Sare orriberunkara
| Sare orriberunkara | ||||||||||||||||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
| Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
| Filuma | Basidiomycota | |||||||||||||||||||||||||||
| Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
| Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
| Familia | Cortinariaceae | |||||||||||||||||||||||||||
| Generoa | Cortinarius | |||||||||||||||||||||||||||
| Espeziea | Cortinarius infractus Fr., 1838 | |||||||||||||||||||||||||||
| Basionimoa | Agaricus infractus | |||||||||||||||||||||||||||
| Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
| ||||||||||||||||||||||||||||
Sare orriberunkara (Cortinarius infractus) Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Toxikoa izan gabe ere, bere zapore mikatzak eta itxura fuliginosoak (kedartuak, beltzaxkak) ez dute atsegina egiten.
Sinonimoak: Agaricus infractus (Basionimoa), Pholiota infracta, Phlegmacium infractum, Hydrocybe infractus, Cortinarius accedens, Gomphos infractus.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 4 eta 10 cm bitarteko diametrokoa, gaztetan ganbila, gero zabaldu egiten da; hasieran arre-oliba iluna; ondoren, oliba-marroi zikina, eta, bukaeran, oliba-gris kolorekoa. Eguraldi hezean azal likatsua, batzuetan orban ilunagoz zipriztinduta.
Orriak: Nahiko estu, adnatu-eskotatuak, batzuetan bihurriak; kolore ilunekoak, batez ere zahartzean, oliba-arre koloretik arre-herdoil-oliba kolorera doazenak.
Hanka: 4 eta 9 cm bitarteko garaierakoa eta 1 eta 2 cm bitarteko lodierakoa, zilindrikoa, baina sarritan oinarrian lodiagoa; lehenengo betea, baina gero barnehutsa; marroi-oliba kolorekoa goialdea morez tindatuta. Gainazala fibrilosoa, gortina grisa edo gris-oliba kolorekoa.
Haragia: Zuria edo arrosakara, kapelarena guztiz oliba kolorez tindatua, morea oinaren goialdea eta okre antzekoa erraboilean; zertxobait elastikoa, zapore mikatzekoa.[2]
Etimologia: Cortinarius hitza, gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta. Infractus epitetoa latinetik dator, hautsita, ebakia esan nahi duen "Infractus" hitzetik. Kapelaren azalak har dezakeen itxuragatik.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez da toxikoa, baina mingostasunak eta itxura arre-fuliginosoak, ez jasotzea gomendatzen dute.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Espezie hau, nahiz eta forma anitzekoa izan, erraz bereizten da.[4]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Uda amaieran eta udazkenean oso ohikoa, pinuen eta hostozabalen basoetan.[5]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanada, Alaska, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Europa, Errusia, Siria, Turkia, Zeelanda Berria.[6]
Galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo (1987), Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color (Gaztelaniaz), Iberduero, 457. or., ISBN 84-404-0530-8.
{{Erreferentzia}}: Erreferentzien mantentzea: izen anitz: egileen zerrenda (link) - ↑ Cetto, Bruno (1987), Guia de los hongos de Europa (Gaztelaniaz), Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 167. or., ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.).
{{Erreferentzia}}: Egiaztatu|isbn=balioa: invalid character (laguntza) - ↑ Palazon Lozano Fernando (2006), Setas para todos (Gaztelaniaz), Jose Luis Añanos Echo Editorial Pirineo, 455. or., ISBN 84-87997-86-4.
- ↑ Bon,Marcel (1988), Guia de Campo de los hongos de Europa (Gaztelaniaz), Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 204. or., ISBN 84-282-0865-4.
- ↑ Cortinarius infractus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.