Worms
| Worms Worms | |||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Lutherstadt (en) | |||||||||||
| Administrazioa | |||||||||||
| Estatu burujabe | |||||||||||
| Alemaniako estatua | |||||||||||
| Alkatea | Adolf Kessel | ||||||||||
| Izen ofiziala | Worms | ||||||||||
| Jatorrizko izena | Worms | ||||||||||
| Posta kodea | 67547, 67549, 67550 eta 67551 | ||||||||||
| Udalerri kodea | 07319000 | ||||||||||
| Geografia | |||||||||||
| Koordenatuak | 49°37′49″N 8°21′44″E / 49.6302618°N 8.3620898°E | ||||||||||
![]() | |||||||||||
| Azalera | 108,73 km² | ||||||||||
| Altitudea | 93 m | ||||||||||
| Mugakideak | Alzey-Worms district (en) | ||||||||||
| Demografia | |||||||||||
| Biztanleria | 86.921 (2025eko abenduaren 31) | ||||||||||
| |||||||||||
| Dentsitatea | 799 bizt/km² | ||||||||||
| Informazio gehigarria | |||||||||||
| Sorrera | K.a. I. mendea | ||||||||||
| Telefono aurrizkia | 06241, 06242, 06246, 06247 | ||||||||||
| Hiri senidetuak | Tiberiade, Auxerre, Mobile, Parma, St Albans eta Bautzen | ||||||||||
| Matrikula | WO | ||||||||||
| worms.de… | |||||||||||
- Artikulu hau hiriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Worms (argipena)».
Worms, Alemaniako hiri bat da, Renania-Palatinatua estatuan dagoena, Rhin ibaiaren ertzean, Rheinhessen ardogintza eskualdean. Bere biztanleria, 80.000 biztanle ingurukoa da.
Etimologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zeltek Borbetomagus (ingurune urtsuko asentamendua) izena ema zioten baina erromatarrek Drusoren agindupean K.a. 14 urtean konkistatzerakoan izena latinizatu zuten eta Augusta Vangionum. VI menderako Vormatia izena zuen eta garai hartan ugari ziren juduek Vermayza (ורמיזא) eman zioten. Honen aldaera da gaur egungo Worms.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Goian aipatu bezala erromatarrek Augusta Vangionum eratu zuten K.a. 14 urtean, aurrez, zelten asentamendu bat zegoen tokian, eta hori hartzen da hiriaren fundazio data gisa. Erromatarren garaian garrantzitsua izan behar zuen Hispaniako Betika probintziako ontziak ere aurkitu baitira. V. mendean burgundiarrek konkistatu eta beren hiriburu bihurtu zuten.
Hiriaren urrezko aroa Erdi Aroan iritsi zen. 1122an, Kalisto II.a aita santua eta Henrike V.a Germaniakoaren artean sinatutako konkordatuak, amaiera eman zion Inbestiduren Auziari. Martin Luther, herri honetan zigortu zuten inperiotik erbesteratzearekin, 1521ean. 1521eko Wormseko Dieta, Germaniako Erromatar Inperio Santuko printzeen biltzar bat izan zen.
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2022ko zentsuaren arabera 84.986 biztanle zituen: 42.302 gizonezko (% 49,8) eta 42.684 emakumezko (% 50,2); 100 emakumeko 99,1 gizonezko zeuden. Biztanleen % 17,7 18 urtetik beherakoak ziren eta % 20,4 65 urte edo gehiagokoak. Biztanleen % 20,1 atzerriko herritartasuna zuen. Biztanleen % 41,5 ezkongabeak ziren eta % 42,2 ezkonduta edo izatezko bikote erregistratuan.[1]
| Biztanleria-piramidea 2022 Guztira: 42.304 gizon, 42.684 emakume | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Iturria: Datu hauek Alemaniako erroldatik hartu dira (Alemanez) Personen: Alter (11 Altersklassen) - Familienstand (ausführlich)/Familienstand - Geschlecht. Statistisches Bundesamt (Destatis) / Zensusdatenbank 2024-07-11 (kontsulta data: 2026-09-05).. | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jatorria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2022ko erroldaren arabera, udalerrian biztanleen % 65,3ek ez zuen inolako migrazio-jatorririk, ez berak ez gurasoek. % 32,5k migrazio-jatorri osoa zuten: beraiek etorkinak ziren edo bi gurasoak ziren etorkinak; eta % 2,2k gurasoetako bat bakarrik zuten etorkina. Migrazio-jatorri osoa zutenen artean, % 84,3 beraiek etorritakoak ziren eta % 15,7 bi guraso etorkinen ondorengoak ziren.[2]
Migrazio-jatorria
Etxebizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2022ko erroldaren arabera, udalerrian 44.009 etxebizitza zeuden. Horietatik gehienak (24.949, % 56,7) alokairuan ziren. Etxebizitzen batez besteko azalera 92,33 m²-koa zen eta batez besteko alokairua 6,91 €/m²-koa. Hutsik zeuden etxebizitzen tasa % 4,2 zen, eta okupatutako etxebizitzen artean % 41,2 jabeak okupatzen zituzten.[3]
Erabilera
Gela kopuruari dagokionez, etxebizitza gehienek 4 gela zituzten (11.464). Etxebizitza gehienak 1919 aurretik artean eraiki ziren (6.914); eraikin guztien % 89,6 1980 baino lehen eraiki zen. Berogailuari dagokionez, berogailu zentrala (zentralheizung) zen nagusi (33.481 etxebizitza).[3]
Gela kopurua
Eraikuntza garaia
Berogailu mota
Guztira 19.657 bizitegi-eraikin zeuden. Eraikinen gehiengoa etxe bakartua zen (10.926, % 55,6). Eraikinen artean, gehienek etxebizitza bakarra zuten (13.184).[3] Guztira 41.047 etxegune zeuden. Etxegune gehienak pertsona bakarrekoak ziren (18.175, % 44,3).[4]
Eraikin mota
Etxebizitza kopurua eraikineko
Etxegunearen tamaina
Judaismoa Wormsen
[aldatu | aldatu iturburu kodea]X. mendean sortu zen lehenengo komunitate judua. Lehenengo sinagoga 1034ean eriki zen eta berehala inguruko juduen erdigunea bihurtu zen. 1096an ordea gurutzadako zaldunek 800 judu erail zituzten bertan. Oraindik bertan dirau XI. mendeko juduen hilerriak, Europa osoko zaharrena omen denak. Shlomo Yitzhaki (Rashi), Elazar Rokeach eta Yair Bacharach izan ziren Wormseko errabino garrantzitsu eta ezagunenak.
Monumentu eta eraikin bereizgarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- San Pedroren Katedrala, erromaniko berantiar garaiko eliza bat da, Mainzeko Katedralarekin batera, nahiko leialki errepikatzen duena Speyerreko katedralaren arkitektura estiloa: basilika oinplanoa, hiru nabe, "sistema behartu"dun zutabearte simetrikoekin.
Herritar ospetsuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Timo Hildebrand, futbolaria
Hiri senidetuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Worms hiri hauekin senidetua dago:
Galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Katedrala
- Katedrala
- Watertower
- Nibelungen Museum
- Museum Heyls' Residence
- Nibelungoen zubia
- San Martin eliza
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Renania-Palatinatua estatuko hiriak | ||
|---|---|---|
|
| ||
- ↑ (Alemanez) Zensus 2022 – Regionaltabellen. Statistisches Bundesamt (Destatis) (kontsulta data: 2026-09-05).
- ↑ (Alemanez) Zensus 2022 – Regionaltabelle: Demografie. Statistisches Bundesamt (Destatis) 2024-07-11.
- 1 2 3 (Alemanez) Zensus 2022 – Regionaltabelle: Gebäude und Wohnungen. Statistisches Bundesamt (Destatis) 2024-07-11.
- ↑ (Alemanez) Zensus 2022 – Regionaltabelle: Haushalte und Familien. Statistisches Bundesamt (Destatis) 2024-07-11.
