Frantzes mendietako zaldia
| Frantsez mendietako zaldia | |
|---|---|
| Zaldi arraza | |
| Espeziea | Equus ferus caballus |
| Jatorria | |
| Sinonimoak | Freiberger |
Freiberger zaldia, Jurako zaldia edo Franches mendietako zaldia, (alemanez: Freiberger; Frantsesez: Franches-Montagnes cheval), Suitzako bertako zaldi arraza bat da[1]. Bere tamaina zein gainontzeko ezaugarriengatik Freiberger zaldia zaldi tamainako arrazen sailkapen taldean kokatzen da.
Bere jatorria Jura Departamenduko Franches-Montagnes barrutian dago[2]. Eskualde honetan mendiko lanerako zaldiak aipatuak izan dira agiri zaharretan XVI. mendetik.
Etimologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Abere hauek ez zuten izen zehatzik izan XIX. mendera arte. Denbora luzez, hiru zaldi mota erregistratu ziren agirietan; bat Franches-Montagnes eskualdean, bigarrena Porrentruyn eta hirugarrena Delémonten. Bakoitza bere izenarekin. Denborarekin, hiru mota hauek batu eta "Jura zaldia" edo "Franches-Montagnes" bezala aipatzen ziren, haien jatorri geografikoa edozein zela ere.
Zaldi hau lehen "Galesko arraza" bezala ere ezagutzen zen. XX. mendearen hasiera arte, ohikoa zen gurutzaketarako erabiltzen ziren zaldi arrazen araberako izenak erabiltzea: Anglo-Jura arbaso odol garbia zuten animalientzat, eta Norman-Jura arbaso anglo-normandiarra zutenentzat. XX. mendearen amaiera arte ez zen behin betiko ofizial bihurtu "Franches-Montagnes Cheval, (Franches Mendietako Zaldia).
Alemanez, izen ofiziala "Freiberger" da, Freiberg eskualdearen germaniar izenetik eratorria.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Arrazari buruzko artikulua "The Equinest" entziklopedian.
- ↑ (Frantsesez) Pierre-André Poncet, Le Cheval des Franches-Montagnes à travers l'histoire, Société jurassienne d'émulation, 2009, 485 or. (ISBN 294004340X et ISBN 9782940043408)