Edukira joan

Pipa-belarri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pipa-belarria
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
FilumaBasidiomycota
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaPleurotaceae
GeneroaPleurotus
Espeziea Pleurotus dryinus
P.Kumm., 1871
BasionimoaAgaricus dryinus

Pipa-belarria (Pleurotus dryinus) Pleurotaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Gaztetan jateko modukoa da, zahartzean larrukara bihurtzen da. Ez da oso ohikoa.

Kapela: 5 eta 20 cm arteko diametrokoa, lodia, haragitsua, lehenik ganbila, gero zabaldua edo zahartzean apur bat hondoratua, azal zurixka edo grisaxka, errezel unibertsalaren ezkata ilupadunekin, okre-arre kolorekoa, zahartzean desagertzen dena.

Orriak: Estu samar, oso dekurrenteak, zuriak, baina zahartzean horitzen direnak.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: Eszentrikoa, okertua, lodia, gogorra, betea, zuria, baina zahartzean horitzen dena, gaztetan errezel unibertsalaren hondakinen eraztun batez apaindua dago, laster desagertzen den eraztun txiki baten antzekoa.

Haragia: Lodia, trinkoa, zuria, usain eta zapore atseginekoa.[2]

Etimologia: Pleurotus terminoa grekotik dator, "pleuron", "otos" hitzetatik, belarriaren antzeko kapela alboan jarrita esan nahi du. Dryinus epitetoa grekotik dator, "dryos" hitzetik, hau da, arte hitzetik. Bere habitata hostozabalak direlako.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oso gaztea denean dastatu daiteke, zahartzean larrukara bihurtzen baita.[3]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zaila da Pleurotus generoko beste espezie batzuekin nahastea.[4]

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean, hostozabalen enborretan, batez ere pagoetan.[5]

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Alaska, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Costa Rica, Brasil, Kanariak, Europa, Errusia, Turkia, Israel, Kazakhstan, Afganistan, Australia.[6]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. ↑ Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo (1987), Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color (Gaztelaniaz), Iberduero, 20. or., ISBN 84-404-0530-8.{{Erreferentzia}}: Erreferentzien mantentzea: izen anitz: egileen zerrenda (lotura)
  3. ↑ Cetto, Bruno (1987), Guia de los hongos de Europa (Gaztelaniaz), Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 460. or., ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.). {{Erreferentzia}}: Egiaztatu |isbn= balioa: karaktere baliogabea (laguntza)
  4. ↑ Palazon Lozano Fernando (2006), Setas para todos (Gaztelaniaz), JoseLuis Añanos Echo Editorial Pirineo, 175. or., ISBN 84-87997-86-4.
  5. ↑ Kutxa Fundazioa Sozial eta Kulturala (1992), Euskal Herriko perretxikoak (Gaztelaniaz), Litografía Danona s. coop.ltda., 261. or., ISBN 84-7173-211-4.
  6. ↑ Pleurotus dryinus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]