Stig Björkman -- frantsesez: Je suis Ingrid
2015 The Seventh Son Sergei Bodrov Legendary Pictures gaztelaniaz: El séptimo hijo frantsesez: Le Septième Fils
2015 Ex Machina Alex Garland Film4 Productions
2015 The Danish Girl Tom Hooper Focus Features gaztelaniaz: La chica danesa frantsesez: Danish Girl
2016 The Light Between Oceans Derek Cianfrance Touchstone Pictures frantsesez: Une vie entre deux océans
2016 Jason Bourne Paul Greengrass Universal Pictures frantsesez: Jason Bourne 5
2017 Tulip Fever Justin Chadwick The Weinstein Company
2017 Submergence Wim Wenders -- gaztelaniaz: Inmersión
2018 Euphoria Lisa Langseth --
2018 Tomb Raider Roar Uthaug Warner Bros.
2019 I Am Easy to Find Mike Mills -- gaztelaniaz: I Am Easy To Find
2019 Earthquake Bird Wash Westmoreland Scott Free Productions gaztelaniaz: La música del terremoto frantsesez: L'Oiseau-tempête
2020 The Glorias Julie Taymor --
2021 Blue Bayou Justin Chon Entertainment One
2021 The Green Knight David Lowery Bron Studios gaztelaniaz: El caballero verde
2021 Beckett Ferdinando Cito Filomarino Rai Cinema
2023 Firebrand Karim Aïnouz FilmNation Entertainment frantsesez: Le Jeu de la reine
2024 Rumours Guy Maddin Buffalo Gal Pictures frantsesez: Rumeurs
Urtea Filma Pertsonaia Oharrak
2007 Darkness of Truth Sandra Svensson Film labur
2007 The Rain Dantzaria Film labur
2008 My Name is Love Fredrika Film labur
2009 Susans längtan Neska apartmentuan Film labur
2010 Till det som är vackert Katarina
2011 Jeu de chiennes The Swedish girl Film labur
2011 Kronjuvelerna Fragancia Fernandez
2012 En kongelig affære Karolina Matilda
2012 Anna Karenina Kitty
2013 Hotell Erika
2013 The Fifth Estate Anke Domscheit-Berg
2014 Testament of Youth Vera Brittain
2014 Son of a Gun Tasha
2014 Seventh Son Alice Deane
2015 Ex Machina Ava
2015 Jag är Ingrid Narratzailea Dokumentala
2015 The Man from U.N.C.L.E. Gaby Teller
2015 Burnt Anne Marie
2015 The Danish Girl Gerda Wegener
2016 Jason Bourne Post-produkzioa
2016 The Light Between Oceans Isabel Sherbourne
2017 Tulip Fever Sophia
2017 Euphoria Ines
2017 Submergence Danielle Flinders
2017 Moomins and the Winter Wonderland Little My/Sorry-oo Ahotsa
2018 Tomb Raider Lara Croft
Telebista
Urtea Telesaila Pertsonaia Oharrak
2002 Min balsamerade mor Ebba Du Rietz Telefilm
2005 En decemberdröm Tony 3 atal
2007 Levande föda Linda Minisaila
2007–08 Andra Avenyn Jossan Tegebrandt Björn 39 atal
2008 Höök Katarina 2 atal

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ Olano, Jon. (2016-2-29). «'Spotlight' garaile Oscar sarietan» Berria.
  2. ↑ (Suedieraz) Kundservice. (2019-03-18). «Är du nyfiken på vart kändisarna från Stockholm gick gymnasiet?» studier.se (kontsulta data: 2026-10-11).
  3. ↑ (Suedieraz) «Alicia Vikander första svenska kvinnan på Vogues omslag på 40 år» www.dagensmedia.se (kontsulta data: 2026-10-11).
  4. ↑ (Suedieraz) Nyheter, S. V. T.. (2015-12-10). «Alicia Vikander dubbelt Golden Globe-nominerad» SVT Nyheter (kontsulta data: 2026-10-11).
  5. ↑ (Ingelesez) Barone, Joshua. (2016-02-29). «Oscar Winners 2016: The Complete List» The New York Times ISSN 0362-4331. (kontsulta data: 2026-10-11).
  6. ↑ (Suedieraz) Nyheter, S. V. T.. (2016-02-29). «Alicia Vikander vinner en Oscar» SVT Nyheter (kontsulta data: 2026-10-11).
  7. ↑ (Suedieraz) «Alicia Vikander startar produktionsbolag – för att främja kvinnor i filmvärlden» www.elle.se 2016-05-10 (kontsulta data: 2026-10-11).
  8. ↑ (Suedieraz) «Alicia Vikander startar produktionsbolag – för att främja kvinnor i filmvärlden» www.elle.se 2016-05-10 (kontsulta data: 2026-10-11).
  9. ↑ (Suedieraz) «Rosa Bandet 2026» Cancerfonden (kontsulta data: 2026-10-11).