Edukira joan

Otsoputz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Otsoputza
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
FilumaBasidiomycota
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaAgaricaceae
GeneroaLycoperdon
Espeziea Lycoperdon perlatum
Pers., 1796
Mikologia
 
gleba formako himenioa
 
txapel ganbila
 
ez dauka orririk
 
hanka biluzik dago
 
espora marroiak dauzka
 
saprobioa da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Otsoputza, astaputza, astoputza edo Astaputz perladuna (Lycoperdon perlatum) Agaricaceae familiako onddoa da.[1] Gure inguruko astaputz arruntenetako bat da. Gaztetan jateko modukoa da, baina benetan ez du balio handirik sukaldaritzan.

Onddo zuria da eta helduaroan ontzen doan heinean marroi kolorea bereganatzen du. Goialdean erraz desegin daitezken pikortatze txikiak dauzka.

Karpoforoa: Udare formakoa, perlatxo biribil edo konikoz estalia eta heltzean eroriaz joaten dira, seinale bat utziz. Gaztea denean zuri-grisaxka kolorekoa da, gero arre-zikina.

Gleba: Hasieran zuria, gero hori-berdexka edo arre-buztin kolorekoa, eta hautsez betea zahartzean. Espora helduak goiko aldean irekitzen den zulo batetik ateratzen dira.

Hanka: Glebaren zati antzua du eta hasieran zuria da, gero arre-buztin kolorekoa edo arre-purpurakoa. 1,5 eta 3 cm arteko zabalerakoa eta 2 eta 5 cm arteko altuerakoa.[2]

Etimologia: Lycoperdon hitza grezierazko “lupa de lupo”-tik dator, onddoak esporen hauts bafadak isil-isilik jariatzen dituelako zapaltzean. Perlatum epitetoa latinetik dator, “perlatus” hitzetik, perlatua esan nahi du. Karpoforoaren itxuragatik.

Kokalekua eta garaia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oso ohikoa Konifera eta hosto erorkorreko zuhaitzez osatutako basoetan aurki litezke, bai udan, nahiz udazken eta udaberrian ere, bereziki orein gorotzen aldamenean.[3]

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mundu osoan barreiatzen da, kontinente guztietan zehar, Antartikan izan ezik, eta habitat ugaritan garatzen da.[4]

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdipurdiko jangarria gaztetan, gleba erabat zuria eta trinkoa denean.[5]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste Lycoperdon zuri batzuekin, Lycoperdon furfuraceum, Lycoperdon pyriforme eta abarrekin. Hala ere, Lycoperdon perlatum-ek dituen perlita formako eztenak desberdina egiten dute.[6]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. ↑ Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo (1987), Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color (Gaztelaniaz), Iberduero, 701. or., ISBN 84-404-0530-8.{{Erreferentzia}}: Erreferentzien mantentzea: izen anitz: egileen zerrenda (lotura)
  3. ↑ Lotina, Roberto (1985), Mil setas ibericas (Gaztelaniaz), Diputacion foral de vizcaya, 454. or., ISBN 84-505-1806-7.
  4. ↑ Lycoperdon perlatum: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.
  5. ↑ Palacios Quintano Daniel (2014), Disfrutando con las setas (Gaztelaniaz), Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 512. or., ISBN 978-84-617-0196-4.
  6. ↑ Cetto, Bruno (1987), Guia de los hongos de Europa (Gaztelaniaz), Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 587. or., ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.). {{Erreferentzia}}: Egiaztatu |isbn= balioa: karaktere baliogabea (laguntza)

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]