Trikuputz
| Trikuputza | ||||||||||||||||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
| Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
| Filuma | Basidiomycota | |||||||||||||||||||||||||||
| Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
| Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
| Familia | Agaricaceae | |||||||||||||||||||||||||||
| Generoa | Lycoperdon | |||||||||||||||||||||||||||
| Espeziea | Lycoperdon echinatum Pers., 1794 | |||||||||||||||||||||||||||
| Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
| ||||||||||||||||||||||||||||
Trikuputza (Lycoperdon echinatum) Agaricaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Oso gaztetan, gleba zuria duenean, entsaladei gehitu daiteke. Gaztetan, arantzak egoera ezin hobean dituenean nahastezina da, baina arantzak erraz askatzen direnez, generoko beste espezie batzuekin nahas daiteke.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Karpoforoa: 3 eta 6 cm arteko diametrokoa, globo itxura samarrekoa, arantza luzez estalia edo metxa bereizgarriekin, okreak edo arre-marroixkak, hirunaka, piramide formako zatiak osatuz, heltzen denean, goialdetik ireki egiten da esporei bide emateko.
Gleba: Hasieran zurixka, azkenean heltzen denean, fuliginosoa edo arre-purpura kolorekoa.
Hanka: Ia hanka gabea edo senila.[2]
Etimologia: Lycoperdon hitza grezierazko "lupa de lupo"-tik dator, onddoak esporen hauts bafadak isil-isilik jariatzen dituelako. Echinatum epitetoa berriz latinetik dator, "echinatus" hitzetik, eztenez hornituta esan nahi du. Bere itxuragatik.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sukaldaritzarako baliorik gabea, nahiz eta pertsona batzuek oso gazteak direnean kontsumitzen dituzten exoperidioa kenduta.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pulcherrimun aldaera Lycoperdon echinatum delakoarekin bereizten da: eztenak erortzen direnean endoperidioa leun geratzen delako. Lycoperdon umbrinum delakoak kolore ilunagoa du, eta arantzak txikiagoak ditu.[4]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udan eta udazkenean, pago basoetan batez ere, hala ere, beste hostoerorkorretan ere agertzen da.[5]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Costa Rica, Ekuador, Europa, Errusia, Kaukasia, Ipar Korea, Hego Korea, Japonia, Txina, Australia, Kenya eta Benin.[6]
Galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo (1987), Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color (Gaztelaniaz), Iberduero, 697. or., ISBN 84-404-0530-8.
{{Erreferentzia}}: Erreferentzien mantentzea: izen anitz: egileen zerrenda (lotura) - ↑ Palacios Quintano Daniel (2014), Disfrutando con las setas (Gaztelaniaz), Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 520. or., ISBN 978-84-617-0196-4.
- ↑ Cetto, Bruno (1987), Guia de los hongos de Europa (Gaztelaniaz), Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 589. or., ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.).
{{Erreferentzia}}: Egiaztatu|isbn=balioa: karaktere baliogabea (laguntza) - ↑ Palazon Lozano Fernando (2006), Setas para todos (Gaztelaniaz), JoseLuis Añanos Echo Editorial Pirineo, 618. or., ISBN 84-87997-86-4.
- ↑ Lycoperdon echinatum: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1794. urtean deskribatutako onddoak
- Euskal Herriko onddoak
- Lycoperdon
- Onddo jangarriak
- Kanadako onddoak
- Ameriketako Estatu Batuetako onddoak
- Mexikoko onddoak
- Costa Ricako onddoak
- Ekuadorko onddoak
- Europako onddoak
- Errusiako onddoak
- Kaukasoko onddoak
- Ipar Koreako onddoak
- Hego Koreako onddoak
- Japoniako onddoak
- Txinako onddoak
- Australiako onddoak
- Kenyako onddoak
- Beningo onddoak