Edukira joan

Kapar (onddoa)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kapar terminoaren beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «Kapar»
Kaparra
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
FilumaAscomycota
KlaseaPezizomycetes
OrdenaPezizales
FamiliaRhizinaceae
GeneroaRhizina
Espeziea Rhizina undulata
Fr., 1815

Kaparra (Rhizina undulata) Rhizinaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Interes zientifikoa, besterik ez du, gastronomikorik ez du.

Sinonimoa:Rhizina inflata.

Kapela: Fruktifikazio sesila, 3 eta 15 cm bitartekoa, kanpoko azala marroia, leuna, matea edo distiratsua du. Izurtzen den forma lau samarra du, eta kuxin txiki batzuk eratzen ditu lurrean edo goroldiotan. Ertza izurtua, tolesduna eta zurixka du gaztetan. Barruko aldea horixka edo okre kolorekoa du, eta lurraren gainazalean finkatzen diren errizoma adarkatu ugari ditu.

Hanka: Ez du oinik.

Haragia: Kolore marroi argia du, mehea, harroa, zahartzean larrukara bihurtzen da.[2]

Etimologia: Rhizina terminoa grekotik dator, erroa esan nahi duen "rhiza" hitzaren txikigarritik. Inflata epitetoa berriz latinetik dator, puztuta, esan nahi duen "inflatus" hitzetik. Bere itxuragatik.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria.[3]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pachyella violaceonigra delakoarekin, hau ere lurrari itsatsita egoten da, baina mamitsuagoa eta hauskorragoa da.[4]

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaberrian eta udazkenean, koniferoen basoetan, karedun lurretan eta sarritan erreta daudenetan.[5]

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Onddo hauek Ipar Amerikan (Kanada, Alaska, AEB eta Mexiko) eta Hego Amerikako iparraldean (Kolonbia) aurkitzen dira. Horrez gain, Europan, Errusian eta Asian zehar (Kaukaso, Himalaiako eremua, Txina eta Taiwan) eta Afrikako hegoaldean, Hegoafrikan, ere badaude.

Erreferentzia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. ↑ Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo (1987), Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color (Gaztelaniaz), Iberduero, 740. or., ISBN 84-404-0530-8.{{Erreferentzia}}: Erreferentzien mantentzea: izen anitz: egileen zerrenda (lotura)
  3. ↑ Palacios Quintano Daniel. (2014), Disfrutando con las setas (Gaztelaniaz), Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 538. or., ISBN 978-84-617-0196-4.
  4. ↑ Cetto, Bruno (1987), Guia de los hongos de Europa (Gaztelaniaz), Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 685. or., ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.). {{Erreferentzia}}: Egiaztatu |isbn= balioa: karaktere baliogabea (laguntza)
  5. ↑ Bon,Marcel (1988), Guia de Campo de los hongos de Europa (Gaztelaniaz), Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 328. or., ISBN 84-282-0865-4.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]