Edukira joan

NGC 1535

Koordenatuak: Zeruko mapa 04h 14m 15.770s, −12° 44′ 21.80″
Wikipedia, Entziklopedia askea
NGC 1535
Behaketa
Distantzia Lurretik1.214,7716 pc
Itxurazko magnitudea (V)12,82, 12,01, 12,0669, 10,904, 10,86 eta 10,245
Mota espektralasdO3:
AurkitzaileaWilliam Herschel
Aurkikuntza-data1785eko otsailaren 1a
Gorriranzko lerrakuntza0
KonstelazioaEridanus
Abiadura erradiala−1,4 km/s
Igoera zuzena63,565704146306 °
Deklinazioa−12,73942615826 °
Izendapenak

NGC 1535 Eridanus konstelazioan dagoen nebulosa planetario bat da. William Herschel astronomo alemaniar-britainiarrak aurkitu zuen 1785eko otsailaren 1ean[1].

9,6ko itxurazko magnitudea du[2], eta gutxienez 80 mm-ko irekiera duten prismatikoekin edo teleskopio txiki batekin ikus daiteke[3].

NGC 1535en kokapena Eridanus konstelazioan (Stellarium).
NGC 1535en kokapena Eridanuseko izar batekiko.

Zaurak (Gamma Eridani) izarretik 4,1 gradu ingurura dago, ipar-ekialdera.

1984an Astronomy & Astrophysics aldizkarian argitaratutako artikulu batek hainbat astronomok 1961 eta 1982 artean nebulosa planetario honen distantziaz egindako hamabi neurketa jaso zituen. Neurketa horiek 0,79 eta 2,23 kpc artekoak ziren, 1,84 kpc-ko batez bestekoarekin eta 0,60 kpc-ko desbideratze estandarrarekin. Hala ere, Gaia sateliteak izar askoren paralaxia neurtu duenez, gaur egun hobeto ezagutzen da nebulosaren distantzia. 2020an argitaratutako Gaia EDR3 datuen arabera[4], izar zentralaren paralaxea 0,7282 ± 0,0587 mili-arku-segundokoa da, eta horri 1.373Txantiloi:ExpInd parseceko distantzia dagokio (4.480Txantiloi:ExpInd argi-urte inguru).

Iturrien arabera, NGC 1535en itxurazko tamaina asko aldatzen da: 0,35 arku-minutu[3], 0,85 arku-minutu[2], edo 0,650′ × 0,611′, 2MASS azterketak infragorrian neurtutakoa[5].

Distantziarik handiena (1.373 + 120 pc) eta itxurazko tamainarik handiena erabiliz, nebulosaren benetako tamaina maximoa lortzen da: 1,20 argi-urte. Era berean, distantziarik txikiena (1.373 − 102 pc) eta itxurazko tamainarik txikiena erabiliz, tamaina minimoa lortzen da: 0,42 argi-urte. Beraz, nebulosaren tamaina 0,81 ± 0,39 argi-urtekoa da.

SIMBADek lau abiadura erradial ematen ditu, eta guztiz desberdinak dira: −1,4 km/s[6], −1,4 ± 2 km/s[7], 18 ± 35 km/s[8] eta 0,000060 ± 0,00011eko gorriranzko lerrakuntza[9]. Beraz, ez da zehazki ezagutzen NGC 1535en abiadura.

Izar zentrala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1998an eta 2003an argitaratutako bi artikulutan oinarrituta, 2018ko artikulu baten egileek proposatu zuten NGC 1535en izar zentralaren tenperatura efektiboa 58.000 K edo 70.000 K dela. Artikulu horren arabera, izarraren gainazaleko grabitatea (CGS sisteman adierazita, izar-fisikan ohikoa den bezala) 19.953 cm/s² (log10 = 4,30) eta 39.811 cm/s² (log10 = 4,60) artekoa da[10].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ Courtney Seligman, New General Catalog Objects: NGC 1500 - 1549.
  2. 1 2 astrovalleyfield.com, Les données de «Revised NGC and IC Catalog by Wolfgang Steinicke», NGC 1500 à 1599.
  3. 1 2 The Sky Live, NGC 1535 - Planetary Nebula in Cepheus.
  4. ↑ ESA, Gaia Early Data Release 3 (Gaia EDR3).
  5. ↑ Skrutskie, M. F.; Cutri, R. M.; Stiening, R. (2006ko otsaila), «The Two Micron All Sky Survey (2MASS)», The Astronomical Journal (Ingelesez), 131: 1163–1183, doi:10.1086/498708.
  6. ↑ Duflot, M.; Figon, P.; Meyssonnier, N. (1995eko abendua), «Vitesses radiales. Catalogue WEB: Wilson Evans Batten», Astronomy and Astrophysics Supplement (Frantsesez), 114: 269, Bibcode:1995A&AS..114..269D.
  7. ↑ Wilson, R. E. (2010eko urtarrila), «General Catalogue of Stellar Radial Velocities», VizieR On-line Data Catalog III/21 (Ingelesez), Bibcode:2010yCat.3021....0W.
  8. ↑ Saunders, W.; Sutherland, W. J.; Maddox, S. J. (2000ko iraila), «The PSCz catalogue» (PDF), Monthly Notices of the Royal Astronomical Society (Ingelesez), 317: 55–63, arXiv:astro-ph/0001117, doi:10.1046/j.1365-8711.2000.03528.x.
  9. ↑ Strauss, Michael A.; Huchra, John P.; Davis, Marc (1992ko azaroa), «A Redshift Survey of IRAS Galaxies. VII. The Infrared and Redshift Data for the 1.936 Jansky Sample», Astrophysical Journal Supplement (Ingelesez), 83: 29–63, Bibcode:1992ApJS...83...29S, doi:10.1086/191730.
  10. ↑ Khan, Islam; Worthey, Guy (2018ko uztaila), «Hot star extension to the Hubble Space Telescope stellar spectral library» (PDF), Astronomy & Astrophysics (Ingelesez), 615: A115, doi:10.1051/0004-6361/201732545.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]