Edukira joan

Piper-onddo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Piper-onddoa
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
FilumaBasidiomycota
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaBoletales
FamiliaBoletaceae
GeneroaChalciporus
Espeziea Chalciporus piperatus
Bataille, 1908
BasionimoaBoletus piperatus
Mikologia
 
poroak himenioan
 
txapel erdi-esferikoa
 
himenioa adnatua da
 
hanka biluzik dago
 
espora marroiak dauzka
 
ez da jangarria

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Piper-onddoa (Chalciporus piperatus) Boletaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Onddo hau ez da toxikoa, baina ez da jaso behar zapore minegia duelako. Batzuek gozagarri gisa erabiltzen dute.

Kapela: 2 eta 6 cm arteko diametrokoa, lodia, haragitsua, ganbila, okre-kanela kolorekoa. Azal lehorra. Zerbait likatsua eguraldi euritsuan.

Tutuak: Luzangak, itsatsiak edo dekurrente samarrak, kanela kolorekoak edo marroi-okreak.

Tutu dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten tutuak.

Poroak: Zabalak, angelutsuak, gorri-horixkak edo laranja-horixkak.

Hanka: Irmoa, kurbatua edo uhintsua, lehoi kolorekoa, azafrai-hori biziz zikindua oinarrian, kolore horretako mizelioaren hifengatik.

Haragia: Lodia, hori-arrosa kolorekoa kapelarena eta azafrai-hori kolorekoa oinaren oinarrian. Piper usain pixka bat du eta zapore oso mina.[2]

Etimologia: Chalciporus hitza grekotik dator eta kobre koloreko poroak esan nahi du. Piperatus epitetoa berriz latinetik dator eta “pikantea” esan nahi du. Bere zaporearengatik.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezin da jan zapore minagatik.[3]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Chalciporus txiki hau Chalciporus amarellus delakoarekin nahas liteke, baina honek kapela askoz zurbilagoa du, tutuak eta poroak arrosa-mugurdi kolorekoak dira gaztetan eta zahartzean gorri-herdoil kolorekoak.[4]

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean, pinudietan; oso gutxitan hostoerorkorretan. Ohikoa.[5]

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Alaska, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Erdialdeko Amerika, Kolonbia, Guyana Frantsesa, Brasil, Txile, Islandia, Europa, Errusia, Mongolia, Hego Korea, Japonia, Txina, Vietnam, Australia, Zeelanda Berria, Hegoafrika.[6]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. ↑ Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo (1987), Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color (Gaztelaniaz), Iberduero, 77. or., ISBN 84-404-0530-8.{{Erreferentzia}}: Erreferentzien mantentzea: izen anitz: egileen zerrenda (lotura)
  3. ↑ Palacios Quintano Daniel (2014), Disfrutando con las setas (Gaztelaniaz), Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 48. or., ISBN 978-84-617-0196-4.
  4. ↑ Cetto, Bruno (1987), Guia de los hongos de Europa (Gaztelaniaz), Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 515. or., ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.). {{Erreferentzia}}: Egiaztatu |isbn= balioa: karaktere baliogabea (laguntza)
  5. ↑ Bon,Marcel (1988), Guia de Campo de los hongos de Europa (Gaztelaniaz), Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 44. or., ISBN 282-0865-4. {{Erreferentzia}}: Egiaztatu |isbn= balioa: luzera (laguntza)
  6. ↑ Chalciporus piperatus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]