Edukira joan

Arte-ardagai

Wikipedia, Entziklopedia askea
Arte-ardagaia
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
FilumaBasidiomycota
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaPolyporales
FamiliaPolyporaceae
GeneroaDaedaleopsis
Espeziea Daedaleopsis nitida
BasionimoaHexagonia nitida

Arte-ardagaia (Daedaleopsis nitida) Polyporaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ezin da jan. Kolore marroi-grisaxka du, eta, batez ere, poro oso handiak, angelutsuak eta hexagonalak.

Sinonimoak: Hexagonia marcucciana, Scenidium nitidum, Trametes marcucciana, Trametes nitida, Apoxona nitida, Fomes nitidus.

Karpoforoa: 12 cm-ra arteko diametrokoa; dimidiatua, gainaldea laua, eremu zentrokideekin. Kolorea: arrea eta arre-beltzaxkaren artean. Ertza biribildua.

Tutuak: Geruza bat da, poro zabalekin eta hexagonalekin, hasieran kolore argikoak, gero arrexkak.

Trama edo bilbea: Suberosoa, potasarekin belztu egiten da.[2]

Etimologia: Nitida epitetoa latinetik dator, garbi esan nahi duen “nitidus” hitzetik.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria.[3]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela arrea, poro zabalak eta habitata arteetan dira espezie honen ezaugarriak.

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean. Euriteen ondoren agertzen da arteen enborretan edo adar lodietan. Ez da oso ohikoa. Himenioagatik erraz identifikatzen den espeziea da.[4]

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Portugal, Espainia, Frantzia, Italia, Eslovenia, Turkia, Aljeria.[5]

Erreferentzia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. ↑ Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo (1987), Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color (Gaztelaniaz), Iberduero, 634. or., ISBN 84-404-0530-8.{{Erreferentzia}}: Erreferentzien mantentzea: izen anitz: egileen zerrenda (link)
  3. ↑ Palacios Quintano Daniel (2014), Disfrutando con las setas (Gaztelaniaz), Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 468. or., ISBN 978-84-617-0196-4.
  4. ↑ Palazon Lozano Fernando (2006), Setas para todos (Gaztelaniaz), Jose Luis Añanos Echo Editorial Pirineo, 119. or., ISBN 84-87997-86-4.
  5. ↑ Daedaleopsis nitida: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]