Edukira joan

Drosofila malkodun

Wikipedia, Entziklopedia askea
Drosofila malkoduna
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
FilumaBasidiomycota
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaCoprinaceae
GeneroaLacrymaria
Espeziea Lacrymaria lacrymabunda
Pat., 1887
BasionimoaAgaricus lacrymabundus
Mikologia

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Drosofila malkoduna (Lacrymaria lacrymabunda) Coprinaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Itxura erakargarria ez badu ere, jan daiteke.

Sinonimoak: Agaricus velutinus, Hypophyllum xerampelinum, Agaricus lacrymabundus, Coprinus velutinus, Agaricus purpureobrunneus, Hypholoma velutinum, Psathyra lacrymabunda, Hypholoma lacrymabundum, Geophila lacrymabunda, Lacrymaria velutina, Glyptospora velutina, Cortiniopsis lacrymabundus, Drosophila lacrymabunda, Lacrymaria lacrymabunda, Lacrymaria lacrymabunda f. gracillima, Psathyrella velutina, Psathyrella lacrymabunda, Drosophila velutina.

Kapela: 3 eta10 cm bitarteko diametrokoa, kolore aldakorrekoa, arre-buztin kolorekoa, arre-okrea edo okre-lehoi kolorekoa, esferikoa gaztetan eta gero ireki eta lautu egiten da, gutxi markatutako titi batekin. Azalean zuntzezko berezko estaldura bat du eta honek itxura iletsu eta belusatua ematen dio.

Orriak: Zabal, Itsatsiak, arrexka kolorekoak, esporak heltzean ilundu egiten diren tantatxo garden ugarirekin, hauek, orban sakabanatuak uzten dituzte. Bukaeran, ia beltzak, ertz argiagoarekin.

Hanka: 2 - 10 x 0,4 - 1 cm-koa, sendoa, trinkoa, barnehutsa, hauskorra, kolore zurbilekoa, gero marroi-okre zikin edo arrexka bihurtzen dena; azala oso fibriloso-pilosoa; gortina zuria, ugaria, hondarrak kapelaren ertzean uzten ditu eta oinean zuntzexkaz egindako eraztun iraunkor bat osatzen du, esporek belztuta.

Haragia: Irmoa, oso hauskorra, arrexka edo arre-lehoi kolorekoa, zehaztugabeko usaina du.[2]

Etimologia: Lacrymaria terminoa "lacrima" hitzetik dator, hau da, orriei itsatsitako malko-tanten antzeko tantak dituzten onddoak. Vellutina epitetoa latinetik dator, azalera belusatua esan nahi duen "velutinus" hitzetik.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jateko itxura onegirik ez badu ere, nahiko ona bezala kontsideratuta dago.[3]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzeko Psathyrella bat dago: Psathyrella pyrotricha, espezie urria, kolore biziagoak ditu, gorri-lehoi kolorea. Psathyrella xanthocystis delakoak ere badu antza, honek kapela zimurtua du.[4]

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uda amaieran eta udazkenean, sortetan, basoetako lurrean, bide bazterretan, parkeetan etab.[5]

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amerika, Europa, Asiako iparraldea, Australia, Zeelanda Berria.[6]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. ↑ Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo (1987), Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color (Gaztelaniaz), Iberduero, 386. or., ISBN 84-404-0530-8.{{Erreferentzia}}: Erreferentzien mantentzea: izen anitz: egileen zerrenda (lotura)
  3. ↑ Palacios Quintano Daniel (2014), Disfrutando con las setas (Gaztelaniaz), Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 336. or., ISBN 978-84-617-0196-4.
  4. ↑ Cetto, Bruno (1987), Guia de los hongos de Europa (Gaztelaniaz), Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 185. or., ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.). {{Erreferentzia}}: Egiaztatu |isbn= balioa: karaktere baliogabea (laguntza)
  5. ↑ Bon,Marcel (1988), Guia de Campo de los hongos de Europa (Gaztelaniaz), Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 268. or., ISBN 84-282-0865-4.
  6. ↑ Lacrymaria lacrymabunda: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]