Cecilia Roth
| Cecilia Roth | |
|---|---|
(2024) | |
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Cecilia Edith Rotenberg Gutkin |
| Jaiotza | Buenos Aires, 1956ko abuztuaren 8a (70 urte) |
| Herrialdea | |
| Familia | |
| Aita | Abrasha Rotenberg |
| Ama | Dina Rot |
| Ezkontidea(k) | Fito Páez (1992 - 2001) |
| Haurrideak | ikusi
|
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | aktorea, zinema aktorea eta jantzi-diseinatzailea |
| Jasotako sariak | ikusi
|
Cecilia Rotenberg Rot, Cecilia Roth bezala ezagutua, (Buenos Aires, Argentina 1956ko abuztuaren 8a – ) zinema, antzerki eta telebistako aktore argentinarra da. Ariel Rot musikariaren arreba da eta Dina Rot abeslari, pianojole eta musikologoaren alaba. Espainiar nazionalitatea ere badu.[1]
Aktorearen karrera 16 urterekin hasi zen, eskolako ikasketak egiten zituen bitartean. 1975ean, Juan Jose Jusiden No toquen a la nena eta Sergio Renanen Crecer de golpe filmetan parte hartu zuen, eta horrela, gero hamarkada eta mugetan zehar zabaldu zen ibilbide baten hasiera markatu zuen.
Bi urte geroago, Roth Espainian kokatu zen, eta han bere talentua José Luis Garci, Pedro Masó eta Juan José Porto zuzendariek estimatu zuten. Iván Zuluetaren Arrebato (1979) filmean parte hartzeak egile-zineman kultuzko figura bihurtu zuen, eta hori 1980an berretsi zen, Pedro Almodóvarrekin lankidetza emankorra hasi zuenean, Pepi, Luci, Bom y otras chicas del montón (1980), Laberinto de pasiones (1982) eta Entre tinieblas (1983) film ikonikoetan protagonista izan zen eta. Todo sobre mi madre (1999) filmean egindako emanaldiak, Oscar saria irabazi zuen filmak, Emakumezko Aktore Onenaren Goya saria eta Emakumezko Aktore Onenaren Europako Zinema Saria jaso zituen, saria jaso zuen argentinar eta latinoamerikar bakarra bihurtu zuen. [2]
Bere filmografiaren artean, Martin (Hache), Una noche con Sabrina Love, Kamchatka, Dolor y gloria eta El Ángel film txalotuak daude. Telebistan, Atreverse telebista zikloan aktore lanak egiten hasi zen. Ondoren, Mujeres asesinas telesaileko bi ataletako protagonista izan zen, eta Tratame bien telesaileko protagonista. Horri esker, Martín Fierro Saria irabazi zuen, Emakumezko aktore unitario eta/edo miniserie onenaren kategorian.
Platino Sarien XI. edizioan, Rothek Ohorezko Saria jaso zuen, aktore gisa egindako ahalegin eta dedikazioarengatik, baita mundu mailako zinema iberoamerikarraren historian egindako ekarpen eta ordezkaritza garrantzitsuarengatik ere.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aita, Abrasha Rotenberg, ukrainar jatorriko judua da, 1930eko hamarkadan Buenos Airesen finkatu zena, non idazle, editore eta kazetari lanetan aritu zen. Ceciliaren ama, Dina Gutkin Saposnik, Dina Rot ezizenez ezaguna, abeslaria zen, Mendozan jaio zen eta haurtzaroa Txileko Santiagon igaro zuen.[3] Neba Ariel Rot musikaria da eta Espainian bizi da.
Aktore ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jaioterrian hasi zen aktore lanetan, harik eta 1976an Espainian ezarri zen arte, azken diktadura zibiko-militarretik ihesi, espainiar nazionalitatea ere eskuratu zuen.[4] 1989 eta 1992 bitartean Gonzalo Gilekin ezkonduta egon zen, ondoren Fito Páez kantautore argentinarrarekin ezkondu zen eta bikoteak Martin izeneko semea adoptatu zuen.[5] Bikotea 2001ean banandu zen.
Argentinan lan egiteari ez dio utzi, nahiz eta espainiar zineman arrakasta handia lortu duen José Luis Garciren Las verdes praderas, Iván Zuluetaren Arrebato eta Pedro Almodóvarren Laberinto de pasiones pelikuletan agertu zenetik.
Bere pelikula garrantzitsuenen artean, Adolfo Aristarainen Un lugar en el mundo eta Martín (Hache) nabarmendu behar dira, baita Almodovarren Todo sobre mi madre filmean egin zuen protagonista lana ere. Bi zuzendariekin emakumezko aktore onenaren Goya sari bana jaso zuen.
Telebistan Por amor, Arnaldo André eta Marita Ballesterosekin batera; Nueve Lunas; eta Laura eta Zoe unitarioak, Susú Pecorarorekin batera, Epitafios, Julio Chávez eta Leonardo Sbaragliarekin batera, eta Tratame bien, berriro ere Chávezekin batera.

Zinema eta telebista egiteaz gain, Argentinan zein Espainian antzerkia egiten ere jardun du. 2013tik 2014ra Philippe Blasbanden Una relación pornográfica obran lan egin zuen, Dario Grandinettirekin batera.
Argentinako Arte eta Zientzia Zinematografikoen Akademiaren sortzaileetako bat izan zen, eta bigarren presidenteordea lehen zuzendaritza batzordean. 2022an Espainiako Zinema Akademiaren Urrezko Domina jaso zuen.[6]
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Zinema
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hona hemen aktoreak zineman parte hartu zuen lan aipagarrienetako batzuk:
- Culpa cero (2024)
- Goyo (2024)
- El prófugo (2021)
- Hasta el cielo ida y vuelta (2020)
- Crímenes de familia (2020)
- Dolor y gloria (2019)
- El Ángel (2018)
- Migas de pan (2016)
- Horas (2016)
- Los amantes pasajeros (2013)
- Matrimonio (2012)
- El nido vacío (2008)
- Padre Nuestro (2006)
- Sofacama (2005)
- Otros días vendrán (2005)
- La hija del caníbal (2003)
- Kamchatka (2002)
- Deseo (2002)
- Hable con ella (2002)
- Pernicioso vegetal (2002)
- Vidas privadas (2001)
- Antigua vida mía (2001)
- Afrodita, el sabor del amor (2001)
- Una noche con Sabrina Love (2000)
- Segunda piel (2000)
- Todo sobre mi madre (1999)
- Cenizas del paraíso (1997)
- Martín (Hache) (1997)
- La balada de Donna Helena (1994)
- Desencuentros (1992)
- Un lugar en el mundo (1992)
- Vivir mata (1991)
- La dama del bosque (1989)
- Los amores de Kafka (1988)
- The Stranger (1987)
- El jardín secreto, (1984)
- ¿Qué he hecho yo para merecer esto? (1984)
- El señor Galíndez (1984)
- Una pequeña movida (1983)
- Entre tinieblas (1983)
- Historias paralelas (1983)
- Octubre, 12 (1982)
- Laberinto de pasiones (1982)
- Best Seller (1982)
- Trágala, perro (1981)
- Just a Film (Una película) (1981)
- Pepe, no me des tormento (1981)
- Pepi, Luci, Bom y otras chicas del montón (1980)
- Arrebato (1980)
- Cuentos eróticos (1980)
- El curso en que amamos a Kim Novak(1980)
- Reproches (1980)
- La familia, bien, gracias (1979)
- Las verdes praderas (1979)
- De fresa, limón y menta (1978)
- Crecer de golpe (1977)
- No toquen a la nena (1976)
Telebista
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Moria (2026)
- Furia (2025)
- La Mesías (2023)
- Los internacionales (2020)
- El embarcadero (2019)
- Supermax (2017)
- Historia de un clan (2015)
- En terapia (2014)
- El pacto (2011)
- El elegido (2011)
- Tratame bien (2009)
- Amas de casa desesperadas (2006)
- Mujeres asesinas (2005)
- Epitafios (2004-2009)
- Nueve lunas (1994-1995)
- Amores 92 (1992)
- Atreverse (1990-1991)
- Vinculos (1987)
Antzerkia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Una relación pornográfica (2013-2014)
- Amor, dolor y qué me pongo (2010)
- Días contados (2006-2007)
- ¡Disparatos en Varieté! (2006)
- "Relaciones Peligrosas" (1992)
Narrazioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Atlántico sur (2015-2016)
Roth fikzioan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2023an Fito Páezen bizitzari buruzko Netflix-en serie biografikoa estreinatu zen, El amor después del amor, eta bertan Cecilia Roth Daryna Butryk aktore ukrainar-argentinarrak interpretatu zuen.[7]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ El País - Cecilia Roth, actriz
- ↑ «European Film Academy : European Film Awards Winners 1999» www.europeanfilmacademy.org (kontsulta data: 19 de enero de 2019).
- ↑ «ABC MADRID 11-11-1997 página 88 - Archivo ABC» abc 2019-08-29 (kontsulta data: 2026-08-15).
- ↑ El País - Cecilia Roth, actriz
- ↑ El excéntrico álbum de fotos de Martín, el hijo de Fito y Cecilia Roth. 10 de agosto de 2016.
- ↑ «Cecilia Roth recibirá la Medalla de Oro La Academia de Cine español | Cine» La Voz del Interior (kontsulta data: 2022-04-03).
- ↑ Odino, Vanesa. (26 de abril de 2023). «Mica Riera y Daryna Butryk, sobre la serie de Fito Páez: "Fabiana Cantilo y Cecilia Roth se abrieron por completo"» Caras (kontsulta data: 2 de mayo de 2023).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Cecilia Rot (IMDb)