Goi Dryas
| Goi Dryas | ||||
|---|---|---|---|---|
| Goi Dryas | ||||
| Kronologia | ||||
| Hasiera | 12900 BP | |||
| Amaiera | 11700 BP | |||
| Honen parte da | Pleistozeno eta Dryas | |||
| Etimologia | ||||
| Honen izena darama | Dryas octopetala, Lomond aintzira eta Lough Nahanagan (en) | |||
| ||||
Goi Dryasa[1]; Arestiko Dryasa[1]; Dryas berria[2] edo Dryas III[3] (YD, Greenland Stadial GS-1) Pleistozenoaren amaieran, aldian, c. 10800-10000 BP[4] arteko aldi klimatiko bat izan zen. Klima hotza zen, baina ez glaziazioetan bezain muturrekoa, eta ingurumen-baldintzak berreskuratu egin ziren aldi horren bukaera aldean.[5] Nazioartean, akademian, ingelesezko izena abiltzen da maiz: Younger Dryas (Dryas gazteago).
Goi Dryasen bat-bateko hoztea izan zen. Azken izotz aroa xehetasunez aztertzen bada, dozenaka tenperatura aldaketa bortitz ikusten dira. Ipar hemisferioan izotz aroa azkenean atzera egiten ari zela zirudienean, azken geldialdia egin zuen duela 12.800 urte inguru, Goi Dryas aldian.

Azken glaziar aldiko azken oszilazio hotza izan zen eta Holozenoaren egungo aldi epelaren aurrekoa da. Goi Dryasa oszilazio hotzetatik hirugarrena, azkena eta luzeena izan zen, Glaziar Aro Berantiarrean gertatu zena. 18.000 BP-ren ondoren, hau da azken glaziar maximoaren ondoren, tenperaturak pixkanaka eta gorabeherekin igo ziren. Beraz, Goi Dryasa bi aldi epelagoen artean kokatuta dago kronologikoki: Bølling-Allerød interestadiala eta Holozenoaren hasieraren artean.[7]
Aldaketa demografikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bat-bateko hoztearen ondorioz, Arestiko Dryasean zehar, datuek erakusten dute balitekeela biztanleria erdira murriztu izana. Halere, Europako erdialdeko eta ekialdeko eremu batzuetan, esaterako, Italiako iparraldean, Polonian eta Alemaniako ipar-ekialdean, biztanleriaren dentsitatea handitu eta guzti egin zen.
Ikertzaileen ustetan, gertaera horrek gizakiek klima aldaketari nola erantzun zioten erakusten du. Datuek iradokitzen dute gizakien komunitate askok ekialdera migratu zutela klima berrira egokitzeko.Biztanleriaren kolapsoa gertatu zen aurreko denboraldian ez bezala (Gravette aldian, duela 25.000 bat urte), Goi Paleolitoko gizakiek hobeto erantzun zuten aldaketen aurren, itxuraz klima hobeagoak zituzten lurraldetara lekualdatuta.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 3 «Izotz Aroko aldaketa klimatikoak ekialderako migrazioa eragin zuen Europan» Campusa (kontsulta data: 2026-04-24).
- ↑ Lersundi Diz, Gorka. (2020). Historiaurreko klimaren berreraikitzea: Kantauriar erlaitzeko klima oszilazioak glaziar berantean eta Holozenoaren hasieran.. EHU, 8 eta 17 or.. [Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Farundarena, J.; Jiménez, Jose María. (1998). «Los conceptos de Estadio e InterestadioBases para un análisis ecosistémico» Munibe Antropologia - Arkeologia (Aranzadi) 50: 47. ISSN 1132-2217..
- ↑ Beste ikerlari batzuek bestelako datak ematen dituzte. "Gipuzkoako historiaren sintesia" liburuan data hauek ematen dira: "Younger Dryas, 12.895-11.703 cal BP." Torregarai, Elena Pagola eta Aragón Ruano, Álvaro (2017), 62. or.
- ↑ López Quintana, Juan Carlos. «URDAIBAIKO HISTORIAURREA: EBOLUZIOA KLIMATIKO ETA KULTURALA» in Miren Onaindia; Arantza Ibabe; Jasone Unzueta Urdaibaiko gida zientifikoa. Bilbo: Garapen Iraunkorra eta Ingurumen Hezkuntzari buruzko UPV/EHUko Unesco katedra.
- ↑ «The Younger Dryas» NOAA National Centers for Environmental Information.
- ↑ (Gaztelaniaz) Tarruella, Javier Pérez. (2019-03-12). «Younger Dryas: cambios climáticos que condicionaron el paisaje abulense y la vida humana» Geología desde Ávila (kontsulta data: 2026-04-24).