Atzapar eder
| Atzapar ederra | ||||||||||||||||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
| Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
| Filuma | Basidiomycota | |||||||||||||||||||||||||||
| Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
| Ordena | Gomphales | |||||||||||||||||||||||||||
| Familia | Gomphaceae | |||||||||||||||||||||||||||
| Generoa | Ramaria | |||||||||||||||||||||||||||
| Espeziea | Ramaria formosa Quél., 1888 | |||||||||||||||||||||||||||
| Basionimoa | Clavaria formosa | |||||||||||||||||||||||||||
| Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
| ||||||||||||||||||||||||||||
Atzapar ederra (Ramaria formosa) Gomphaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Arbuiagarria. Purgatzaile eraginkorra da, beherakoa eragiten du. Oso ohikoa Euskal Herrian.
Sinonimoak: Clavaria coralloides var. purpurea, Merisma formosum, Clavariella formosa, Corallium formosum, Clavaria formosula, Clavaria densa.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Karpoforoa: 10 eta 20 cm arteko altuerakoa. Enbor lodikoa, haragitsua, motza, hasieran zurixka, gero arrosa-izokin kolorekoa, adar askotan banatua. Adar zilindrikoak, luzangak, oso adarkatuak, arrosa-laranja edo arrosa-izokin kolorekoak, hori biziko puntekin gaztetan. Perretxikoa heltzen denean, adarren puntek galdu egiten dute kolore horia, denak okre tonua hartzen du.
Haragia: Zuria, hausten denean arre-okre edo arrosa kolorea hartzen du. Usain leuna du eta zapore mingotsa.[2]
Etimologia: Ramaria terminoa, latinetik dator, "ramus" hitzetik, adar, esan nahi du. Formosa epitetoa latinetik dator, "Formosa" hitzetik, ederra esan nahi du. Bere itxuragatik.
Toxikotasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Toxikoa, sarritan esteetako nahasmenduak eta beherakoa sortzen ditu.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaztetan nahastezina da bere adarren punta horiengatik, heltzean, Ramaria aurea eta Ramaria flava espezieekin nahas daiteke.[4]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nahiko ohikoa udan eta udazkenean, hostoerorkorren basoetako lurrean.[5]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Errusia, Kaukasia, Japonia, Hego Korea, Himalaiako eremua, Europa, Ipar Amerika, Australia, Argentina.[6]
Galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Atzapar ederra goitik.
- Atzapar ederra albotik.
- Atzapar ederra.
- Ramaria formosa goitik
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ Kutxa Fundazioa Sozial eta Kulturala (1992), Euskal Herriko perretxikoak (Gaztelaniaz), Litografía Danona s. coop.ltda., 184. or., ISBN 84-7173-211-4.
- ↑ Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo (1987), Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color (Gaztelaniaz), Iberduero, 568. or., ISBN 84-404-0530-8.
{{Erreferentzia}}: Erreferentzien mantentzea: izen anitz: egileen zerrenda (lotura) - ↑ Palacios Quintano Daniel (2014), Disfrutando con las setas (Gaztelaniaz), Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 446. or., ISBN 978-84-617-0196-4.
- ↑ Cetto, Bruno (1987), Guia de los hongos de Europa (Gaztelaniaz), Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 581. or., ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.).
{{Erreferentzia}}: Egiaztatu|isbn=balioa: karaktere baliogabea (laguntza)Erreferentzien mantentzea: puntuazio gehigarria (lotura) - ↑ Ramaria formosa: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1888. urtean deskribatutako onddoak
- Euskal Herriko onddoak
- Ramaria
- Kanadako onddoak
- Alaskako onddoak
- Ameriketako Estatu Batuetako onddoak
- Mexikoko onddoak
- Argentinako onddoak
- Europako onddoak
- Errusiako onddoak
- Kaukasoko onddoak
- Himalaiako eremuaren onddoak
- Japoniako onddoak
- Hego Koreako onddoak
- Australiako onddoak