Blazer zaldi
| Blazer zaldia | |
|---|---|
| Zaldi arraza | |
| Espeziea | Equus ferus caballus |
| Jatorria | |
Blazer zaldia Ameriketako Estatu Batuetako bertako zaldi arraza moderno bat da [1]. Bere tamaina zein gainontzeko ezugarriengatik, Blazer zaldi tamainako arrazen sailkapen taldean kokatzen da. Hala ere bere tamaina nahiko txikia izanik, ponien garaieraren gertu ibiltzen da, eta hainbat abere ponien tamainan sartzen dira.
Arrazaren historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1950eko hamarkadan Estatu Batuetako Pazifikoko ipar-mendebaldean garatutako zaldi arraza bat da. "Little Blaze" izeneko gaztaina koloreko zaldi bakar batetik garatua. Blazer Zaldia Neil Hinckek sortu zuen, Idahoko Starren. Lanerako zaldi bizkor, indartsu, maneiurako erraz eta izaerea gozokoa sortzea lortu zuen.
Arraza hau arrantxoetan eguneroko lanerako egokia da eta zaldizkoa edozein dela ere otzana da. Blazerrak beren leuntasunagatik, adimenagatik eta moldakortasunagatik dira ezagunak. Arraza nahiko ezezaguna da oraindik eta ez dago oso hedatuta.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Arrazari buruzko artikulua "The Equinest" entziklopedian.