Edukira joan

Ziza behigorri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ziza behigorria
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
FilumaBasidiomycota
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaTricholomataceae
GeneroaTricholoma
Espeziea Tricholoma vaccinum
P.Kumm., 1871

Ziza behigorria (Tricholoma vaccinum) Tricholomataceae familiako onddo espezie bat da.[1] Haragi latza, ia kalitaterik gabea.

Kapela: 4 eta 10 cm bitarteko diametrokoa, mamitsua, lehorra, titi pixka batekin eta ertz biribilkatuarekin, batez ere gaztetan. Ertzak luzatzen direnean, ildaskatu egiten dira eta ertza iletsua da. Azal marroia du, ezkata erradial zabal ilunagoekin.

Orriak: Zabal samar, zurixkak, baina gorriz zikintzen dira.

Hanka: Luzanga eta barnehutsa, beheko aldean kapelaren antzeko kolorea duten zuntzexkak ditu eta goiko aldean, pruinaduna ezkatatxo arrosekin.

Haragia: Zuria, zahartzaroan aireak ukitzen dionean berehala gorritzen da. Irin usaia du eta zaporea ere bai, baina zertxobait mikatza.[2]

Etimologia: Tricholoma hitza grekotik dator, ilea, txirikorda, lumatxarekin tolesturan zehar, nahiz eta espezie gutxi batzuek baino ez dituzten iledun kapelak.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdipurdiko jangarria.[3]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tricholoma imbricatum delakoarekin, hau handiagoa da, azal leunagoa du (ez da hain ezkatatsua eta iletsua), ez da hain gorrixka eta oin klabiformea du, ez lodituta.[4]

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan koniferoen azpian, batez ere izeietan, baina batzuetan hostozabalen basoetan ere aurkitzen da.[5]

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Alaska, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Guadalupe, Europa, Errusia, Kaukaso, India, Japonia eta Australia.[6]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. ↑ Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo (1987), Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color (Gaztelaniaz), Iberduero, 298. or., ISBN 84-404-0530-8.{{Erreferentzia}}: Erreferentzien mantentzea: izen anitz: egileen zerrenda (lotura)
  3. ↑ Cetto, Bruno (1987), Guia de los hongos de Europa (Gaztelaniaz), Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 303. or., ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.). {{Erreferentzia}}: Egiaztatu |isbn= balioa: karaktere baliogabea (laguntza)
  4. ↑ Palazon Lozano Fernando (2006), Setas para todos (Gaztelaniaz), Jose Luis Añanos Echo Editorial Pirineo, 256. or., ISBN 84-87997-86-4.
  5. ↑ Bon,Marcel (1988), Guia de Campo de los hongos de Europa (Gaztelaniaz), Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 158. or., ISBN 84-282-0865-4.
  6. ↑ Tricholoma vaccinum: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]