Sare ubel
| Sare ubela | ||||||||||||||||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
| Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
| Filuma | Basidiomycota | |||||||||||||||||||||||||||
| Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
| Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
| Familia | Cortinariaceae | |||||||||||||||||||||||||||
| Generoa | Cortinarius | |||||||||||||||||||||||||||
| Espeziea | Cortinarius violaceus Gray, 1821 | |||||||||||||||||||||||||||
| Basionimoa | Agaricus violaceus | |||||||||||||||||||||||||||
| Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
| ||||||||||||||||||||||||||||
Sare ubela (Cortinarius violaceus) onddo espezie bat da.[1] Jangarritzat jotzen den Cortinarius bakanetako bat da, baina sukaldaritzako kalitatea ez da handia. Gida batzuetan ez dela ohikoa agertzen da, baina Iberiar penintsulako iparraldean ugaria da.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 6 eta 12 cm arteko diametrokoa, more kolore ilun ederrekoa, haragitsua, ganbila, batzuetan titiduna, azala belusatua, opakua eta lehorra.
Orriak: Eskotatuak, hasieran more ilunak, batzuetan beltzaranak, gero okre-burdin kolorekoak; nahiko lodiak eta tarte handiarekin, orritxo ugarirekin.
Orri eskotatuak: Oinera iritsi baino lehentxeago eskote txiki bat duten orriak.
Hanka: 7 – 10x1-3 cm, more iluna, batzuetan beltzarana; gaztetan handia eta garaia, oinarrian lodituta, borra bat bezala; haritsua eta ezkataduna, harroa gero hutsa. Gortina morea, laster esporaz zikindua.
Haragia: Bioleta-ubeldua, zurbiltzeko joerarekin; lehenengo tenkatua gero biguna eta ahula.[2]
Etimologia: Cortinarius hitza, gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta. Violaceus epitetoa berriz latinetik dator, biolazeoa. Koloreagatik.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jangarria, baina estimazio gutxikoa.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Cortinarius hercynicus espeziarekin, makroskopikoki oso antzekoa da, erretxinadunen basoetan ateratzen da, batez ere abetoen eta pinuen azpian, Cortinarius violaceus berriz hostozabalen azpian irteten da nagusiki (pagoak, haritzak, urkiak,etab.).[4]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Irailetik azarora, batez ere hostozabalen azpian. Nahiko arrunta, baina ez oso ugaria.[5]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanada, Alaska, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Erdialdeko Amerika, Kolonbia, Venezuela, Karibea, Groenlandia, Islandia, Europa, Errusia, Kaukaso, Kazakhstan, Himalaiako eremua, Ipar Korea, Hego Korea, Japonia, Taiwan, Australia, Zeelanda Berria, Antartika.[6]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo (1987), Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color (Gaztelaniaz), Iberduero, 444. or., ISBN 84-404-0530-8.
{{Erreferentzia}}: Erreferentzien mantentzea: izen anitz: egileen zerrenda (lotura) - ↑ Lotina, Roberto (1985), Mil setas ibericas. (Gaztelaniaz), Diputacion foral de vizcaya, 226. or., ISBN 84-505-1806-7.
- ↑ Palacios Quintano Daniel (2014), Disfrutando con las setas (Gaztelaniaz), Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 400. or., ISBN 978-84-617-0196-4.
- ↑ Cetto, Bruno (1987), Guia de los hongos de Europa (Gaztelaniaz), Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 227. or., ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.).
{{Erreferentzia}}: Egiaztatu|isbn=balioa: karaktere baliogabea (laguntza) - ↑ Cortinarius violaceus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1821. urtean deskribatutako onddoak
- Euskal Herriko onddoak
- Cortinarius
- Onddo ez jangarriak
- Kanadako onddoak
- Alaskako onddoak
- Ameriketako Estatu Batuetako onddoak
- Mexikoko onddoak
- Erdialdeko Amerikako onddoak
- Kolonbiako onddoak
- Venezuelako onddoak
- Karibeko onddoak
- Groenlandiako onddoak
- Islandiako onddoak
- Europako onddoak
- Errusiako onddoak
- Kaukasoko onddoak
- Kazakhstango onddoak
- Himalaiako eremuaren onddoak
- Ipar Koreako onddoak
- Hego Koreako onddoak
- Japoniako onddoak
- Taiwango onddoak
- Australiako onddoak
- Zeelanda Berriko onddoak
- Antartikako onddoak