Edukira joan

Alegia

Beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «Alegia (argipena)»
Alegia
 Gipuzkoa, Euskal Herria
Alegiako zubia eta Oria ibaia.
Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaGipuzkoa
EskualdeaTolosaldea
Izen ofizialaAlegia
AlkateaRegina Sorarrain Lasa
(Aurrera Alegia)
Posta kodea20260
INE kodea20005
Herritarraalegiar
Ezizena​txintxarriak
Kokapena
Koordenatuak43°06′01″N 2°05′54″W / 43.1004°N 2.0984°W / 43.1004; -2.0984
Mapa
Azalera7,59 km²
Altitudea94 m
Distantzia32 km Donostiara
Demografia
Biztanleria1.813 (2025:  1)
alt_left 866 (%48) (%52) 940 alt_right
Dentsitatea2,39 bizt/km²
Euskara
Euskaldunak[1]% 76.52 + % 7.33 hartzaile (2021)
Etxeko erabilera[2]% 65.01 (2021)
Datu gehigarriak
Sorrera1457
Webguneahttp://www.alegia.net/

Alegia Gipuzkoako erdi-ekialdeko udalerri bat da, Tolosaldekoa. Oria ibaiaren ertzean dago, Donostiatik 32 kilometro hegoaldera. 1.813 biztanle zituen 2025. urtean.

Herriaren izena Alegría zen soilik; hala ere, Espainian gaztelaniaz izen bera zuten beste herri batzuk zeudenez (adibidez Dulantzi), XX. mendearen hasieran de Oria gehitu zioten, Oria ibaiak zeharkatzen baitu herria. Euskaraz Alegia da, gaztelaniazko izenetik bilakatua. Lagunartean, Alegi ere esaten zaio, bukaerako a kenduta.

Horrenbestez, historian zehar herriaren izen ofiziala aldatuz joan da: lehenengo Alegría izan zen, XX. mendearen hasieran Alegría de Oria, eta 1989. urtetik aurrera Alegia.

Udalak guztira 7,8 km2 ditu. Udalerriaren beheko aldean hirigunea eta industriagunea kokatzen dira, Oria eta Amezketa ibaien ibar estuen artean, itsas mailatik 94 m gorago: gainerako lurraldeak malda biziak ditu, eta baso-zelaiz josita dago. Punturik garaiena, berriz, itsas mailatik 575 m gorago dago. Alderik altuenean dagoen baserria Ariztizabal da, 415 metroko garaieran.

Kokalekuak eta komunikazio-sistemak eskualde txiki baten erdigune bihurtzen dute Alegia. Izan ere, Alegian bada RENFEren Madril-Hendaia burdinbideko geltoki bat; herrigunearen ondotik igarotzen da A-1 autobia; eta herrigunetik bertatik igarotzen dira Altzo, Amezketa, Ugarte, Bedaio, Orendain, Abaltzisketa, Larraitz eta Aldabara doazen errepideak.

Ingurune naturala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oria ibaiak udalerria zeharkatzen du.

Alegiaren armarrian bost otso odoleztatu agertzen dira, urrezko hondoan, gerrarako bandera eta sinboloekin. Armarri hori Gaztelako Henrike IV.a erregeak eman zion Alegia herriari, bertako biztanleek Olmedoko guduan erakutsitako adorea saritzeko.

Alegiaren sorkuntza data zehatza ezezaguna da. 1319. urtean Tolosaren jurisdikzioan barne hartu zen, eta urtarrilaren 21ean, bertako bizilagunen eskariz, anexioa izenpetu zen, eta bi mendez hiri horren jurisdikzioaren barneko hogeita lau auzoetako bat izan zen.

Alegia 1940 inguruan

1454. urtean hiribildu titulua lortu zuen, Henrike IV.a Gaztelako erregeari egindako zerbitzu garrantzitsuen ordainsari. Nolanahi ere, arlo zibil eta kriminalerako eskumen osoa, bai eta erabat independentea zen hiri izaerari loturiko gainontzeko eskubideak ere, 1615. urteko apirilaren 3an lortu zituen, Filipe III.a Espainiakoak Madrilen emandako pribilegioaren indarrez.

Probintziako Batzar Nagusietan eta Partikularretan ordezkari gehiago izateko xedez, Ikaztegieta eta Orendainekin batera Aizpuruko Batasunean esku hartu zuen. Batasun hori 1625. urteko apirilaren 7an izenpetu zen kontratu baten bitartez gauzatu zen. Hiru hirien artean ahaldun komun bat izendatzen zuten. Hitzarmenak hogei urtean behin berritzen ziren. 1660. urtean Altzo Batasunera elkartu zen. Aizpuruko Batasunak 43 su izan zituen, ondoko eran banatuta zeudenak: 11 su Alegiari zegozkion, 13 Orendaini, 8 Ikaztegietari eta 11 Altzori. Bertako dolareetatik ateratzen zen sagardoa mendeetan zehar ospetsua izan zen, bai kalitateagatik bai eta kantitateagatik ere. Hirigunean 26 dolare zeuden sagardoa egiteko, zenbait baserritan etxeko kontsumorako zeudenez gain.

Soldaduak Alegian, 1936an

Lau iturri izan zituen, bertako bizilagunen erabilera publikorako. Iturri bat Linapozuelon zegoen, beste bat Artosinen, hirugarrena Langatu baserritik hurbil, eta laugarrena Amezketa ibaiaren ezkerreko bazterrean.

1532. urtean, ia herri osoa suntsitu zuen sute bat gertatu zen. Bederatzi etxe bakarrik geratu ziren. Eta 1648. urtean hemeretzi etxe erre ziren.

Ibaitik hain gertu dagoenez gero, uholdeak beti izan dira kontuan hartu beharreko mehatxua. 1762. urteko ekainaren 20ko uholdean zenbait pertsona hil ziren. Baina ezagutzen diren uholderik larrienak 1953. urteko urriaren 15ean eta 1983. urteko abuztuaren 26an gertatu ziren. Ura 2,10 metrora iritsi zen lehenengoan eta 2,30 metrora bigarrenean.

  • Inaxio Begiristain Kultur eta Kirol Etxea[3]
  • Alegiako Udal Liburutegia[3]
  • Elorri pilotalekua[4]
  • Elorri futbol zelaia[4]
  • Ludoteka eta gaztelekua[5]
Alegiako zubi zaharra.

Alegiako hirigunea Oria ibaiaren eta Amezketa ibaiadarraren elkargunean sortzen den meandroan kokatuta dago, kale estu eta luzea du ibai nagusiarekin paraleloan, eta bi aldeetan etxeak daude, ibaiertzean baratzeak ageri direla. Hori erdi aroko hiribilduen itxura tradizionala da, eta horri bidegurutzea dela gaineratzen badiogu, berehala konturatuko gara hiribildua merkataritzari eta zerbitzuei emana zela. Eskualde-egiturako buru den hiribildu txikiaren merkataritza eta zerbitzuetarako tradizio hori ez da galdu, ordea. Horrela, saltoki txikiak krisian egon arren, egunero denda, jatetxe, taberna, taxi-zerbitzu eta aurrezki-kutxa askok irekitzen dituzte beren ateak, eta horri guztiari Osakidetzako anbulatorioa, botika, lehen mailako irakaskuntzako eskola publikoak eta bigarren hezkuntzako institutua, gizarte-ongizateko zerbitzuak eta abar gaineratu behar dizkiogu, adierazi dugun gizarte-egitura dugu emaitza.

Erdi aroan joare-fabrika asko zeuden Alegian, eta horren ondorioz, bertakoak, grazia eta trufa modura, "txintxarri" goitizenarekin ezagunak dira.Hala bada, herritarrek ezizen hori bereganatu eta iragana gogoratzeko udaletxeko alboko plazan joare baten eskultura eder bat ipini dute, Ugartemendiak egina.

9 langile baino gehiago dituzten 5 industria establezimendu daude, garrantzitsuenak honako hauek dira: eroale elektrikoen trefilatzea eta bernizatzea (hedatzen ari da), eta paper- eta trenbide-industriarako metalezko piezen eraikuntza eta mekanizazioa.

Oriaren ibarrean, ibaiaren eta nazioarteko trafikoa hartzen duen Autobiaren artean, industria erabilerarako kalifikazioa duen lurzoru-gune bat dago, Bazurka izenekoa. Lurzoru horrek plan partzial bat indarrean du, eta lurzoruaren jabeak diren sustatzaile pribatuek 25.000 m2-ko pabiloien eraikuntza berehala martxan jartzea espero da, horrek, inolako zalantzarik gabe, udalerriaren eta bere inguruaren garapen ekonomikoari mesede egingo dio.

Bertako eta kanpokoen artean, ospe handia dute Alegian egiten diren mondejuek.

2017an honela banatzen ziren sektore ekonomikoak herrian: Lehen sektorea BEGaren %0,9; bigarren sektorea %41,2; hirugarren sektorea %49,5; eraikuntza %8,5. Biztanleko BPGa 23.253 euro ziren.[6]

Diru-sarrerak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2024. urtean, biztanle bakoitzeko batez besteko errenta garbia 17.828 euro-koa zen[7], eta etxegune bakoitzeko 44.405 euro-koa. Balio hori probintziako batez bestekoaren (20.790 euro) azpitik dago, eta Espainiako batez bestekoaren (15.948 euro) gainetik. Kontsumo-unitateko errentaren mediana (etxeguneen tamaina eta osaera kontuan hartzen dituen neurria) 26.250 euro zen. Errenta gordina 21.146 euro-koa izan zen pertsonako.

Eustaten datuen arabera, 2024. urtean udalerriko 18 urteko eta gehiagoko biztanleen errenta pertsonalaren mediana —biztanleen erdiek baino gutxiago eta beste erdiek baino gehiago jasotzen duten zenbatekoa— 23.387 eurokoa zen[8][oh 1]: gizonena 29.758 eurokoa eta emakumeena 15.492 eurokoa; hau da, emakumeena gizonena baino % 47,9 txikiagoa. Gipuzkoa osoan, mediana 24.982 eurokoa zen. Familia-errentari dagokionez, udalerriko familien erdiek 44.679 euro baino gutxiago jaso zuten urtean; familien % 10ek 13.051 euro baino gutxiago jaso zuten, eta beste % 10ek 96.634 euro baino gehiago[9].

Errenta-pertzentilak, sexuaren arabera
Errenta pertsonala (2024) Gipuzkoako mapa
◄ gizonakPemakumeak ►
11.840
P20
449
16.660
P25
2.435
19.793
P30
5.947
25.292
P40
11.553
29.758
P50
15.492
33.915
P60
21.269
38.965
P70
26.921
42.255
P75
29.614
45.665
P80
32.913
56.324
P90
43.004
66.957
P95
50.661
107.042
P99
68.320
18 urteko eta gehiagoko pertsonak, sexuaren arabera.
Familia-errenta (2024) Gipuzkoako mapa
◄ gizonakPemakumeak ►
19.083
P10
11.553
28.159
P20
15.947
31.258
P25
17.980
33.951
P30
20.940
41.698
P40
26.513
47.410
P50
32.913
56.888
P60
45.006
68.943
P70
60.404
75.759
P75
66.166
83.100
P80
77.478
98.016
P90
94.572
122.665
P95
108.919
194.294
P99
157.013
Familiak, diru-sarrera nagusien hartzailearen sexuaren arabera.
Errenkada bakoitzeko balioa muga bat da: adibidez, P20 errenkadan, pertsonen edo familien % 20k zenbateko hori baino gutxiago jaso zuten; P50 mediana da. Bi grafikoek eskala bera dute. Iturria: Eustat.

Diru-sarrera guztien artean % 61,1 soldatak dira[10].

Desberdintasuna

Errentaren banaketaren desberdintasuna neurtzeko Gini indizea erabiltzen da[11][oh 2]. Udalerrian indizea 26,4 da, probintziakoaren (27,6; Gipuzkoako mapa) azpitik eta Espainiakoaren (31,9) azpitik. P80/P20 zatidurak, hau da errenta-banaketaren 80. eta 20. pertzentilen arteko zatidura, 2,4 da, probintziakoaren (2,3; Gipuzkoako mapa) gainetik eta Espainiakoaren (2,6) azpitik.

Eustatek beste adierazle bat ematen du[oh 1]: diru-sarrera txikienak dituzten familien % 20ren batez besteko errenta, handienak dituztenen % 20renaren ehuneko gisa adierazita; zenbat eta handiagoa izan, orduan eta berdinagoa da banaketa. 2024. urtean, udalerrian lehenengoek 12.392 euro jaso zuten batez beste, eta bigarrenek 107.951 euro; hau da, lehenengoen errenta bigarrenen % 11,5 zen[12] (Gipuzkoa osoan, % 11,3; udalerriko banaketa antzekoa da). Pertsonen errentari dagokionez, diru-sarrera txikienak dituzten biztanleen erdiak batez beste 8.904 euro jaso zuen, eta handienak dituzten erdiak 41.481 euro; lehenengoen errenta bigarrenen % 21,5 zen[13] (Gipuzkoa osoan, % 22).

Errentaren bilakaera
Errenta pertsonala
EuroakUrtea010.00020.00030.00040.00050.00020132015201720192021202320. pertzentilaMediana80. pertzentilaErrenta pertsonala: 20., 50. eta 80. pertzentilak
20. pertzentila, mediana eta 80. pertzentila.
Familia-errenta
EuroakUrtea10.00020.00030.00040.00050.00060.00070.00080.00090.00020132015201720192021202320. pertzentilaMediana80. pertzentilaFamilia-errenta: 20., 50. eta 80. pertzentilak
20. pertzentila, mediana eta 80. pertzentila.
Iturria: Eustat.

Jarduera ekonomikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

INEren 2024ko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsuaren arabera, Alegia udalerrian biztanleria aktiboa (okupatuak eta langabeak) 841 pertsona ziren, hau da, 16 urte edo gehiagoko biztanleriaren % 55,1; gainerako % 44,9 inaktibo zeuden (erretiratuak % 51,7, beste inaktiboak % 31,6 eta ikasleak % 16,6).[14] Aktiboen artean, langabezia-tasa % 9,2 zen. Sexuaren arabera, gizonezkoen jarduera-tasa % 56,4 zen eta emakumezkoena % 53,6; langabezia-tasa, aldiz, % 7,6 eta % 10,9 zen, hurrenez hurren.[14]

Okupatuen kopurua 746 zen 2023ean, 2021eko 715etik gora.[15] Emakumeek okupatuen % 44,5 osatzen dute, eta gizonek % 55,5.

746okupatu, 2023+% 4,3 2021etik
% 44,5emakumeak okupatuen artean
% 55,1jarduera-tasa, 2024
% 9,2langabezia-tasa, 2024
16 urte edo gehiagoko biztanleria jarduerarekiko loturaren arabera (2024)
% 50,0
% 23,2
% 14,2
Okupatuak · % 50,0Langabeak · % 5,0Ikasleak · % 7,5Erretiratuak · % 23,2Beste inaktiboak · % 14,2
16 urte edo gehiagoko biztanleria jardueraren eta sexuaren arabera, Alegia, 2024
EgoeraGuztira%Gizonak%Emakumeak%
Okupatuak764% 50,0413% 52,1351% 47,8
Langabeak77% 5,034% 4,343% 5,9
Inaktiboak686% 44,9345% 43,6341% 46,4
Guztira1.527% 100,0792% 100,0735% 100,0

Jarduera-sektoreak

Jarduera-sektoreei dagokienez, okupatuak honela banatzen dira: zerbitzuak (% 63,0), industria (% 28,4), eraikuntza (% 7,6) eta nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza (% 0,9).[15] Xeheago, jarduera-adarrik handiena manufaktura-industria da (% 27,7), ondoren osasuna eta gizarte-zerbitzuak (% 10,7) eta merkataritza (% 10,6) datoz.

Okupatuak jarduera-sektorearen arabera (2023) Gipuzkoako mapa
% 28,4
% 63,0
Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza · % 0,9Industria · % 28,4Eraikuntza · % 7,6Zerbitzuak · % 63,0
Jarduera-adar zehatzak
Manufaktura-industria
% 27,7
Osasuna eta gizarte-zerbitzuak
% 10,7
Merkataritza
% 10,6
Hezkuntza
% 9,9
Eraikuntza
% 7,6
Ostalaritza
% 6,7
Administrazio publikoa
% 5,0
Etxeetako jarduerak
% 4,2
Gainerako 13 jarduera-adarrak
Jarduera profesionalak
% 3,9
Administrazio-jarduera lagungarriak
% 3,9
Garraioa eta biltegiratzea
% 2,8
Jarduera artistikoak eta aisialdikoak
% 2,1
Beste zerbitzu batzuk
% 1,3
Informazioa eta komunikazioak
% 0,9
Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza
% 0,9
Finantza- eta aseguru-jarduerak
% 0,8
Ur-hornidura eta hondakinak
% 0,5
Higiezinen jarduerak
% 0,1
Erauzketa-industriak
% 0,1
Energia elektrikoa eta gasa
% 0,0
Lurraldez kanpoko erakundeak
% 0,0

Okupazioa eta lan-egoera

Okupazio-mailari dagokionez, langile kualifikatuak eta maila baxuko ofizialak dira talderik ugariena, okupatuen % 53,1; ondoren, zuzendariak eta goi eta erdi mailako teknikariak daude (% 25,7), eta oinarrizko okupazioak % 15,7.[16] Bi sexuetan langile kualifikatuak dira nagusi (gizonen % 58,7 eta emakumeen % 46,1).

% 25,7
% 53,1
% 15,7
Zuzendariak eta goi eta erdi mailako teknikariak · % 25,7Langile kualifikatuak eta maila baxuko ofizialak · % 53,1Oinarrizko okupazioak · % 15,7Ez dago jasota · % 5,5
Okupatuak okupazioaren eta sexuaren arabera, Alegia, 2023
OkupazioaGuztira%Gizonak%Emakumeak%
Zuzendariak eta goi eta erdi mailako teknikariak192% 25,791% 22,0101% 30,4
Langile kualifikatuak eta maila baxuko ofizialak396% 53,1243% 58,7153% 46,1
Oinarrizko okupazioak117% 15,752% 12,665% 19,6
Ez dago jasota41% 5,528% 6,813% 3,9
Guztira746% 100,0414% 100,0332% 100,0

Okupatuen % 83,8 besteren konturako langileak dira, eta % 16,2 norberaren konturakoak.[17]

% 14,2
% 67,7
% 16,1
Norberaren kontura, langileak dituena · % 2,0Norberaren kontura, langilerik gabe · % 14,2Besteren kontura, finkoa/mugagabea · % 67,7Besteren kontura, aldi baterakoa · % 16,1
Okupatuak lan-egoeraren eta sexuaren arabera, Alegia, 2023
Lan-egoeraGuztira%Gizonak%Emakumeak%
Norberaren kontura121% 16,280% 19,341% 12,3
Besteren kontura625% 83,8334% 80,7291% 87,7
Guztira746% 100,0414% 100,0332% 100,0

Jaiolekuaren arabera

Jarduera

16 urte edo gehiagokoen % 84,8 estatuan jaio zen, eta % 15,2 atzerrian.[14] Jarduera-egoerak alde nabarmenak ditu jatorriaren arabera. Estatuan jaiotako gizonen artean, % 55,5 okupatuak dira, % 31,6 erretiratuak, % 6,9 ikasleak, % 3,1 bestelako inaktiboak eta % 2,9 langabeak; atzerrian jaiotakoen artean, berriz, % 43,9 okupatuak dira, % 35,0 bestelako inaktiboak, % 11,4 langabeak, % 4,9 erretiratuak eta % 4,9 ikasleak. Emakumeen kasuan, estatuan jaiotakoen artean % 47,0 okupatuak dira, % 23,1 erretiratuak, % 18,2 bestelako inaktiboak, % 7,4 ikasleak eta % 4,4 langabeak; atzerrian jaiotakoen artean, berriz, % 43,7 okupatuak dira, % 35,0 bestelako inaktiboak, % 16,5 langabeak eta % 3,9 ikasleak.

Gizonak
Estatua
Atzerria
% 55,5
Okupatuak
% 43,9
% 2,9
Langabeak
% 11,4
% 6,9
Ikasleak
% 4,9
% 31,6
Erretiratuak
% 4,9
% 3,1
Beste inakt.
% 35,0
Emakumeak
Estatua
Atzerria
% 47,0
Okupatuak
% 43,7
% 4,4
Langabeak
% 16,5
% 7,4
Ikasleak
% 3,9
% 23,1
Erretiratuak
% 1,0
% 18,2
Beste inakt.
% 35,0
Ehuneko bakoitza jatorri-taldearen barnekoa da.

Okupazioa

Okupatuen % 86,7 estatuan jaio zen, eta % 13,3 atzerrian.[16] Okupazio-egiturak alde nabarmenak ditu jatorriaren arabera. Estatuan jaiotako gizonen artean, % 57,5 langile kualifikatu edo maila baxuko ofizial dira, % 24,7 zuzendari edo goi eta erdi mailako teknikari eta % 11,4 oinarrizko okupazioetakoak; atzerrian jaiotakoen artean, berriz, % 66,7 langile kualifikatu edo maila baxuko ofizial dira, % 20,4 oinarrizko okupazioetakoak eta % 3,7 zuzendari edo goi eta erdi mailako teknikari. Emakumeen kasuan, estatuan jaiotakoen artean % 48,4 langile kualifikatu edo maila baxuko ofizial dira, % 34,1 zuzendari edo goi eta erdi mailako teknikari eta % 13,2 oinarrizko okupazioetakoak; atzerrian jaiotakoen artean, berriz, % 60,0 oinarrizko okupazioetakoak dira, % 31,1 langile kualifikatu edo maila baxuko ofizial eta % 6,7 zuzendari edo goi eta erdi mailako teknikari.

Gizonak
Estatua
Atzerria
% 24,7
Goi eta erdi maila
% 3,7
% 57,5
Langile kualifikatuak
% 66,7
% 11,4
Oinarrizko okup.
% 20,4
% 6,4
Ez dago jasota
% 9,3
Emakumeak
Estatua
Atzerria
% 34,1
Goi eta erdi maila
% 6,7
% 48,4
Langile kualifikatuak
% 31,1
% 13,2
Oinarrizko okup.
% 60,0
% 4,2
Ez dago jasota
% 2,2
Ehuneko bakoitza jatorri-taldearen barnekoa da.

Jarduera-sektoreak

Jarduera-egiturak alde nabarmenak ditu jatorriaren arabera.[18] Estatuan jaiotako gizonen artean, % 45,3 zerbitzuetan ari dira, % 44,4 industrian eta % 10,0 eraikuntzan; atzerrian jaiotakoen artean, berriz, % 33,3 eraikuntzan ari dira, % 31,5 zerbitzuetan, % 27,8 industrian eta % 7,4 nekazaritzan. Emakumeen kasuan, estatuan jaiotakoen artean % 87,8 zerbitzuetan ari dira, % 10,5 industrian; atzerrian jaiotakoen artean, berriz, % 84,4 zerbitzuetan ari dira, % 15,6 industrian.

Gizonak
Estatua
Atzerria
% 0,3
Nekazaritza
% 7,4
% 44,4
Industria
% 27,8
% 10,0
Eraikuntza
% 33,3
% 45,3
Zerbitzuak
% 31,5
Emakumeak
Estatua
Atzerria
% 0,7
Nekazaritza
% 0,0
% 10,5
Industria
% 15,6
% 1,0
Eraikuntza
% 0,0
% 87,8
Zerbitzuak
% 84,4
Ehuneko bakoitza jatorri-taldearen barnekoa da.

Lehen sektorea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nekazaritza

2020ko Nekazaritza Erroldaren arabera, udalerrian 15 nekazaritza-ustiategi zeuden, eta guztira 78,7 hektarea nekazaritzako azalera erabilgarri (NAE) lantzen zuten[19][oh 3]. Udalerriaren azalera 7,6 km² denez, NAE lurraldearen % 10,4 da[20]. Lur-erabileraren arabera, NAEren % 84,9 larre iraunkorrak (66,8 ha, 14 ustiategitan), % 12,6 arbolak (9,9 ha, 8 ustiategitan), % 2,1 lur goldagarria (1,7 ha, 8 ustiategitan), % 0,4 norberaren kontsumorako baratzeak (0,29 ha, 11 ustiategitan) eta berotegiak edo babes garai irisgarriak (0,01 ha, ustiategi batean)[oh 4].

Nekazaritzako azalera erabilgarria (NAE)
NAE udalerriaren azaleran
10%
90%
NAE · 78,7 ha (% 10,4)Gainerako azalera · 680 ha (% 89,6)
NAE, lur-erabileraren arabera
85%
13%
Lur goldagarria · 1,7 ha (% 2,1)Larre iraunkorrak · 66,8 ha (% 84,9)Arbolak · 9,9 ha (% 12,6)Baratzeak · 0,29 ha (% 0,4)Berotegiak · 0,01 ha (< % 0,1)
Iturria: INE, Nekazaritza Errolda 2020; udalerriaren azalera: Wikidata.

Abeltzaintza

2020ko Nekazaritza Erroldaren arabera, udalerriko abeltzaintza-ustiategietan 101 behi, 171 ardi, 116 ahuntz, 24 zaldi eta 93 hegazti zeuden[21][22].

Ibilgailu-parkea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Trafikoko Zuzendaritza Nagusiaren (DGT) 2025eko datuen arabera, udalerrian 1.029 gidari zeuden erroldatuta: 611 gizon (% 59,4) eta 418 emakume (% 40,6)[23]. Biztanleen % 57 gidatzeko gai zen.

Ibilgailu-parkea 1.290 ibilgailuk osatzen zuten: 872 turismo, 121 motozikleta, 104 kamioi, 96 furgoneta eta 27 ziklomotor[23]. Motorizazio-tasa 1.000 biztanleko 483 turismokoa zen, probintziako batez bestekoaren (455) gainetik eta Espainiakoaren (525) azpitik.

Turismoen batez besteko adina 12,6 urtekoa zen; turismoen % 8,6k 4 urte baino gutxiago zituen, eta % 9,3k 25 urte baino gehiago[23]. Erregaiari dagokionez, ibilgailuen % 58,2 diesel zen eta % 40,4 gasolinazko; 4 ibilgailu elektrifikatu zeuden (% 0,3; probintzian % 0,8). Ingurumen-bereizgarriari dagokionez, ibilgailuen % 4,7k zuen 0 edo ECO etiketa, eta % 25,3k ez zuen etiketarik[oh 5].

Ibilgailu-parkea (2025)
Ingurumen-etiketa
39%
31%
25%
0 etiketa · 15 (% 1,2)ECO · 45 (% 3,6)C etiketa · 488 (% 38,5)B etiketa · 399 (% 31,5)Etiketarik gabe · 320 (% 25,3)
Turismoak, adinaren arabera
9%
19%
28%
36%
9%
< 4 urte · 75 (% 8,6)4–8 urte · 162 (% 18,6)8–15 urte · 243 (% 27,9)15–25 urte · 311 (% 35,7)≥ 25 urte · 81 (% 9,3)
Iturria: DGT, «Datos municipales general» (2025).

2019an herriak 1.751 biztanle zituen. Horietatik %21,42ak 65 urte edo gehiago zituen. Eta atzerrian jaiotakoak %10,22 ziren.[6]

Biztanleriaren tamainaUrtea800100012001400160018002000189019201950198020102040AlegiaBiztanleriaren estatistikaOharra: grafiko hau Wikidatan jasotako datuetatik egin da, automatikoki. Daturen bat aldatu edo eguneratu behar izanez gero, egizu Wikidatan bertan.
Biztanleria-piramidea 2025
Guztira: 940 gizon, 866 emakume
%GizonakAdinaEmakumeak%
0.00
 
100+
 
0.00
0.00
 
95-99
 
0.23
0.96
 
90-94
 
1.27
1.81
 
85-89
 
2.89
2.23
 
80-84
 
3.46
4.15
 
75-79
 
4.62
4.57
 
70-74
 
4.27
4.68
 
65-69
 
6.00
8.19
 
60-64
 
6.24
7.77
 
55-59
 
8.31
7.23
 
50-54
 
7.39
9.04
 
45-49
 
8.66
5.32
 
40-44
 
6.12
5.74
 
35-39
 
4.39
4.47
 
30-34
 
6.24
6.91
 
25-29
 
4.97
6.06
 
20-24
 
5.89
6.60
 
15-19
 
6.47
6.49
 
10-14
 
5.31
4.68
 
5-9
 
4.27
3.09
 
0-4
 
3.00
Iturria: Eustat / Instituto Nacional de Estadística[24]
Hazkunde begetatiboa
Hazkunde begetatiboa (pertsonak)Urtea−20−100102030401975198319911999200720152023AlegiaHazkunde begetatiboa
Urtea197519761977197819791980198119821983198419851986198719881989199019911992199319941995199619971998199920002001200220032004200520062007200820092010201120122013201420152016201720182019202020212022202320242025
Hazkunde begetatiboa 1514322248−3−686−15−107783−2−37−4−46−4−76272433946101606−34−366−1−8−15−7−135
Honakoa hazkunde begetatiboa erakusten duen grafiko bat da, hau da, urte batean jaiotakoei hildakoak kentzearen emaitza. Datuak Eustat erakundeak eskaintzen ditu[25] eta Wikimedia Commonsen daude eskuragarri. Aldaketaren bat egin behar bada, bertan egin beharko da.
Bizirik jaiotakoak sexuaren arabera
JaiotzakUrtea036912151819962000200420082012201620202024GizonezkoakEmakumezkoakJaiotzak, sexuka
Urtea199619971998199920002001200220032004200520062007200820092010201120122013201420152016201720182019202020212022202320242025
Bizirik jaiotakoak 14151017161516161822182318282421201516101411152111179121016
Honakoa bertan erroldatutako amaren batetik bizirik jaiotako haurrak erakusten duen grafiko bat da. Datuak Eustat erakundeak eskaintzen ditu[26] eta Wikimedia Commonsen daude eskuragarri. Aldaketaren bat egin behar bada, bertan egin beharko da.

Jaiolekuari dagokionez, 2025. urtean biztanleen % 36,7 udalerri berean jaioak ziren[27], probintziako batez bestekoaren (% 46,1) azpitik. Beste erkidego batzuetan jaiotakoak (Nafarroa barne) % 7,6 dira, eta espainiar estatutik kanpo jaiotakoak % 17,6 —probintzian % 13,9—.

Biztanleria jaiolekuaren arabera Gipuzkoako mapa
Udal
Prob
Esta
Udalerri berean · % 36,7Probintzia berean · % 37,6Erkidegoan · % 0,4Beste erkidegoa · % 7,6Estatutik kanpo · % 17,6
Jaiolekua bizilekuarekin alderatuta (2025). Iturria: INE.

Euskal Autonomia Erkidegoko probintziei dagokienez, biztanleen % 73,2 Gipuzkoan, % 0,5 Bizkaian, eta % 0,1 Araban jaio ziren[28].

Jaioterria, lurralde historikoka
Gipu
EAEt
Gipuzkoa · % 73,2Bizkaia · % 0,5Araba · % 0,1EAEtik kanpo · % 26,2
Biztanleria jaiolekuko probintziaren arabera (2025). Iturria: Eustat.

Biztanleria atzerritarra

2025. urtean, biztanleen % 16,1k atzerriko nazionalitatea zuen[29]. Atzerritarren artean, talde nagusiak Magreb (% 28,8), Ekialdeko Europa (% 18,1), Erdialdeko eta Iparraldeko Amerika (% 17,1) ziren.

Jaiotza herrialde nagusiak Maroko, Nikaragua, Ukraina dira.[30]

Atzerrian jaiotakoak, eskualdeka
Amer
Euro
Afri
Amerika · % 38,4Europa · % 19,8Afrika · % 34,3Asia · % 6,3Ozeania · % 1,3
Espainiar estatutik kanpo jaiotakoak, eskualdeka (2025). Iturria: INE.
Jaiolekuko herrialde nagusiak, sexuaren arabera
Jaiolekuko herrialde nagusiak, sexuaren arabera (2025). Iturria: INE.

Eustaten 2024ko Biztanleriaren eta Etxebizitzen Erroldaren arabera, udalerrian 829 etxebizitza zeuden: 721 (% 87,0) nagusiak eta 108 (% 13,0) gainerakoak (bigarren egoitzak edo hutsik).[31] 2021eko Zentsuaren kontsumo elektrikoaren arabera, 75 (% 9,0) noizbehinkako erabilerakoak ziren eta 66 (% 7,9) hutsik zeuden.[32] Etxebizitza nagusien % 78,8 jabetzan zegoen eta % 18,9 alokairuan.[31]

829etxebizitza
721nagusi

Etxebizitza multzoa Gipuzkoako mapa (2024)

721
108
Nagusiak (721)Gainerakoa (bigarrena edo hutsik) (108)

Erabilera-intentsitatea (kontsumo elektrikoa, 2021) Gipuzkoako mapa (2021)

692
75
Okupatuak (692)Noizbehinkakoak (75)Hutsik (66)

Jabetza egoera (etxebizitza nagusiak) Gipuzkoako mapa (2024)

568
136
Jabetzan (568)Alokairuan (136)Beste modu batean (17)

Guztira 721 etxegune zeuden, batez beste 2,5 egoiliarrekoak; horietatik 226 (% 31,3) pertsona bakarrekoak ziren.[31]

Etxeguneak egoiliar kopuruaren arabera Gipuzkoako mapa (2024)

226
188
286
Egoiliar 1 (226)2 egoiliar (188)3-5 (286)6-9 (21)

Etxebizitzen batez besteko azalera erabilgarria 90,7 m²-koa zen eta batez besteko antzinatasuna 53,7 urtekoa.[31] Etxebizitzen % 10,1 etxebizitza bakarreko eraikinetan zeuden eta % 0,0 21 etxebizitza edo gehiagoko eraikinetan.[31] Etxebizitzen % 52,1 igogailua zuten.

Eraikineko etxebizitza kopurua

84
510
181
Etxebizitza 1 (84)2 (54)3-10 (510)11-20 (181)

Gela kopurua

204
509
1-3 gela (16)4 (204)5 (509)6 (49)7 edo gehiago (51)

Bainugela kopurua

668
156
Bainugela 1 (668)2 edo gehiago (156)

Berokuntzari dagokionez, etxebizitza nagusien % 2,4 berokuntza zentrala zuten, % 75,3 banakakoa eta % 20,2 noizean behingoa.[31] Horrez gain, % 7,2 hodien bidezko gasa zuten eta % 54,9 igogailua.

Berogailu mota

% 75,3
% 20,2
Zentrala (% 2,4)Banakakoa (% 75,3)Noizean behingoa (% 20,2)

Bestelako ekipamenduak (etxebizitza nagusiak)

Hodien bidezko gasa% 7,2
Ur bero zentrala% 7,6
Igogailua% 54,9

Hezkuntza-maila

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

INEren 2024ko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsuaren arabera, udalerrian 15 urte edo gehiagoko 1.550 biztanle zeuden. Lortutako ikasketa-mailarik altuenari dagokionez, goi-mailako ikasketak zituztenak % 35,9 ziren; bigarren hezkuntzako bigarren etapa (batxilergoa edo erdi-mailako lanbide-heziketa) zutenak % 21,9; bigarren hezkuntzako lehen etapa (DBH edo antzekoa) zutenak % 26,7; eta lehen hezkuntza edo gutxiago zutenak % 15,5.[33] Goi-mailako ikasketak zituztenen proportzioa % 32,5 zen 2021ean eta % 35,9 2024an; beraz, 3,3 puntu igo zen 3 urtean. Lehen hezkuntza edo gutxiago zutenena, berriz, % 19,6 izatetik % 15,5 izatera pasatu zen. Sexuaren arabera, goi-mailako ikasketak zituztenak emakumeen artean % 39,0 ziren, eta gizonen artean % 32,9; 6,1 puntuko aldea, emakumeen alde. Lehen hezkuntza edo gutxiago zutenak, berriz, emakumeen % 17,9 eta gizonen % 13,3 ziren. Azken alde hori, neurri handi batean, adin-egituraren isla izan ohi da: adineko biztanleen artean emakumeak gehiago dira, eta belaunaldi horietan ohikoagoa zen ikasketak goiz uztea.

1.550biztanle 15 urte edo +, 2024
% 35,9goi-mailako ikasketak+3,3 puntu 2021etik mapa
% 15,5lehen hezkuntza edo gutxiago−4,0 puntu 2021etik mapa
% 12,3ikasten ari dira, 2024
% 15,5
% 26,7
% 21,9
% 35,9
Lehen hezkuntza edo gutxiago · % 15,5Bigarren hezkuntzako lehen etapa (DBH) · % 26,7Bigarren hezkuntzako bigarren etapa · % 21,9Goi-mailako ikasketak · % 35,9
Lortutako ikasketa-mailarik altuena, 15 urte edo gehiagoko biztanleen artean (2024). Gipuzkoako mapa

Xeheago, goi-mailako ikasketak zituztenen % 53,8 unibertsitate-tituludunak ziren (gradua, diplomatura, lizentziatura, masterra edo doktoretza), eta % 46,2 goi-mailako lanbide-heziketakoak. Guztira, 11 pertsonak zuten doktore-titulua. Bigarren etapakoen artean, batxilergoa zutenak % 43,1 ziren, eta erdi-mailako lanbide-heziketa zutenak % 56,9. Ikasketarik gabekoak, azkenik, 15 urte edo gehiagoko biztanleen % 0,7 ziren.[33]

Ikasketa-maila xehatua
Ikasketarik gabe
% 0,7
DBH eta antzekoak
% 26,7
Erdi-mailako LH
% 12,5
Goi-mailako LH
% 16,6
Graduak (≤240 ECTS), diplomaturak
% 9,8
Graduak (>240 ECTS), lizentziaturak
% 6,6
Masterrak eta espezialitateak
% 2,2
Ehunekoak 15 urte edo gehiagoko biztanle guztien gainekoak dira; koloreak goiko barrako lau maila nagusiei dagozkie.
Sexuaren araberako banaketa
15 urte edo gehiagoko biztanleria ikasketa-mailaren eta sexuaren arabera, Alegia, 2024
Ikasketa-mailaGuztira%Gizonak%Emakumeak%
Goi-mailako ikasketak556% 35,9264% 32,9292% 39,0
Bigarren hezkuntzako bigarren etapa339% 21,9200% 24,9139% 18,6
Bigarren hezkuntzako lehen etapa (DBH)414% 26,7231% 28,8183% 24,5
Lehen hezkuntza edo gutxiago241% 15,5107% 13,3134% 17,9
Guztira1.550% 100,0802% 100,0748% 100,0
Urtez urteko bilakaera
Ikasketa-mailaren bilakaera (%), Alegia, 2021–2024
UrteaGoi-mailakoakBatx. / erdi LHDBHLehen H. edo gutx.15 urte edo +
2021% 32,5% 20,6% 27,2% 19,61.487
2022% 34,0% 21,1% 27,3% 17,61.475
2023% 35,2% 21,3% 27,2% 16,31.513
2024% 35,9% 21,9% 26,7% 15,51.550

Ikasten ari direnak

2024an, 15 urte edo gehiagoko biztanleen % 12,3 ikasten ari zen (190 pertsona).[34] Ikasten ari zirenetatik, % 40,5 goi-mailako ikasketetan zebilen, % 25,8 batxilergoan, % 24,2 erdi-mailako lanbide-heziketan eta % 7,9 DBHn edo antzekoetan. Sexuaren arabera, ikasten ari ziren emakumeen % 39,1 goi-mailako ikasketetan zebilen, eta gizonen % 41,8; erdi-mailako lanbide-heziketan, aldiz, gizonen % 27,6 eta emakumeen % 20,7. Adinaren arabera, 15–19 urtekoen % 89,7 ikasten ari zen, 20–24 urtekoen % 44,3 eta 25–29 urtekoen % 11,6; 30 urtetik gorakoen artean, berriz, % 2,2 baino ez.[35] 20–24 urtekoen artean, emakumeen % 39,6 ari zen goi-mailako ikasketak egiten, eta gizonen % 31,0.

Ikasten ari direnak, adin-taldeka
15–19 urte
% 89,7
20–24 urte
% 44,3
25–29 urte
% 11,6
30–34 urte
% 8,0
35–39 urte
% 5,2
40–44 urte
% 5,4
45–49 urte
% 1,9
50–54 urte
% 1,4
55 urte edo +
% 0,6
Egiten ari diren ikasketa-maila
Maila zehaztu gabe
% 1,6
Goi-mailako ikasketak
% 40,5
Erdi-mailako LH
% 24,2
Batxilergoa
% 25,8
DBH eta antzekoak
% 7,9
Lehen hezkuntza edo beheragokoa
% 0,0
Ezkerrean, adin-talde bakoitzean ikasten ari direnen ehunekoa; eskuinean, ikasten ari direnen banaketa mailaren arabera (2024).

Jaiolekuaren arabera

2024an, 15 urte edo gehiagoko biztanleen % 82,8 estatuan jaio zen, eta % 17,2 atzerrian.[33] Ikasketa-egiturak alde nabarmenak ditu jatorriaren arabera. Estatuan jaiotako gizonen artean, goi-mailako ikasketak zituztenak % 36,5 ziren eta lehen hezkuntza edo gutxiago zutenak % 12,6; atzerrian jaiotakoen artean, berriz, % 16,6 eta % 16,6, hurrenez hurren. Estatuan jaiotako emakumeen artean, goi-mailako ikasketak zituztenak % 40,6 ziren eta lehen hezkuntza edo gutxiago zutenak % 16,9; atzerrian jaiotakoen artean, berriz, % 31,1 eta % 23,0, hurrenez hurren.

Gizonak
Estatua
Atzerria
% 36,5
Goi-mailakoak
% 16,6
% 23,4
Batx. / erdi LH
% 31,7
% 27,4
DBH
% 35,2
% 12,6
Lehen H. edo gutx.
% 16,6
Emakumeak
Estatua
Atzerria
% 40,6
Goi-mailakoak
% 31,1
% 18,7
Batx. / erdi LH
% 18,0
% 23,8
DBH
% 27,9
% 16,9
Lehen H. edo gutx.
% 23,0
Ehuneko bakoitza jatorri- eta sexu-taldearen barnekoa da (2024).

Ikasten ari zirenei dagokienez, 2024an estatuan jaiotako 15 urte edo gehiagokoen % 12,4 ari zen ikasten, eta atzerrian jaiotakoen % 11,6.[34] Ikasten ari zirenen artean, goi-mailako ikasketetan zebiltzanak % 45,3 ziren estatuan jaiotakoetan eta % 16,1 atzerrian jaiotakoetan. Konparazio hauek ez daude adinaren arabera doituta: talde bakoitzaren adin-egiturak (gazteen proportzioak, batez ere) eragin handia du emaitzan.

Sakontzeko, irakurri: «Hauteskundeak Alegian»

2023ko maiatzaren 28ko udal hauteskundeetan aldaketa gauzatu zen: Aurrera Alegiak 462 botorekin 5 zinegotzi eskuratu zituzten; EHBk, berriz, 448 botorekin 4 zinegotzi eskuratu zituzten; eta PSE-EEK, 15 botorekin ez zuen zinegotzirik eskuratu. Regina Sorarrain (Aurrera Alegia) aukeratu zuten alkate.

2023-2027 legegintzaldia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2023ko hauteskundeen ondorengo Alegiako udalbatza
Alderdia 2023ko maiatzak 28
Zinegotziak Boto kopurua
Aurrera Alegia (AA)
5 / 9
462 (% 49,95)
Euskal Herria Bildu (EHB)
4 / 9
448 (% 48,43)
Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra (PSE-EE)
0 / 9
15 (% 1,62)
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak. Eusko Jaurlaritza

Junta Electoral Central (Gaztelaniaz)

Hauek izan dira Alegiako azken alkateak:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia[36]
Juan Maria Oyarzabal Artola[36] 1979 1983 Euzko Alderdi Jeltzalea
Jose Julian Goicoechea Gurruchaga[36] 1983 1987 Euzko Alderdi Jeltzalea
Jenaro Bordagaray Olaetxea[36] 1987 1991 Eusko Alkartasuna
Jenaro Bordagaray Olaetxea[36] 1991 1995 Eusko Alkartasuna
Jenaro Bordagaray Olaetxea[36][37] 1995 1999 Eusko Alkartasuna
Francisco Larrañaga Arbelaiz[36] 1999 2003 Eusko Alkartasuna-Euzko Alderdi Jeltzalea
Olatz Amundarain Goikoetxea[36][38][39] 2003 2007 Alegiko Talde Ezkertiar Abertzale
Aitor Sarasola Murua[36][40] 2007 2009 a Eusko Abertzale Ekintza
Aitor Sarasola Murua[36][41] 2009 2011 Ez esleituak
Unai Iraola Agirrezabala[36][42][43]17 2011 2015 Bildu
Unai Iraola Agirrezabala[36][43]17 2015 2019 Euskal Herria Bildu
Arantxa Irazusta Etxeberria[36][44][45] 2019 2023 Euskal Herria Bildu
Regina Sorarrain Lasa[46][47][48] 2023 Jardunean Aurrera Alegia

a Alkateak ez zuen legegintzaldia bukatu, Eusko Abertzale Ekintzaren hautagai bezala.

Alegiako Juan Joxe Agirreren[49] testigantza, gerra garaiko eskolaren ingurukoa. Euskal Herriko Ahotsak[50][51] proiekturako egindako elkarrizketa, ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko.
Sakontzeko, irakurri: «Beterriko gipuzkera»

Alegian[52] Tolosalde gainontzeko udalerrietan bezalaxe,Tolosaldeko euskara[53] mintzatzen da, erdiguneko gipuzkeraren[54] barne dagoena. Beterriko hizkerek[55] eta Tolosaldekoek osatzen dute Erdiguneko azpieuskalkia. Euskara datuei degokienez, herriko euskaldun kopurua %78.74 da, eta euskararen erabilera %54.1.

Tokan jokatzen.
Sakontzeko, irakurri: «Trapu zaharrak»

XIX. mendean Jose Maria Iparragirrek Alegia udalerriko Ramon Batista trapu-saltzaileari Trapu zaharrak izeneko bertsoak jarri zizkion.

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Alegiako ikuspegi panoramikoa.
Sakontzeko, irakurri: «Alegiako udaletxea»
Alegiako udaletxea.
Herriguneko kalea.
San Joan Bataiatzailearen eliza.

Alegiako udaletxeak estilo barrokoa du, alabaina, egileak, Martin Karrera Aranburu arkitektoak, bertako elementu herrikoiez osatutako apaingarriak ere eman zizkion. 1770. urte inguruan Alegiako udalak eraikin zaharra moldatzeko edo berreraikitzeko lanei ekin zien. Eraikin zahar hori (ziurrenik udaletxea izan zen lehen ere) Plaza Nagusian zegoen. Garai hartan eraikinaren lehen bi hormarteak (erdia gutxi gorabehera) kendu eta eraikin berria egin zuten, izaera noblea eta kultua zuena, orduan indarrean zeuden eraikuntza era eta irizpideen araberakoa.

1986. urtean eraiste, berreraikitze eta zaharberritze lanak hasi ziren, fatxada nagusia errespetatuz eta alboetakoak eta atzeko aldekoa berreraikiz Iñaki Albisu Aparizio arkitektoaren proiektua eredu hartuta. Lan horiek 1989ko ekainaren 24an amaitu ziren.

Gaztetxea.

RENFEren lokal zahar hau 1987an okupatu zuten herriko gazteek eta kolorea eta bizia eman zioten. Autogestioaren bidetik dirau zutik eta bizirik. Bertan antolatutako Bibalabirjen jaiek ospe handia dute (uztailaren erdialdea).

Sakontzeko, irakurri: «Zubi Zahar (Alegia)»

Zubi Zahar, XVII. mendearen amaierako zubia, herriak duen puntu xarmagarrienetako bat da, Alegiako barne naiz kanpoko irudirik garrantzitsu eta ezagunenetakoa. 1983ko uholdeak sortutako kalteen ondorioz zati batean eraberritu zen.

Oria ibiltokia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oria ibai ertzean dagoen pasealeku honek km bat du eta herriaren alde zaharra ertz batetik bestera zeharkatzen du, alde bateko amaiera garai batean "Txubi" izenez ezagutzen zen.

Atseden leku eta kultur eta kirol gunearen sarrera, Amezketa ibaiak Oriarekin bat egiten duen gunean kokatua dago. Itsasontzi baten brankaren itxura du. Alvaro Arrietaren proiektua da.

Txintxarriaren irudi-bidezko eskultura

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aspaldi baten zintzarriak egitetik gelditu zitzaien goitizena alegiarrei; eta hortik irudiaren nolakotasunarena. «Zintzarria baserri bizieraren adierazgarri izanik, aztarna arkeologiko gisara irudikatzen nuen; gizartearen eboluzio eta etengabeko aldaketa, jarrera horretan utzi baititu nekazaritza kulturak bereak zituen ohitura eta balioak» esan zuen egile Tomas Ugartemendiak.

San Joan Bataiatzailearen parrokia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Joan Bataiatzailearen eliza 1643. urtean eraikia da. Lehenago txikiago bat izan zen leku berean. Diotenez, eraikitze lanek 100 urte iraun zuten gutxi gorabehera. Estilo aldetik, Gotiko-neoklasikoa da, bigarrena gailentzen delarik batik bat. Aldarea San Joan Bataiatzaileari eskainia dago, haren irudia Ventura Rodríguezek eginiko XVIII. mendeko eskultura bat da.

Parrokiaren barnean Kristoren tailu gotikoa dago, Gipuzkoako onenetako bat, baita "Cavaille-Coll" organoa ere, Jose Manuel Lopetegik 1881ean oparitua. Eta segurtasun neurriengatik agerian ez badaude ere, honako lan hauek ere aipagarriak dira: Arantzazuko Amaren irudia, sevillar eskolako Luisa Roldán eskultorearen lana, eta XV - XVI. mendeen artean eginiko kustodia, errenazimenduko harribitxia. 1955. eta 1998. urteen artean, Juan Martin Zuriarrain Barrena parroko zela, berritze eta egokitze lan ugari egin ziren elizaren barnean zein kanpoan.

Santo Kristo ermita

Gurutze Santuaren ermita

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herriko alde zaharrean kokatua dago, eta batzuek diotenez, Donejakue Bidearekin zerikusi zuzena du.

Franconi Fundazioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fundazio hau Altzoko Eusebia Ignacia Franconi andreak 1915ean emandako oinordetzatik dator, zeinen bidez Begiristain-Haundia baserria bere etxaguntza guztiekin Altzo eta Alegiako neskentzako eskola bat egiteko eman baitzuen, gero, garai berriei egokiturik, herriko neska-mutilen eskola bilakatu zena.

Atsedenleku ezin hobe hau Aldaba Txiki herri mendian dago 250 m-ko garaieran. Iturri, mahai, eserleku eta parrilla daude han, eta aterpetxo bat ere badago.

Alegiar ospetsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 INEk eta Eustatek metodologia desberdinak erabiltzen dituzte errenta kalkulatzeko, eta, horregatik, haien zifrak ez dira zuzenean alderagarriak. INEren Etxeguneen Errentaren Banaketaren Atlasak etxegune bakoitzaren errenta haren kide guztien artean banatzen du, adingabeak barne, eta haren P80/P20 zatidura kontsumo-unitateko errentaren 80. eta 20. pertzentilen arteko zatidura da (zenbat eta handiagoa, orduan eta desberdintasun handiagoa). Eustatek, berriz, 18 urteko eta gehiagoko pertsona bakoitzaren errenta eta familia bakoitzarena neurtzen ditu, eta haren 20/80 ratioak diru-sarrera txikienak dituzten % 20ren batez besteko errenta handienak dituztenen % 20renarekin alderatzen du, ehunekotan (zenbat eta handiagoa, orduan eta berdintasun handiagoa).
  2. ↑ 0 balioak berdintasun osoa adierazten du eta 100 balioak desberdintasun handiena; zenbat eta baxuagoa, orduan eta banaketa berdinagoa.
  3. ↑ INEk ustiategi baten lur guztiak ustiategia kokatuta dagoen udalerriari egozten dizkio, nahiz eta lur horietako batzuk beste udalerri batzuetan egon. Horregatik, udalerri batzuetan NAE udalerriaren azalera baino handiagoa izan daiteke.
  4. ↑ Ustiategi batek lur-erabilera bat baino gehiago izan ditzake; horregatik, erabilera bakoitzeko ustiategi-kopuruen batura ustiategi guztien kopurua baino handiagoa izan daiteke.
  5. ↑ DGTren ingurumen-etiketak ibilgailuen isurien araberakoak dira: 0 (elektrikoak eta autonomia handiko entxufagarriak), ECO (hibridoak eta gasezkoak), C (Euro 4tik aurrerako gasolina-ibilgailuak eta Euro 6ko dieselak), B (Euro 3ko gasolina-ibilgailuak eta Euro 4-5eko dieselak); zaharrenek ez dute etiketarik.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ Euskararen Adierazle Sistema. Euskara-gaitasuna adinaren eta sexuaren arabera. EAE (eskualdeka/udalerrika). Eusko Jaurlaritza.
  2. ↑ «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  3. 1 2 «Kultura» Alegia (kontsulta data: 2020-03-30).
  4. 1 2 «Kirola» Alegia (kontsulta data: 2020-03-30).
  5. ↑ «Gazteria» Alegia (kontsulta data: 2020-03-30).
  6. 1 2 «Web Eustat. Alegiako datu estatistikoak» eu.eustat.eus (kontsulta data: 2020-03-30).
  7. ↑ INE, «Indicadores de renta media y mediana» (ADRH), ADRH errenta Gipuzkoa.tab.
  8. ↑ Eustat, «Pertsona- eta familia-errentaren estatistika», Errenta pertsonalaren pertzentilak EUSTAT.tab.
  9. ↑ Eustat, «Pertsona- eta familia-errentaren estatistika», Errenta familiarraren pertzentilak EUSTAT Gipuzkoa.tab.
  10. ↑ INE, «Distribución por fuente de ingresos» (ADRH), ADRH fuente Gipuzkoa.tab.
  11. ↑ INE, «Índice de Gini y distribución de la renta P80/P20» (ADRH), ADRH gini erreferentziak.tab.
  12. ↑ Eustat, «Pertsona- eta familia-errentaren estatistika», Errenta familiarraren adierazleak EUSTAT.tab.
  13. ↑ Eustat, «Pertsona- eta familia-errentaren estatistika», Errenta pertsonalaren adierazleak EUSTAT.tab.
  14. 1 2 3 (Gaztelaniaz) «Población de 16 y más años por sexo, lugar de nacimiento (España/extranjero) y relación con la actividad (agrupado) (Municipios de 500 habitantes o más)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  15. 1 2 (Gaztelaniaz) «Ocupados de 16 y más años por sexo y actividad económica (1 letra) (Municipios de 500 habitantes o más)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  16. 1 2 (Gaztelaniaz) «Ocupados de 16 y más años por sexo, lugar de nacimiento (España/extranjero) y ocupación (agregada) (Municipios de 500 habitantes o más)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  17. ↑ (Gaztelaniaz) «Ocupados de 16 y más años por sexo y situación profesional (Municipios de 500 habitantes o más)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  18. ↑ (Gaztelaniaz) «Ocupados de 16 y más años por sexo, lugar de nacimiento (España/extranjero) y rama de actividad (Municipios de 500 habitantes o más)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  19. ↑ INE, «Explotaciones por tipo de cultivo», Nekazaritza Errolda 2020. Datuak: INE nekazaritza-azalera Gipuzkoa.tab (Wikimedia Commons).
  20. ↑ Udalerriaren azalera: Wikidata, Q1639961.
  21. ↑ Eustat, «Nekazaritza-ustiategietako abelburuak, udalerriaren eta espeziearen arabera». Datuak: EUSTAT abeltzaintza.tab (Wikimedia Commons).
  22. ↑ INE, «Explotaciones ganaderas por tipo de ganado», Nekazaritza Errolda 2020. Datuak: INE abeltzaintza Gipuzkoa.tab (Wikimedia Commons).
  23. 1 2 3 DGT, «Datos municipales general» (2025). Datuak: DGT ibilgailuak Gipuzkoa.tab (Wikimedia Commons).
  24. ↑ Población por sexo, edad (grupos quinquenales) y nacionalidad (española/extranjera). .
  25. ↑ «Euskal AEko hazkunde begetatiboa, lurralde eremuka. 1975 - 2023-PxWeb» PxWeb (kontsulta data: 2026-07-29).
  26. ↑ «Euskal AEko jaiotza biziak, lurralde-eremuen eta sexuaren arabera. 1996 - 2024-PxWeb» PxWeb (kontsulta data: 2026-07-30).
  27. ↑ INE, «Población por relación entre lugar de nacimiento y de residencia» (Padroia), Jatorria Gipuzkoa.tab.
  28. ↑ Eustat, «Biztanleria jaioterriaren arabera», Jaioterria - Euskal Autonomia Erkidegoa - udalerriak.tab.
  29. ↑ Eustat, «Biztanleria nazionalitatearen herrialde-taldearen arabera», Nazionalitatea - Euskal Autonomia Erkidegoa - udalerriak.tab.
  30. ↑ INE, «Población por país de nacimiento» (Padroia), Jaioterria Gipuzkoa.tab.
  31. 1 2 3 4 5 6 «Etxebizitzen parkea» Biztanleriaren eta etxebizitzen errolda. Etxebizitzak (Eustat).
  32. ↑ (Gaztelaniaz) «Etxebizitzak erabilera-intentsitatearen arabera (kontsumo elektrikoa)» 2021eko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (Espainiako Estatistika Institutua).
  33. 1 2 3 (Gaztelaniaz) «Población de 15 y más años por sexo, lugar de nacimiento (España/extranjero) y nivel de estudios (Municipios de 500 habitantes o más)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  34. 1 2 (Gaztelaniaz) «Población de 15 y más años por sexo, lugar de nacimiento (España/extranjero) y nivel de estudios en curso (Municipios de 500 habitantes o más)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  35. ↑ (Gaztelaniaz) «Población de 15 y más años por sexo, edad (grupos quinquenales) y nivel de estudios en curso (Municipios de 500 habitantes o más)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  36. 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales: Ministerio de Política Territorial y Función Pública.» www.mptfp.gob.es (kontsulta data: 2021-02-02).
  37. ↑ «Hautetsi intsumisoen zigorrak gogortzeko erabaki politikoa dagoela uste du EAk.» Egunkaria 1998-11-24 (kontsulta data: 2023-10-13).
  38. ↑ «UEMAko kide berria, aspaldiko partez» Berria 2006-07-01 (kontsulta data: 2024-08-25).
  39. ↑ «Euskararen lurraldea handiagotu da, Alegia atzo UEMAko kide egin eta gero» Gara 2006-07-03 (kontsulta data: 2024-08-25).
  40. ↑ «Alegia eta Tolosa eta lotzen dituen bidegorria zabalik da atzo geroztik» El Diario Vasco 2008-04-10 (kontsulta data: 2024-08-25).
  41. ↑ (Gaztelaniaz) «Cinco pueblos de Tolosaldea se desmarcan y apuestan por el sistema "puerta a puerta"» Noticias de Gipuzkoa 2010-06-10 (kontsulta data: 2024-08-25).
  42. ↑ «Alegia eta Mañariako alkateak Aramaion izan dira gaur biomasa proiektua ezagutzeko» Goiena 2014-03-11 (kontsulta data: 2023-10-13).
  43. 1 2 «Unai Iraola aukeratu dute berriro Alegiako alkate» Tolosaldeko ataria 2015-05-13 (kontsulta data: 2021-12-22).
  44. ↑ «Alegian EH Bilduko Arantxa Irazustak lortu du alkatetza» Tolosaldeko ataria 2019-05-27 (kontsulta data: 2024-10-06).
  45. ↑ «Arantxa Irazusta Etxeberria da Alegiako alkate berria» Alegiako Udala 2019-06-15 (kontsulta data: 2024-10-06).
  46. ↑ «Hego Euskal Herriko alkateak 2023ko ekainak 17» Orain 2023-06-17 (kontsulta data: 2025-12-04).
  47. ↑ «Regina Sorarrain Lasa da Alegiako alkate berria» 28 kanala 2023-06-19 (kontsulta data: 2023-10-13).
  48. ↑ «Regina Sorarrain, Alegiako alkatea» Tolosaldeko ataria 2023-10-04 (kontsulta data: 2023-10-13).
  49. ↑ «Agirre Begiristain, Juan Joxe - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (kontsulta data: 2018-09-24).
  50. ↑ «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus (kontsulta data: 2018-09-24).
  51. ↑ «Eskolatik atera eta instrukzioak ikastera - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (kontsulta data: 2018-09-24).
  52. ↑ «Alegia - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (kontsulta data: 2018-08-29).
  53. ↑ Wikipedia, entziklopedia askea.. 2018-08-28 (kontsulta data: 2018-08-29).
  54. ↑ «Erdigunekoa (G) - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (kontsulta data: 2018-08-29).
  55. ↑ «Beterrikoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (kontsulta data: 2018-08-29).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]