Idiazabal
- Artikulu hau Gipuzkoako Idiazabal herriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Idiazabal (argipena)».
| Idiazabal | |||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Idiazabalgo udaletxea. | |||||||||||
| Administrazioa | |||||||||||
| Estatua | Espainia | ||||||||||
| Erkidegoa | Euskal Autonomia Erkidegoa | ||||||||||
| Lurraldea | Gipuzkoa | ||||||||||
| Eskualdea | Goierri | ||||||||||
| Izen ofiziala | Idiazabal | ||||||||||
| Alkatea | Iñaki Alberdi Iparragirre | ||||||||||
| Posta kodea | 20213 | ||||||||||
| INE kodea | 20043 | ||||||||||
| Herritarra | idiazabaldar | ||||||||||
| Ezizena | azeriak | ||||||||||
| Kokapena | |||||||||||
| Koordenatuak | 43°00′39″N 2°14′01″W / 43.0107°N 2.2336°W | ||||||||||
![]() | |||||||||||
| Azalera | 29,47 km² | ||||||||||
| Altitudea | 210 m | ||||||||||
| Distantzia | 45 km Donostiara | ||||||||||
| Demografia | |||||||||||
| Biztanleria | 2.217 (2025: | ||||||||||
| |||||||||||
| Dentsitatea | 0,75 bizt/km² | ||||||||||
| Euskara | |||||||||||
| Euskaldunak[1] | % 82.82 + % 5.85 hartzaile (2021) | ||||||||||
| Etxeko erabilera[2] | % 71.9 (2021) | ||||||||||
| Datu gehigarriak | |||||||||||
| Sorrera | 1615 (juliotar egutegia) | ||||||||||
| Webgunea | http://www.idiazabal.eus | ||||||||||
Idiazabal Gipuzkoako hegoaldeko udalerri bat da, Goierri eskualdekoa. Idiazabalgo gazta ezagunari izena eman dio.
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bertako lagunarteko hizkeran, Ízal esaten zaio herriari.
Izenaren aipamenik zaharrena 1199. urtekoa da, eta Iviazaval (egungo euskal idazkeran, Ibiazabal) formarekin ageri da. Geroztik, ordea, Idiazabal forma ageri da, edo haren aldaerak (Ydiaçabal, Ydiaçaual, Ydiaçaval, Idiazaval).[3]
Etimologiari dagokionez, bi dira hizkuntzalariek darabiltzaten hipotesiak:[3]
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kokapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gipuzkoako hegoaldean dago Idiazabal, Goierriko bailaran, eta 29,5 km² lur hartzen ditu haren mugapeak.
Donostiatik 45 kilometrora, N-I errepideari jarraitu beharko dio Idiazabalera heldu nahi duenak. Herrira jotzeko, kilometro pare bat lehenago dagoen bidegurutzetik sartu behar da.
Lurreko materialak eta erliebea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aro Kretazikoaren erdi aldera itsaspean itxuratutako materialez daude osatuak ia erabat Idiazabalgo lurrak; orain dela 112 milioi urte hasi zen prozesua eta 22 milioi urte geroago bukatu. Higadura eragileek (haizeak, urak...) ordutik gaur egun arte higatu eta garraiatu dituzten materialak Oriaren eta Urtsuaranen ibar azaletan, behealdean, geratu dira jalkita.
Klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]43 graduko ipar latitudean egonik, Idiazabal bete-betean klima epelen eskualdean dago sartua. Itsasotik oso gertu (31 kilometro herri gunetik), Europako kontinentearen mendebaldean eta mendi artean dagoenez, klima atlantikoa da.

Landaredia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Klima atlantikoari dagokionez, neguan hostoa galtzen duten espezieek osatutako basoak dira nagusi. Arboladi horien azpian, era askotako sastraka eta belarkiak izaten dira, lurzoruaren, argitasunaren eta abarren arabera.
- Haltzadia (haltza...) 600–700 m arte
- Baso atlantikoa (haritza, gaztainondoa, lizarra, hurritza, astigarra, zumarra, gorostia...): Eguteran, 600–700 m inguruan
- Ameztia (ametza, gorostia, elorri zuria...): 600–700 m-tik gora
- Pagadia (pagoa...)
Baso horiek kendu eta, haien ordez, beste espezie batzuk aldatu dira leku askotan. Beste batzuetan, ganaduarentzako larreak ugaltzeko, beste gabe, baso autoktonoak kendu egin dira; horrelakoetan, larre horiek bertan behera geratu direnean, berezko basoa berriro etorri bitartean, ote, garo, txilar eta abarrez osatutako paisaia sortu ohi da.
Udalerri mugakideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Honako udalerri hauek ditu mugakide: Ormaiztegi, Beasain, Olaberria, Lazkao, Ataun, Zegama, Segura eta Mutiloa.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Historiaurrea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gutxi dira Erdi Aroaren aurretik aurki daitezkeen aztarnak. Bere mendietan hainbat dolmen eta tumulu aurki daitezke, hala nola Dorronsoroko Jentilzuloa, Urrezuloko Armurea, Atxurbi, Praalata, Aitxu, Napalatza, Unanabi, Etzegarate, Bidarte edo Zorroztarri. Brontze Aroko aztarnak aurkitu dira bertan.[4] K.a. 3200 eta K.a. 1300 artean datatu dira.[5]
Antzinaroa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1898an II. mendeko hainbat Antzinako Erromako txanpon aurkitu ziren harrobi batean. Horietatik bost kontserbatu dira, bi Antonino Piorenak, bat Faustina Zaharra enperatrizarena eta bi Komodorenak.[6] Beraz eskualdean erromatarren presentziaren bat egongo zela pentsa daiteke. Manuel Lekuonak dio elizako pontea bisigodoen garaikoa izan zitekeela.[5]
Erdi Aroa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]X. mendeko Goenekoa, Barrenekoa, Albisu eta Serotegi dira ezagutzen diren baserririk zaharrenak. Ondoren eraiki ziren Altamira, Gurutzeta, Aizkorreta-Saletxe eta Goatse-Garako baserriak. Bailararen behealdera XII. mendean iritsi zen.[7]
1199. urtean lehen aldiz agertu zen idatzita herriaren izena.[4] 1384an Segurako hiribilduarekin batzeko dokumentua egin zuten, herri hau izan baitzen, denbora luzez, eskualdeko hiriburu zibila. Astigarreta, Zegama, Zerain, Gabiria, Gudugarreta, Idiazabal, Legazpia, Mutiloa eta Ormaiztegik urte horretan Ahaide Nagusiek egiten zituzten lapurketa eta erailketengandik babesteko dokumentua sinatu zuten. 1387ko otsailaren 2an Joanes I.a Gaztelakoak batasun hori onartu zuen Ávilan sinatutako dokumentu batean eta 1393an Henrike III.a Gaztelakoak ere berretsi zuen Madrilen.[8] Idiazabalen anexioa Segurako barrutira egin bazen ere, herriaren mugetan zeuden mugarriak mantendu ziren, mendien jabetzarekin batera.
Garai hartan baserri gehienak egurrezkoak izango ziren, gehienez harri batzuk oinarri gisa. Baserriaren ekonomiari lotuta industria ere bazen, errotak eta olak, adibidez.[5]
Aro modernoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1599an Ataunekin gatazka izan zen ez zietelako uzten euren animaliak euren lurretara eramaten. Probintziak baimena ematen zuen animaliek eguzkia ateratzen zenetik sartzen zen arte kontzejuko mendietan izatera, eta idiazabaldarrek uste zuten herritar batek nonbaiten hartzen bazuen gaua pasatzeko aukera, animaliak beraiekin egon behar zirela. 1612ko urtarrilaren 19an Valladoliden izandako epaiketak arrazoia eman zioten Idiazabali.[7]
1615. urtean bereizi zen Idiazabal Seguratik, eta hiribildu titulua eman zioten, behar beste diru ordainduta. Zehazki hogeita sei auzokide eta erdi kontatu ziren, eta 70.795 erreal ordaindu behar izan zituzten.[7] Herriko etxea "kontzeju etxe" bilakatu zen eta Gipuzkoako Batzar Nagusietan esku hartzeko eskubidea lortu zuen. Hala ere Ataun, Segura, Zegama edo Mutiloarekin batera bidali ohi zituen ordezkariak.[5]
XVI. eta XVII. mendeetan eraiki zen herriko eliza, estilo gotikoan.[4] 1561era arte Idiazabalen Nafarroarantz zihozen garraioek hamarrenak ordaindu behar zituzten.
XVII. mendean Idiazabalek hiru herritar bidali behar dituen gerra baldin bazegoen. Konbentzio Gerran, ordea, 70 bidali behar izan zituen "muga ziantzera". Garai horretako alkatea Manuel Ignacio de Urreta zen.[7]
Aro garaikidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1847an Pascual Madozek honela deskribatu zuen herria:[9]
| « | 22 etxe ditu herria osatzen, eta 122 baserri barreiaturik, herriko etxea, eta oso segurua ez den kartzela, bi sexuentzako eskola 40 ikaslerekin.
Parrokia eliza du, bikario batekin, 2 onuradun osorekin eta bat errazio erdiarekin, Valmedianoko Markes jaunaren esku. 6 baseliza eta hilerria du. Lurzorua kalitate erregularrekoa da. Bideak: Beasaina, Segurara eta mendietara doazenak, baina oso egoera txarrean daude; aurten Beasaindik Altsasura doan kotxeentzako errepidea eraikitzen hasi dira. Korreoa Villarealetik (sic) jasotzen da oinez. Produktuak: garia, artoa, babarrunak, babak, patatak eta gaztainak. Behi eta artile ganadua, bere esnearekin oso gazta onak egiten direlarik. Erbiak eta orkatzak ehiza daitezke, eta amuarrainak eta aingiren arrantza dago. Nekazaritza eta abeltzaintzaz gain, zazpi errota eta burdinola bat dago. Biztanleria: 1.087 arima. |
» |
Idiazabal baserriarekin lotutako herria izan da. 1860. urtean 1.716 biztanle zituen herriak, baina gehienak baserrietan bizi ziren. Herrigunean 30 etxe inguru zeuden, horietako asko ere baserri. XIX. mendearen bukaeran Ameriketara immigrazio handia izan zen, egoera ekonomikoak bultzatuta.[4]

XX. mendearen hasieran iritsi ziren, elektrizitatea, kanileko ura, plaza berria, kanposantu berria, eskola... batez ere Ameriketatik bueltatutako Indianoek bultzatuta. Garai horretakoak dira hainbat jauregi, Altolagirrerenea edo Floreaga kasu.[4]
Espainiako Gerra zibilaren ostean industria asko etorri zen Idiazabalera, eta enpresa garrantzitsuak sortu ziren: Ampo, Jaso edo Patricio Echeverría kasu. Garai honetan inmigrazioa etorri zen herrira, eta baserritik herrigunerako bidea egin zuten askok.[4]
1947an Seguraren esku zegoen Urtsuaran auzoa Idiazabalen batu zen.
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Idiazabalgo ekonomia batez ere industrian oinarritzen da, bereziki metalurgiaren, mekanikaren eta ekipamendu industrialaren arloetan. Jarduera industrialak pisu handia du udalerriko enpleguan eta jarduera ekonomikoan, eta horrekin batera eraikuntza eta zerbitzu sektoreek ere garrantzi nabarmena dute.
Udalerriko enpresa nagusien artean honako hauek nabarmentzen dira, tamaina, jarduera eta fakturazioari dagokienez:
• AMPO industria-kooperatiba bat da, energia, industria eta ekipamendu industrialerako osagaiak garatzen dituena. Enpresak jarduera nazioartekoa du, eta Idiazabalgo enpresa handiena eta enplegatzaile nagusia da. 2023an 202 milioi eurotik gorako fakturazioa izan zuen, eta 2024an 258 milioi eurora iritsi zen.[10][11]
• Jaso ekipamendu industriala eta altxatze-sistemak fabrikatzen dituen enpresa da. Udalerriko sozietate merkantilen artean handienetakoa da, eta azken urteetan 35–40 milioi euro inguruko fakturazioa izan du.[12]
• Construcciones Iturrioz eraikuntza-sektoreko enpresa da, batez ere obra zibilean jarduten duena. Bere fakturazioa 15–20 milioi euro ingurukoa da azken datu publikoen arabera.[12]
• Iparragirre Eraikuntza Lanak eraikuntza-sektoreko enpresa da, eta bereziki obra publikoan eta eraikinen birgaitzean espezializatuta dago. Jarduera nagusia Gipuzkoan garatzen du, eta azken urteetan 10–16 milioi euro arteko fakturazioa izan du.[12]
• Hirumet Idiazabal SL metalgintzako enpresa da, osagai industrialen fabrikazioan espezializatua. Azken datu publikoen arabera, 10 milioi euro inguruko fakturazioa du.[12]
Idiazabalgo ekonomia nagusiki enpresa txiki eta ertainetan oinarritzen da, eta bereziki industria- eta eraikuntza-sektoreek pisu handia dute udalerriko jarduera ekonomikoan. Egitura produktibo horrek eragin zuzena du tokiko lan-merkatuan. Eustaten arabera, 2024an langabezia-tasa %3,3koa izan zen, eta enplegu-tasa %55,5ekoa, guztira 1.065 pertsona landunekin, udalerriaren tamaina demografikoa kontuan hartuta kopuru esanguratsuak[13].
Errenta-mailari dagokionez, Idiazabal balio altuetan kokatzen da inguruko beste udalerri askorekin alderatuta. INEren Etxeen Errentaren Banaketaren Atlasa lanean jasota dagoenez, 2020an, udalerriak 18.556 euroko batez besteko errenta izan zuen biztanleko, eta horrek errenta handiena duten udalerrien artean kokatzen du.[14] Datu horiek tokiko industria- eta eraikuntza-jarduerek aberastasunaren sorrera eta enpleguaren egonkortasuna bermatzeko duten garrantzia islatzen dute.
Diru-sarrerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2024. urtean, biztanle bakoitzeko batez besteko errenta garbia 22.777 euro-koa zen[15], eta etxegune bakoitzeko 56.105 euro-koa. Balio hori probintziako batez bestekoaren (20.790 euro) gainetik dago, eta Espainiako batez bestekoaren (15.948 euro) gainetik. Kontsumo-unitateko errentaren mediana (etxeguneen tamaina eta osaera kontuan hartzen dituen neurria) 32.550 euro zen. Errenta gordina 27.617 euro-koa izan zen pertsonako.
Eustaten datuen arabera, 2024. urtean udalerriko 18 urteko eta gehiagoko biztanleen errenta pertsonalaren mediana —biztanleen erdiek baino gutxiago eta beste erdiek baino gehiago jasotzen duten zenbatekoa— 30.473 eurokoa zen[16][oh 1]: gizonena 38.606 eurokoa eta emakumeena 21.506 eurokoa; hau da, emakumeena gizonena baino % 44,3 txikiagoa. Gipuzkoa osoan, mediana 24.982 eurokoa zen. Familia-errentari dagokionez, udalerriko familien erdiek 58.051 euro baino gutxiago jaso zuten urtean; familien % 10ek 20.903 euro baino gutxiago jaso zuten, eta beste % 10ek 125.671 euro baino gehiago[17].
Diru-sarrera guztien artean % 60 soldatak dira[18].
Desberdintasuna
Errentaren banaketaren desberdintasuna neurtzeko Gini indizea erabiltzen da[19][oh 2]. Udalerrian indizea 24,4 da, probintziakoaren (27,6;
Gipuzkoako mapa) azpitik eta Espainiakoaren (31,9) azpitik. P80/P20 zatidurak, hau da errenta-banaketaren 80. eta 20. pertzentilen arteko zatidura, 2,1 da, probintziakoaren (2,3;
Gipuzkoako mapa) azpitik eta Espainiakoaren (2,6) azpitik.
Eustatek beste adierazle bat ematen du[oh 1]: diru-sarrera txikienak dituzten familien % 20ren batez besteko errenta, handienak dituztenen % 20renaren ehuneko gisa adierazita; zenbat eta handiagoa izan, orduan eta berdinagoa da banaketa. 2024. urtean, udalerrian lehenengoek 19.296 euro jaso zuten batez beste, eta bigarrenek 141.963 euro; hau da, lehenengoen errenta bigarrenen % 13,6 zen[20] (Gipuzkoa osoan, % 11,3; udalerriko banaketa berdinagoa da). Pertsonen errentari dagokionez, diru-sarrera txikienak dituzten biztanleen erdiak batez beste 12.728 euro jaso zuen, eta handienak dituzten erdiak 53.436 euro; lehenengoen errenta bigarrenen % 23,8 zen[21] (Gipuzkoa osoan, % 22).
Jarduera ekonomikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]INEren 2024ko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsuaren arabera, Idiazabal udalerrian biztanleria aktiboa (okupatuak eta langabeak) 1.043 pertsona ziren, hau da, 16 urte edo gehiagoko biztanleriaren % 55,4; gainerako % 44,6 inaktibo zeuden (erretiratuak % 56,1, beste inaktiboak % 27,7 eta ikasleak % 16,2).[22] Aktiboen artean, langabezia-tasa % 4,6 zen. Sexuaren arabera, gizonezkoen jarduera-tasa % 59,5 zen eta emakumezkoena % 51,2; langabezia-tasa, aldiz, % 3,2 eta % 6,3 zen, hurrenez hurren.[22]
Okupatuen kopurua 970 zen 2023ean, 2021eko 948etik gora.[23] Emakumeek okupatuen % 44,7 osatzen dute, eta gizonek % 55,3.
| Egoera | Guztira | % | Gizonak | % | Emakumeak | % |
|---|---|---|---|---|---|---|
| Okupatuak | 995 | % 52,8 | 547 | % 57,6 | 448 | % 48,0 |
| Langabeak | 48 | % 2,5 | 18 | % 1,9 | 30 | % 3,2 |
| Inaktiboak | 841 | % 44,6 | 385 | % 40,5 | 456 | % 48,8 |
| Guztira | 1.884 | % 100,0 | 950 | % 100,0 | 934 | % 100,0 |
Jarduera-sektoreak
Jarduera-sektoreei dagokienez, okupatuak honela banatzen dira: zerbitzuak (% 53,1), industria (% 40,2), eraikuntza (% 5,3) eta nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza (% 1,4).[23] Xeheago, jarduera-adarrik handiena manufaktura-industria da (% 39,7), ondoren hezkuntza (% 10,4) eta merkataritza (% 10,0) datoz.
Okupazioa eta lan-egoera
Okupazio-mailari dagokionez, langile kualifikatuak eta maila baxuko ofizialak dira talderik ugariena, okupatuen % 49,2; ondoren, zuzendariak eta goi eta erdi mailako teknikariak daude (% 36,5), eta oinarrizko okupazioak % 8,1.[24] Bi sexuetan langile kualifikatuak dira nagusi (gizonen % 53,2 eta emakumeen % 44,2).
| Okupazioa | Guztira | % | Gizonak | % | Emakumeak | % |
|---|---|---|---|---|---|---|
| Zuzendariak eta goi eta erdi mailako teknikariak | 354 | % 36,5 | 170 | % 31,7 | 184 | % 42,4 |
| Langile kualifikatuak eta maila baxuko ofizialak | 477 | % 49,2 | 285 | % 53,2 | 192 | % 44,2 |
| Oinarrizko okupazioak | 79 | % 8,1 | 39 | % 7,3 | 40 | % 9,2 |
| Ez dago jasota | 60 | % 6,2 | 42 | % 7,8 | 18 | % 4,1 |
| Guztira | 970 | % 100,0 | 536 | % 100,0 | 434 | % 100,0 |
Okupatuen % 74,7 besteren konturako langileak dira, eta % 25,3 norberaren konturakoak.[25]
| Lan-egoera | Guztira | % | Gizonak | % | Emakumeak | % |
|---|---|---|---|---|---|---|
| Norberaren kontura | 245 | % 25,3 | 160 | % 29,9 | 85 | % 19,6 |
| Besteren kontura | 725 | % 74,7 | 376 | % 70,1 | 349 | % 80,4 |
| Guztira | 970 | % 100,0 | 536 | % 100,0 | 434 | % 100,0 |
Jaiolekuaren arabera
Jarduera
16 urte edo gehiagokoen % 91,4 estatuan jaio zen, eta % 8,6 atzerrian.[22] Jarduera-egoerak alde nabarmenak ditu jatorriaren arabera. Estatuan jaiotako gizonen artean, % 56,7 okupatuak dira, % 31,8 erretiratuak, % 7,3 ikasleak eta % 2,2 bestelako inaktiboak; atzerrian jaiotakoen artean, berriz, % 61,9 okupatuak dira, % 27,4 bestelako inaktiboak, % 6,0 ikasleak eta % 3,6 langabeak. Emakumeen kasuan, estatuan jaiotakoen artean % 47,7 okupatuak dira, % 23,4 erretiratuak, % 18,4 bestelako inaktiboak, % 7,5 ikasleak eta % 3,0 langabeak; atzerrian jaiotakoen artean, berriz, % 50,0 bestelako inaktiboak dira, % 32,1 okupatuak, % 10,3 langabeak eta % 7,7 ikasleak.
Okupazioa
Okupatuen % 92,1 estatuan jaio zen, eta % 7,9 atzerrian.[24] Okupazio-egiturak alde nabarmenak ditu jatorriaren arabera. Estatuan jaiotako gizonen artean, % 51,2 langile kualifikatu edo maila baxuko ofizial dira, % 33,7 zuzendari edo goi eta erdi mailako teknikari eta % 6,8 oinarrizko okupazioetakoak; atzerrian jaiotakoen artean, berriz, % 71,2 langile kualifikatu edo maila baxuko ofizial dira, % 13,5 zuzendari edo goi eta erdi mailako teknikari eta % 11,5 oinarrizko okupazioetakoak. Emakumeen kasuan, estatuan jaiotakoen artean % 44,3 zuzendari edo goi eta erdi mailako teknikari dira, % 43,5 langile kualifikatu edo maila baxuko ofizial eta % 8,1 oinarrizko okupazioetakoak; atzerrian jaiotakoen artean, berriz, % 56,0 langile kualifikatu edo maila baxuko ofizial dira, % 28,0 oinarrizko okupazioetakoak eta % 12,0 zuzendari edo goi eta erdi mailako teknikari.
Jarduera-sektoreak
Jarduera-egiturak alde nabarmenak ditu jatorriaren arabera.[26] Estatuan jaiotako gizonen artean, % 59,7 industrian ari dira, % 32,2 zerbitzuetan eta % 6,4 eraikuntzan; atzerrian jaiotakoen artean, berriz, % 36,5 zerbitzuetan ari dira, % 34,6 industrian eta % 26,9 eraikuntzan. Emakumeen kasuan, estatuan jaiotakoen artean % 77,0 zerbitzuetan ari dira, % 20,3 industrian; atzerrian jaiotakoen artean, berriz, guztiak zerbitzuetan ari dira.
Lehen sektorea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nekazaritza
2020ko Nekazaritza Erroldaren arabera, udalerrian 54 nekazaritza-ustiategi zeuden, eta guztira 555 hektarea nekazaritzako azalera erabilgarri (NAE) lantzen zuten[27][oh 3]. Udalerriaren azalera 29,5 km² denez, NAE lurraldearen % 18,8 da[28]. Lur-erabileraren arabera, NAEren % 93,6 larre iraunkorrak (519 ha, 46 ustiategitan), % 4,7 arbolak (25,9 ha, 41 ustiategitan), % 1,6 lur goldagarria (8,6 ha, 25 ustiategitan), % 0,2 norberaren kontsumorako baratzeak (0,94 ha, 36 ustiategitan) eta berotegiak edo babes garai irisgarriak (0,1 ha, ustiategi batean)[oh 4].
Abeltzaintza
2020ko Nekazaritza Erroldaren arabera, udalerriko abeltzaintza-ustiategietan 502 behi, 1.954 ardi, 83 ahuntz, 1 txerri, 212 zaldi, 38.444 hegazti (probintziako kopururik handiena) eta 4 untxi eme zeuden[29][30].
Ibilgailu-parkea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Trafikoko Zuzendaritza Nagusiaren (DGT) 2025eko datuen arabera, udalerrian 1.525 gidari zeuden erroldatuta: 838 gizon (% 55) eta 687 emakume (% 45)[31]. Biztanleen % 68,7 gidatzeko gai zen.
Ibilgailu-parkea 2.261 ibilgailuk osatzen zuten: 1.400 turismo, 253 furgoneta, 175 kamioi, 154 motozikleta eta 39 ziklomotor[31]. Motorizazio-tasa 1.000 biztanleko 631 turismokoa zen, probintziako (455) eta Espainiako (525) batez bestekoen gainetik.
Turismoen batez besteko adina 12,2 urtekoa zen; turismoen % 9,6k 4 urte baino gutxiago zituen, eta % 12,5k 25 urte baino gehiago[31]. Erregaiari dagokionez, ibilgailuen % 62,3 diesel zen eta % 35,3 gasolinazko; 27 ibilgailu elektrifikatu zeuden (% 1,3; probintzian % 0,8). Ingurumen-bereizgarriari dagokionez, ibilgailuen % 5,5k zuen 0 edo ECO etiketa, eta % 27k ez zuen etiketarik[oh 5].
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2019an zituen 2.388 biztanleetatik %23,03k 65 urte edo gehiago zituen, eta atzerrian jaiotakoak %6,95 ziren.[32]
| Biztanleria-piramidea 2025 Guztira: 1.118 gizon, 1.101 emakume | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Iturria: Eustat / Instituto Nacional de Estadística[33] | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Urtea | 1975 | 1976 | 1977 | 1978 | 1979 | 1980 | 1981 | 1982 | 1983 | 1984 | 1985 | 1986 | 1987 | 1988 | 1989 | 1990 | 1991 | 1992 | 1993 | 1994 | 1995 | 1996 | 1997 | 1998 | 1999 | 2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 | 2008 | 2009 | 2010 | 2011 | 2012 | 2013 | 2014 | 2015 | 2016 | 2017 | 2018 | 2019 | 2020 | 2021 | 2022 | 2023 | 2024 | 2025 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Hazkunde begetatiboa | 25 | 18 | 27 | 28 | 22 | 2 | 3 | 18 | 1 | 7 | −3 | −8 | 2 | −2 | 0 | 5 | −11 | −8 | 10 | −4 | −14 | −4 | −10 | −4 | 1 | −6 | 5 | 8 | 13 | 12 | 9 | 14 | 10 | 7 | 7 | 23 | 14 | 15 | 15 | 10 | 2 | −2 | 2 | −2 | 1 | −10 | −9 | −20 | −11 | −18 | −3 |
| Urtea | 1996 | 1997 | 1998 | 1999 | 2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 | 2008 | 2009 | 2010 | 2011 | 2012 | 2013 | 2014 | 2015 | 2016 | 2017 | 2018 | 2019 | 2020 | 2021 | 2022 | 2023 | 2024 | 2025 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Bizirik jaiotakoak | 16 | 13 | 14 | 17 | 16 | 20 | 23 | 30 | 33 | 26 | 29 | 27 | 25 | 31 | 40 | 33 | 35 | 30 | 27 | 22 | 30 | 16 | 17 | 26 | 17 | 12 | 10 | 17 | 8 | 15 |
Jatorria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jaiolekuari dagokionez, 2025. urtean biztanleen % 53,3 udalerri berean jaioak ziren[36], probintziako batez bestekoaren (% 46,1) gainetik. Beste erkidego batzuetan jaiotakoak (Nafarroa barne) % 6,2 dira, eta espainiar estatutik kanpo jaiotakoak % 8 —probintzian % 13,9—.
Euskal Autonomia Erkidegoko probintziei dagokienez, biztanleen % 82,2 Gipuzkoan, % 1,4 Bizkaian, eta % 0,5 Araban jaio ziren[37].
Biztanleria atzerritarra
2025. urtean, biztanleen % 8,6k atzerriko nazionalitatea zuen[38]. Atzerritarren artean, talde nagusiak Magreb (% 36,4), Hego Amerika (% 17,9), Ekialdeko Europa (% 16,9) ziren.
Jaiotza herrialde nagusiak Maroko, Errumania, Kolonbia dira.[39]
Etxebizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eustaten 2024ko Biztanleriaren eta Etxebizitzen Erroldaren arabera, udalerrian 1.196 etxebizitza zeuden: 876 (% 73,2) nagusiak eta 319 (% 26,7) gainerakoak (bigarren egoitzak edo hutsik).[40] 2021eko Zentsuaren kontsumo elektrikoaren arabera, 96 (% 7,9) noizbehinkako erabilerakoak ziren eta 218 (% 17,9) hutsik zeuden.[41] Etxebizitza nagusien % 86,8 jabetzan zegoen eta % 10,5 alokairuan.[40]
Etxebizitza multzoa
Gipuzkoako mapa (2024)
Erabilera-intentsitatea (kontsumo elektrikoa, 2021)
Gipuzkoako mapa (2021)
Jabetza egoera (etxebizitza nagusiak)
Gipuzkoako mapa (2024)
Guztira 876 etxegune zeuden, batez beste 2,6 egoiliarrekoak; horietatik 251 (% 28,7) pertsona bakarrekoak ziren.[40]
Etxeguneak egoiliar kopuruaren arabera
Gipuzkoako mapa (2024)
Etxebizitzen batez besteko azalera erabilgarria 101,8 m²-koa zen eta batez besteko antzinatasuna 53,9 urtekoa.[40] Etxebizitzen % 19,3 etxebizitza bakarreko eraikinetan zeuden eta % 5,7 21 etxebizitza edo gehiagoko eraikinetan.[40] Etxebizitzen % 55,7 igogailua zuten.
Eraikineko etxebizitza kopurua
Gela kopurua
Bainugela kopurua
Berokuntzari dagokionez, etxebizitza nagusien % 5,4 berokuntza zentrala zuten, % 79,9 banakakoa eta % 14,3 noizean behingoa.[40] Horrez gain, % 13,7 hodien bidezko gasa zuten eta % 62,1 igogailua.
Berogailu mota
Bestelako ekipamenduak (etxebizitza nagusiak)
Hezkuntza-maila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]INEren 2024ko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsuaren arabera, udalerrian 15 urte edo gehiagoko 1.909 biztanle zeuden. Lortutako ikasketa-mailarik altuenari dagokionez, goi-mailako ikasketak zituztenak % 44,4 ziren; bigarren hezkuntzako bigarren etapa (batxilergoa edo erdi-mailako lanbide-heziketa) zutenak % 19,3; bigarren hezkuntzako lehen etapa (DBH edo antzekoa) zutenak % 19,6; eta lehen hezkuntza edo gutxiago zutenak % 16,7.[42] Goi-mailako ikasketak zituztenen proportzioa % 42,1 zen 2021ean eta % 44,4 2024an; beraz, 2,3 puntu igo zen 3 urtean. Lehen hezkuntza edo gutxiago zutenena, berriz, % 20,1 izatetik % 16,7 izatera pasatu zen. Sexuaren arabera, goi-mailako ikasketak zituztenak emakumeen artean % 43,8 ziren, eta gizonen artean % 45,0; 1,2 puntuko aldea, gizonen alde. Lehen hezkuntza edo gutxiago zutenak, berriz, emakumeen % 18,5 eta gizonen % 15,0 ziren. Azken alde hori, neurri handi batean, adin-egituraren isla izan ohi da: adineko biztanleen artean emakumeak gehiago dira, eta belaunaldi horietan ohikoagoa zen ikasketak goiz uztea.
Xeheago, goi-mailako ikasketak zituztenen % 52,7 unibertsitate-tituludunak ziren (gradua, diplomatura, lizentziatura, masterra edo doktoretza), eta % 47,3 goi-mailako lanbide-heziketakoak. Guztira, 16 pertsonak zuten doktore-titulua. Bigarren etapakoen artean, batxilergoa zutenak % 42,0 ziren, eta erdi-mailako lanbide-heziketa zutenak % 58,0. Ikasketarik gabekoak, azkenik, 15 urte edo gehiagoko biztanleen % 0,6 ziren.[42]
| Ikasketa-maila | Guztira | % | Gizonak | % | Emakumeak | % |
|---|---|---|---|---|---|---|
| Goi-mailako ikasketak | 847 | % 44,4 | 433 | % 45,0 | 414 | % 43,8 |
| Bigarren hezkuntzako bigarren etapa | 369 | % 19,3 | 195 | % 20,2 | 174 | % 18,4 |
| Bigarren hezkuntzako lehen etapa (DBH) | 374 | % 19,6 | 191 | % 19,8 | 183 | % 19,3 |
| Lehen hezkuntza edo gutxiago | 319 | % 16,7 | 144 | % 15,0 | 175 | % 18,5 |
| Guztira | 1.909 | % 100,0 | 963 | % 100,0 | 946 | % 100,0 |
| Urtea | Goi-mailakoak | Batx. / erdi LH | DBH | Lehen H. edo gutx. | 15 urte edo + |
|---|---|---|---|---|---|
| 2021 | % 42,1 | % 18,1 | % 19,7 | % 20,1 | 1.882 |
| 2022 | % 43,0 | % 18,6 | % 19,4 | % 19,1 | 1.881 |
| 2023 | % 43,9 | % 19,3 | % 19,0 | % 17,8 | 1.903 |
| 2024 | % 44,4 | % 19,3 | % 19,6 | % 16,7 | 1.909 |
Ikasten ari direnak
2024an, 15 urte edo gehiagoko biztanleen % 12,2 ikasten ari zen (233 pertsona).[43] Ikasten ari zirenetatik, % 54,5 goi-mailako ikasketetan zebilen, % 28,8 batxilergoan, % 10,7 erdi-mailako lanbide-heziketan eta % 4,7 DBHn edo antzekoetan. Sexuaren arabera, ikasten ari ziren emakumeen % 60,7 goi-mailako ikasketetan zebilen, eta gizonen % 48,3; erdi-mailako lanbide-heziketan, aldiz, gizonen % 16,4 eta emakumeen % 5,1. Adinaren arabera, 15–19 urtekoen % 96,9 ikasten ari zen, 20–24 urtekoen % 55,1 eta 25–29 urtekoen % 14,4; 30 urtetik gorakoen artean, berriz, % 1,7 baino ez.[44] 20–24 urtekoen artean, emakumeen % 61,8 ari zen goi-mailako ikasketak egiten, eta gizonen % 47,6.
Jaiolekuaren arabera
2024an, 15 urte edo gehiagoko biztanleen % 90,7 estatuan jaio zen, eta % 9,3 atzerrian.[42] Ikasketa-egiturak alde nabarmenak ditu jatorriaren arabera. Estatuan jaiotako gizonen artean, goi-mailako ikasketak zituztenak % 47,1 ziren eta lehen hezkuntza edo gutxiago zutenak % 15,2; atzerrian jaiotakoen artean, berriz, % 26,3 eta % 13,1, hurrenez hurren. Estatuan jaiotako emakumeen artean, goi-mailako ikasketak zituztenak % 45,6 ziren eta lehen hezkuntza edo gutxiago zutenak % 18,5; atzerrian jaiotakoen artean, berriz, % 24,1 eta % 19,0, hurrenez hurren.
Ikasten ari zirenei dagokienez, 2024an estatuan jaiotako 15 urte edo gehiagokoen % 12,3 ari zen ikasten, eta atzerrian jaiotakoen % 11,2.[43] Ikasten ari zirenen artean, goi-mailako ikasketetan zebiltzanak % 57,3 ziren estatuan jaiotakoetan eta % 25,0 atzerrian jaiotakoetan. Konparazio hauek ez daude adinaren arabera doituta: talde bakoitzaren adin-egiturak (gazteen proportzioak, batez ere) eragin handia du emaitzan.
Politika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2023ko udal hauteskundeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2023ko maiatzaren 28ko udal hauteskundeetako emaitzen ondorioz Idiazabalgo alkatea EH Bilduko Iñaki Alberdi Iparragirre da.
| Idiazabalgo udalbatza | |||||
| Alderdia | 2023ko maiatzaren 28a | ||||
| Zinegotziak | Boto kopurua | ||||
| EH Bildu | 8 / 11 |
832 (% 66,77) | |||
| IzalBerri | 3 / 11 |
373 (% 29,93) | |||
| Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE)) | 0 / 11 |
17 (% 1,36) | |||
| Datuen iturria: [ http://www.euskadi.eus/ab12aAREWar/resultado/maint emaitzak euskadi.eus webgunean] | |||||
2019ko udal hauteskundeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2019ko maiatzaren 29ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz Idiazabalgo alkatea EH Bilduko Iñaki Alberdi Iparragirre da.[45]
| Idiazabalgo udalbatza | |||||
| Alderdia | 2019ko maiatzaren 29a | ||||
| Zinegotziak | Boto kopurua | ||||
| EH Bildu | 6 / 11 |
729 (% 55,19) | |||
| Izal Bai | 5 / 11 |
547 (% 41,41) | |||
| Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE)) | 0 / 11 |
21 (% 1,59) | |||
| Datuen iturria: [ http://www.euskadi.eus/ab12aAREWar/resultado/maint emaitzak euskadi.eus webgunean] | |||||
2015eko udal hauteskundeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2015eko udal hauteskundeetan hauek izan ziren emaitzak: Izal Baik 789 boto. EH Bilduk 458 boto. PPk 12 boto. PSE-EEk 11 boto.[46][47] Ioritz Imaz aukeratu zuten alkate.[48]
Alkateak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hauek izan dira Idiazabalgo azken alkateak:
| Alkatea | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera | Alderdia[49] | |
| Santiago Aguirre Elorza[49][50] | 1979 | 1983 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
| Santiago Aguirre Elorza[50] | 1983 | 1987 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
| 1987 | 1991 | |||
| Antton Irizar | 1991 | 1995 | Eusko Alkartasuna | |
| Antton Irizar | 1995 | 1999 | Eusko Alkartasuna | |
| Antton Irizar | 1999 | 2003 | Eusko Alkartasuna | |
| Antton Irizar[48] | 2003 | 2007 | Eusko Alkartasuna-Euzko Alderdi Jeltzalea | |
| Ioritz Imaz Baztarrika[48] | 2007 | 2011 | Izal Bai | |
| Ioritz Imaz Baztarrika[48] | 2011 | 2015 | Izal Bai | |
| Ioritz Imaz Baztarrika[48][51] | 2015 | 2019 | Izal Bai | |
| Iñaki Alberdi Iparragirre[51][52][53] | 2019 | 2023 | Euskal Herria Bildu | |
| Iñaki Alberdi Iparragirre | 2023 | Jardunean | Euskal Herria Bildu | |
Euskara
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Idiazabalgo euskalkia gipuzkeraren[57] aldaera da, eta Goierriko hizkera[58] hain zuzen. Urolaldeko hizkerarekin batera Sartaldeko azpieuskalkia[59] osatzen du Goierrikoak, baina Urolaldekoan sakonagoa da mendebaleko euskararen eragina. Nortasun beteko hizkera da Goierrikoa, batasun handikoa, nahiz eta gorabeherak badiren mendebaletik ekialdera, hau da, Segura, Zegama eta Legazpitik Zaldibia edo Legorretara. Ataungoa ere berezia da, ziurrenik, bakarti samar eta Nafarroako mugan dagoelako. Abaltzisketak eta Ikaztegietak Tolosaldearekin lotura egiten dute, eta Urretxuk eta Zumarragak, berriz, Goierri eta Urolaldearen artekoa.
2016an herritarren %85,75 euskalduna zen.[32]
2021etik Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko kide da.
Jaiak eta ospakizunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Otsailaren 3a (eta bere inguruko egunak): San Blas (herriko festak)[60]
- Maiatzeko lehen asteburua: Euskal Gaztaren Azoka.[60]
- Maiatzeko larunbat guztietan: Maiatzeko loreak Gurutzetako baselizan
- Uztailak 31: San Ignazio jaiak, San Ignazio auzoan.
- Abuztuaren 15a: Gurutzetako amaren eguna.
- Irailaren 29a: San Migel festak Urtsuaranen.[60]
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eusko Jaurlaritzak ondare izendatutakoak:
Ondare eraikia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eraikin zibilak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Arimasagasti jauregia
- Arimasagastiko errota
- Eztenagatorre jauregia
- Guardia etxea
- Nafarrasagasti baserria
- Oiarbide jauregia
- Urbizu bekoetxe baserria
Eraikin erlijiosoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Goiko Kalbarioko kapera
- Gurutzetako Andre Mariaren baseliza
- Eztenagako Santa Isabelen baseliza
- San Migel goiaingeruaren eliza. XII-XIII. mendeetako atari erromaniko-gotikoa dauka.[61]
Bideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artsugarats galtzada
- Uzkanga galtzada
- Nafarrasagastibarrena - Otazabal bidea
Arkeologia ondarea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Megalitoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Aitxuko trikuharria
- Altzaniako Estazio Megalitikoa
- Ataun-Burundako Estazio Megalitikoa
- Bidaarte I -ko trikuharria
- Etzegarateko trikuharria
- Napalatzako trikuharria
- Pralaatako tumulua
- Unanibiko tumulua
- Urrezuloko armureako trikuharria
- Zorroztarriko trikuharria
Lantegiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Arimasagasti burdinola
- Eztenaga errota
- Goatse teileria
- Ihurreko burdinola
- Loidi burdinola
- Lopategiko errota
- Urtsuarango Olea burdinola
Bestelako interesguneak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Idiazabalgo Gaztaren Interpretazio Zentroa
- Euskal Artzainaren monumentua (Rafael Huerta eskulturgilearena, 1983)
Idiazabaldar ospetsuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Politika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Domingo Urbizu Arimasagasti (Idiazabal, 1655 - Sevilla, 1701), Kontratazio Etxeko aguazil nagusia eta kolekziogilea.
- Martin Lardizabal Elortza (Idiazabal, XVII. mendea - Segura, 1740) legelaria.
- Francisco Ugarte Iturbe (Idiazabal, 1706 - Guayaquil, 17??) , Maracaibo-ko eta Guayaquil-go gobernadorea.
- Migel Antonio Zumalakarregi (Idiazabal, 1773 - Madril, 1846), politikaria eta Espainiako Justizia ministroa.
- Manuel Maria Etxarri Martinez (Idiazabal, 1811 - Graz, 1890), kapitain karlista eta Karlos Luis-en laguntzailea.
- Demetrio Jauregialtzo Albisu (Idiazabal, 1870 - Ib., 1934), enpresagizona eta Argentinako Idiazabalen fundatzailea.
- Quintín Altolagirre Zabala (Idiazabal, 1876 - Donostia, 1936), mediku eta politikaria.
- Gari Mujika Iriondo (Idiazabal, 1982), politikaria.
Erlijioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Migel Abendaño Eztenaga (Idiazabal, 1617 - Madril, 1686), idazlea eta teologo jesuita.
- Mateo Muxika Urrestarazu (Idiazabal, 1870 - Zarautz, 1968), gotzaina.
- Marcelino Lardizabal Agirrebengoa (Idiazabal, 1879 - Burgos, 1958), misiolaria
Artea eta arkitektura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Martin Mitezar (Idiazabal, 15?? - Ib., 15??), arkitekto eta kontratista.
- Francisco Azurmendi (Idiazabal, 1727 - Altzo, 1796), erretaulagile eta eskulturgilea.
Musika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Jose Galo Zudaire Arsuaga (Idiazabal, 1865 - Ib., 1940), musikaria.
- Martin Elola Berasategi (Idiazabal, 1867 - Bilbo, 1935), txistularia.
- Ignacio Telleria Zabalo (Idiazabal, 1880 - Donostia, 1944), musikari eta konpositorea.
- Fabiana Zudaire Jauregi (Idiazabal, 1894 - Donostia. 1970), musikaria.
- Norberto Oiarbide (Idiazabal, 1923 - Ib. 1995)
- "Gontxalo" Pelaez Aranburu (Idiazabal, 1948 - Azpeitia, 2007), musikaria.
- Mikel Telleria Mugika (Idiazabal, 1960), bakarlaria.
- Joseba Iparragirre (Idiazabal, 1975), trikitilaria.
Literatura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Kindin Muxika Oiarbide (Idiazabal, 1887 - Mar de Ajo, Argentina, 1974), idazle eta euskaltzalea.
- Rufino Arregi Imaz "Errupin" (Idiazabal, 1889 - Buenos Aires, 1968), idazle eta euskaltzalea.
- Pilar Iparragirre Lazkano (Idiazabal, 1951 - Donostia, 2022), idazlea.
- Josu Baez Mujika (Idiazabal, 1953 - Donostia, 2022), olerkigilea.
- Irene Adasoro Katarain (Idiazabal, 1955), itzultzailea.
- Amaia Telleria Mujika (Idiazabal, 1993), idazlea.
Kirola
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Prudencio San Sebastian Aranburu (Idiazabal, 1913) pilotaria.
- Xabier Aranburu "Guzta" (Idiazabal, 1984), harrijasotzailea.
- Julen Goia Iriberri (Idiazabal, 1991) Errugbi jokalaria.
- Oier Goia Iriberri (Idiazabal, 1995), Errugbi jokalaria.
- Ane Mintegi (Idiazabal, 2003), tenis jokalaria.
Ikerketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Salustiano Aseginolaza Aranburu ( Idiazabal, 1822 - Santiago de Compostela, 1894), ikerlaria, Santiagoko unibertsitateko dekanoa eta farmazian doktorea.
- Carlos Aseginolaza Iparragirre (Idiazabal, 1955 - Goizueta, 2015), botanikoa.
- Pedro Maria Mugika Iparragirre (Idiazabal, 1942), historialaria.
Beste batzuk
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Jose Agustin Iparragirre Aranburu (Idiazabal, 1794 - Madril, 185?), konfiteroa eta Jose Maria Iparragirreren aita.
- Aquilino Izagirre "Zepai" (Azpeitia, 1906 - Idiazabal, 1971), bertsolaria.
- Luis Katarain Urteaga (Idiazabal, 1926 - Ib., 2014), artzaina eta Gazta Zati Bat dokumentalaren protagonista.
- Florentino Goiburu Oiarbide (Idiazabal, 1933 - Ib., 2012), bertsolaria.
- Ane Aseginolaza (Idiazabal, 1950), aktorea.
- Xabi Rodriguez (Idiazabal, 1995), aktorea.
Azpiegiturak eta zerbitzuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hezkuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kirola
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Partzuergoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Idiazabal Gipuzkoako Partzuergo Txikiko eta Gipuzkoa eta Arabako Partzuergo Orokorreko kide da berauen sorreratik.
Argazki galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Oiarbide baserria.
- Elizako portadaren detailea.
Oharrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 INEk eta Eustatek metodologia desberdinak erabiltzen dituzte errenta kalkulatzeko, eta, horregatik, haien zifrak ez dira zuzenean alderagarriak. INEren Etxeguneen Errentaren Banaketaren Atlasak etxegune bakoitzaren errenta haren kide guztien artean banatzen du, adingabeak barne, eta haren P80/P20 zatidura kontsumo-unitateko errentaren 80. eta 20. pertzentilen arteko zatidura da (zenbat eta handiagoa, orduan eta desberdintasun handiagoa). Eustatek, berriz, 18 urteko eta gehiagoko pertsona bakoitzaren errenta eta familia bakoitzarena neurtzen ditu, eta haren 20/80 ratioak diru-sarrera txikienak dituzten % 20ren batez besteko errenta handienak dituztenen % 20renarekin alderatzen du, ehunekotan (zenbat eta handiagoa, orduan eta berdintasun handiagoa).
- ↑ 0 balioak berdintasun osoa adierazten du eta 100 balioak desberdintasun handiena; zenbat eta baxuagoa, orduan eta banaketa berdinagoa.
- ↑ INEk ustiategi baten lur guztiak ustiategia kokatuta dagoen udalerriari egozten dizkio, nahiz eta lur horietako batzuk beste udalerri batzuetan egon. Horregatik, udalerri batzuetan NAE udalerriaren azalera baino handiagoa izan daiteke.
- ↑ Ustiategi batek lur-erabilera bat baino gehiago izan ditzake; horregatik, erabilera bakoitzeko ustiategi-kopuruen batura ustiategi guztien kopurua baino handiagoa izan daiteke.
- ↑ DGTren ingurumen-etiketak ibilgailuen isurien araberakoak dira: 0 (elektrikoak eta autonomia handiko entxufagarriak), ECO (hibridoak eta gasezkoak), C (Euro 4tik aurrerako gasolina-ibilgailuak eta Euro 6ko dieselak), B (Euro 3ko gasolina-ibilgailuak eta Euro 4-5eko dieselak); zaharrenek ez dute etiketarik.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskararen Adierazle Sistema. Euskara-gaitasuna adinaren eta sexuaren arabera. EAE (eskualdeka/udalerrika). Eusko Jaurlaritza.
- ↑ «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- 1 2 Salaberri Zaratiegi, Patxi; Zaldua Etxabe, Luis Mari. (2020). Gipuzkoako herrien izenak. Lekukotasunak eta etimologia. in: Izenak. Euskaltzaindia, 23 or. ISBN 978-84-120766-2-2..
- 1 2 3 4 5 6 Turismo, Idiazabal. Idiazabalgo historia | Idiazabal | Idiazabal turismo. (kontsulta data: 2017-03-05).
- 1 2 3 4 IDIAZABALGO UDALA. (kontsulta data: 2017-03-05).
- ↑ López Colom; Gereñu Urzelai, Marian; Urteaga Artigas, Mª Mercedes. (1997). «El territorio guipuzcoano. Análisis de los elemntos romanos» Isturitz 8: 151-173..
- 1 2 3 4 «IDIAZABAL» Euskomedia (kontsulta data: 2017-03-05).
- ↑ (Gaztelaniaz) Gorosabel, Pablo. (1862). Diccionario... de Guipuzcoa. INGEBA (kontsulta data: 2017-03-05).
- ↑ (Gaztelaniaz) Pascual, Madoz. (1846-1850). Diccionario geográfico-estadístico-histórico de España y sus posesiones de ultramar. (kontsulta data: 2017-03-05).
- ↑ AMPO – Ranking de Empresas. Ranking de Empresas – eleconomista.es.
- ↑ AMPO registra un nuevo récord de facturación. Noticias de Gipuzkoa.
- 1 2 3 4 Las principales empresas del País Vasco. Crónica Vasca.
- ↑ Instituto Vasco de Estadística (EUSTAT). Lan-merkatua: Idiazabal. https://www.eustat.eus/municipal/datos_estadisticos/idiazabal.html
- ↑ Instituto Nacional de Estadística (INE). Atlas de distribución de renta de los hogares. 2020. urtea. https://www.ine.es/experimental/atlas/atlas_renta.htm[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ INE, «Indicadores de renta media y mediana» (ADRH), ADRH errenta Gipuzkoa.tab.
- ↑ Eustat, «Pertsona- eta familia-errentaren estatistika», Errenta pertsonalaren pertzentilak EUSTAT.tab.
- ↑ Eustat, «Pertsona- eta familia-errentaren estatistika», Errenta familiarraren pertzentilak EUSTAT Gipuzkoa.tab.
- ↑ INE, «Distribución por fuente de ingresos» (ADRH), ADRH fuente Gipuzkoa.tab.
- ↑ INE, «Índice de Gini y distribución de la renta P80/P20» (ADRH), ADRH gini erreferentziak.tab.
- ↑ Eustat, «Pertsona- eta familia-errentaren estatistika», Errenta familiarraren adierazleak EUSTAT.tab.
- ↑ Eustat, «Pertsona- eta familia-errentaren estatistika», Errenta pertsonalaren adierazleak EUSTAT.tab.
- 1 2 3 (Gaztelaniaz) «Población de 16 y más años por sexo, lugar de nacimiento (España/extranjero) y relación con la actividad (agrupado) (Municipios de 500 habitantes o más)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
- 1 2 (Gaztelaniaz) «Ocupados de 16 y más años por sexo y actividad económica (1 letra) (Municipios de 500 habitantes o más)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
- 1 2 (Gaztelaniaz) «Ocupados de 16 y más años por sexo, lugar de nacimiento (España/extranjero) y ocupación (agregada) (Municipios de 500 habitantes o más)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Ocupados de 16 y más años por sexo y situación profesional (Municipios de 500 habitantes o más)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Ocupados de 16 y más años por sexo, lugar de nacimiento (España/extranjero) y rama de actividad (Municipios de 500 habitantes o más)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
- ↑ INE, «Explotaciones por tipo de cultivo», Nekazaritza Errolda 2020. Datuak: INE nekazaritza-azalera Gipuzkoa.tab (Wikimedia Commons).
- ↑ Udalerriaren azalera: Wikidata, Q1619118.
- ↑ Eustat, «Nekazaritza-ustiategietako abelburuak, udalerriaren eta espeziearen arabera». Datuak: EUSTAT abeltzaintza.tab (Wikimedia Commons).
- ↑ INE, «Explotaciones ganaderas por tipo de ganado», Nekazaritza Errolda 2020. Datuak: INE abeltzaintza Gipuzkoa.tab (Wikimedia Commons).
- 1 2 3 DGT, «Datos municipales general» (2025). Datuak: DGT ibilgailuak Gipuzkoa.tab (Wikimedia Commons).
- 1 2 «Web Eustat. Idiazabalko datu estatistikoak» eu.eustat.eus (kontsulta data: 2020-04-16).
- ↑ Población por sexo, edad (grupos quinquenales) y nacionalidad (española/extranjera). .
- ↑ «Euskal AEko hazkunde begetatiboa, lurralde eremuka. 1975 - 2023-PxWeb» PxWeb (kontsulta data: 2026-07-29).
- ↑ «Euskal AEko jaiotza biziak, lurralde-eremuen eta sexuaren arabera. 1996 - 2024-PxWeb» PxWeb (kontsulta data: 2026-07-30).
- ↑ INE, «Población por relación entre lugar de nacimiento y de residencia» (Padroia), Jatorria Gipuzkoa.tab.
- ↑ Eustat, «Biztanleria jaioterriaren arabera», Jaioterria - Euskal Autonomia Erkidegoa - udalerriak.tab.
- ↑ Eustat, «Biztanleria nazionalitatearen herrialde-taldearen arabera», Nazionalitatea - Euskal Autonomia Erkidegoa - udalerriak.tab.
- ↑ INE, «Población por país de nacimiento» (Padroia), Jaioterria Gipuzkoa.tab.
- 1 2 3 4 5 6 «Etxebizitzen parkea» Biztanleriaren eta etxebizitzen errolda. Etxebizitzak (Eustat).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Etxebizitzak erabilera-intentsitatearen arabera (kontsumo elektrikoa)» 2021eko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (Espainiako Estatistika Institutua).
- 1 2 3 (Gaztelaniaz) «Población de 15 y más años por sexo, lugar de nacimiento (España/extranjero) y nivel de estudios (Municipios de 500 habitantes o más)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
- 1 2 (Gaztelaniaz) «Población de 15 y más años por sexo, lugar de nacimiento (España/extranjero) y nivel de estudios en curso (Municipios de 500 habitantes o más)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Población de 15 y más años por sexo, edad (grupos quinquenales) y nivel de estudios en curso (Municipios de 500 habitantes o más)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
- ↑ http://www.idiazabal.eus/eu/berriak/-/asset_publisher/Bo6pdFVi7mrW/content/inaki-alberdi-da-idiazabalgo-alkate-berria?inheritRedirect=false
- ↑ «Udal-hauteskundeak 2015» idiazabal (kontsulta data: 2020-04-16).
- ↑ www.euskadi.eus (kontsulta data: 2020-04-16).
- 1 2 3 4 5 «Ioritz Imaz: "Bizitzarako ikaspen ona da alkatetza, oso aberasgarria"» Goierriko Hitza 2015-10-13 (kontsulta data: 2020-04-16).
- 1 2 (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (kontsulta data: 2021-01-10).
- 1 2 (Gaztelaniaz) «IDIAZABAL - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (kontsulta data: 2021-01-20).
- 1 2 «Hamabi alkate berrik kargua hartu dute Goierrin» Goierriko Hitza 2019-06-15 (kontsulta data: 2021-04-25).
- ↑ «Makilak aldatu dira eskuz» Goierriko Hitza 2019-06-17 (kontsulta data: 2021-05-11).
- ↑ Idiazabalgo Udala. (kontsulta data: 2021-04-25).
- ↑ «Urrestarazu Aldasoro, Juan - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (kontsulta data: 2018-09-26).
- ↑ «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus (kontsulta data: 2018-09-26).
- ↑ «Eskolan euskaraz hitz egiteagatik egurra - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (kontsulta data: 2018-09-26).
- ↑ «Erdialdekoa - Gipuzkera - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (kontsulta data: 2018-09-06).
- ↑ «Goierrikoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (kontsulta data: 2018-09-06).
- ↑ «Sartaldekoa (G) - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (kontsulta data: 2018-09-06).
- 1 2 3 «Jaiak eta ospakizunak» idiazabal (kontsulta data: 2020-04-16).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Idiazabal» turismo.euskadi.eus 2006-06-10 (kontsulta data: 2020-04-16).
- 1 2 3 «Kultur instalakuntzak» idiazabal (kontsulta data: 2020-04-16).
- ↑ «Liburutegia» idiazabal (kontsulta data: 2020-04-16).
- ↑ «Artxiboa» idiazabal (kontsulta data: 2020-04-16).
- ↑ «Gaztaren interpretazio zentroa» idiazabal (kontsulta data: 2020-04-16).
- ↑ «Fabiana Zudaire musika lokalak - Berriak» idiazabal (kontsulta data: 2021-05-15).
- ↑ «Musika eskola» idiazabal (kontsulta data: 2020-04-16).
- ↑ «Haurreskolak - Haurreskolako datuak» haurreskolak.eus (kontsulta data: 2020-04-16).
- ↑ «Inicio» www.aitaiparragirrelhi.hezkuntza.net (kontsulta data: 2020-04-16).
- ↑ «Hezkuntza instalakuntzak» idiazabal (kontsulta data: 2020-04-16).
- ↑ «Gaztelekua» idiazabal (kontsulta data: 2020-04-16).
- 1 2 «Haur eta gazte instalakuntzak» idiazabal (kontsulta data: 2020-04-16).
- ↑ «Haur zerbitzuak» idiazabal (kontsulta data: 2020-04-16).
- 1 2 3 4 5 6 «Kirol instalakuntzak» idiazabal (kontsulta data: 2020-04-16).
- ↑ «Idiazabalgo pump track pista eraberritua estreinatu zuten asteburuan - Idiazabal» gitb.eus (kontsulta data: 2023-04-16).

