Edukira joan

Azuelo

Azuelo
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Azueloko bandera
Bandera

Azueloko armarria
Armarria


Mapa
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Lizarra
EskualdeaVianaldea
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Azuelo
AlkateaRoberto Crespo Morentin
(Geroa Bai)
Posta kodea31228
INE kodea31043
Herritarraazueloar
Geografia
Koordenatuak42°36′30″N 2°20′57″W / 42.608333333333°N 2.3491666666667°W / 42.608333333333; -2.3491666666667
Azalera10,5 km²
Garaiera614 metro
Distantzia43 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria29 (2025:  −4)
alt_left 20 (%69) (%31) 9 alt_right
Dentsitatea0,28 bizt/km²
Euskara
Euskaldunak[1]% 8.8 + % 13.6 hartzaile (2021)
Kaleko erabilera [2]% 
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.ayuntamientodeazuelo.es/
Azueloko irudi panoramikoa, Ioar mendia ikusten delarik.

Azuelo[3] ([as̻uelo]) Nafarroako udalerria da. Lizarrako merindadeko herri honek 29 biztanle zituen 2025. urteko erroldaren arabera. Nafarroako hiriburutik 43 kilometrora dago.

Inguru naturala eta kokapena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herria Nafarroa mendebaldean kokatzen da, Lizarrako merindadearen mendebaldeko muturrean. NA-120 errepidea Santsol-Cabredo norabidean hartuta ailegatzen da herrira.

Azuelok Kanpezurekin (Araba) egiten du muga iparraldean, Torralba del Rio eta Bargotarekin ekialdean, Aguilar Kodeskoarekin mendebaldean, eta Arasekin hegoaldean.

Kodesko mendilerroaren magalean, tontorrik garaiena den Joar mendia (1.419 m) Kanpezurekin elkarbanatzen du Azuelok.

Klima eta landaredia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klima mediterraneoa da udalerriaren gehienean (gunerik altuenean prezipitazioak ugariagoak direnez, klima azpimediterraneoa dela esan liteke). Urteko batez besteko tenperatura 8 eta 12 gradu bitartekoa, eta prezipitazioak 900mm ingurukoak dira. Urteroko egun euritsuak 80 izaten dira herrigunean, eta 100 egun edo gehiago gunerik menditsuenean.

Herriko jatorrizko landaredia artea zen nagusiki, baina zoritxarrez, nekazaritzaren eta gizakiaren eragina dela eta, gaur egun 113 hektarea arte baino ez dira gordetzen. Iparraldean eta hegoaldean, landare azpimediterraneoak dira nagusi, lertxuna, besteak beste. Nafarroako udalerri askotan bezala, birlandaturiko pinu lariziarrak daude bertan.

Udalerri mugakideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Honako udalerri hauek ditu mugakide: Aguilar Kodes, Aras, Torralba del Río, Bargota eta Kanpezu.

Azueloko jarduera ekonomiko nagusia nekazaritza da, laborantza lur gehienak lehorreko lurrak dira, eta bertan laboreak olibondoa, eta zainzuriak dira nagusi, besteak beste.

Parke eolikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Nafarroako parke eolikoak»

Aguilar Kodes eta Azuelo udalerrien artean, Las Llanas de Codes izeneko gunean, Nafarroako gobernuak eraikitako bi parke eoliko daude, "Codés Aguilar" eta "Codés Azuelo". Lehenak 50,00 megawatteko potentzia dauka, eta bigarrenak 43,20 megawatteko potentzia. Parkeen jabea Acciona Energia da gaur egun.

2003an elektrizitatearen Espainiako kudeatzaile publikoa den Red Eléctricak Castejón eta Gasteiz artean 400.000 volteko goi-tentsio linea bat eraikitzeko proiektua proposatu zuen. Proiektuaren arabera, 46 metroko goi-tentsio dorreak eraikiko ziren Lizarraldeko hainbat udalerri zeharkatuko zituztenak.[4]. 2008an proiektuaren aurkako talde bat sortu zen, eta 2010eko urtarrilaren 31n proiektuaren inguruko bozketa antolatu zen Arabako bost herritan eta Nafarroako hogei herritan. Ezezko botoak %98,9 izan ziren[5].

Diru-sarrerak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2024. urtean, biztanle bakoitzeko batez besteko errenta garbia 19.974 euro-koa zen[6], eta etxegune bakoitzeko 38.326 euro-koa. Balio hori probintziako batez bestekoaren (17.701 euro) gainetik dago, eta Espainiako batez bestekoaren (15.948 euro) gainetik. Kontsumo-unitateko errentaren mediana (etxeguneen tamaina eta osaera kontuan hartzen dituen neurria) — zen. Errenta gordina 23.783 euro-koa izan zen pertsonako.

Desberdintasuna

Errentaren banaketaren desberdintasuna neurtzeko Gini indizea erabiltzen da[7][oh 1].

Jarduera ekonomikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
INEk ez du jarduera ekonomikoari buruzko daturik argitaratzen 50 biztanle baino gutxiagoko udalerrientzat.

Lehen sektorea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nekazaritza

2020ko Nekazaritza Erroldaren arabera, udalerrian 9 nekazaritza-ustiategi zeuden, eta guztira 209 hektarea nekazaritzako azalera erabilgarri (NAE) lantzen zuten[8][oh 2]. Udalerriaren azalera 10,5 km² denez, NAE lurraldearen % 19,9 da[9]. Lur-erabileraren arabera, NAEren % 91,5 lur goldagarria (191 ha, 8 ustiategitan), % 8,5 arbolak (17,7 ha, 8 ustiategitan) eta norberaren kontsumorako baratzeak (0,1 ha, 3 ustiategitan)[oh 3].

Nekazaritzako azalera erabilgarria (NAE)
NAE udalerriaren azaleran
20%
80%
NAE · 209 ha (% 19,9)Gainerako azalera · 841 ha (% 80,1)
NAE, lur-erabileraren arabera
91%
8%
Lur goldagarria · 191 ha (% 91,5)Arbolak · 17,7 ha (% 8,5)Baratzeak · 0,1 ha (< % 0,1)
Iturria: INE, Nekazaritza Errolda 2020; udalerriaren azalera: Wikidata.

Ibilgailu-parkea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Trafikoko Zuzendaritza Nagusiaren (DGT) 2025eko datuen arabera, udalerrian 11 gidari zeuden erroldatuta: 4 gizon (% 36,4) eta 7 emakume (% 63,6)[10]. Biztanleen % 37,9 gidatzeko gai zen.

Ibilgailu-parkea 34 ibilgailuk osatzen zuten: 19 turismo, 7 motozikleta, 4 furgoneta, 3 ziklomotor eta 1 kamioi[10]. Motorizazio-tasa 1.000 biztanleko 655 turismokoa zen, probintziako (512) eta Espainiako (525) batez bestekoen gainetik.

Turismoen batez besteko adina 14,9 urtekoa zen; turismoen % 5,3k 4 urte baino gutxiago zituen, eta % 10,5k 25 urte baino gehiago[10]. Erregaiari dagokionez, ibilgailuen % 52,9 diesel zen eta % 44,1 gasolinazko; 1 ibilgailu elektrifikatu zeuden (% 2,9; probintzian % 1,3). Ingurumen-bereizgarriari dagokionez, ibilgailuen % 5,9k zuen 0 edo ECO etiketa, eta % 47,1k ez zuen etiketarik[oh 4].

Ibilgailu-parkea (2025)
Ingurumen-etiketa
21%
26%
47%
0 etiketa · 1 (% 2,9)ECO · 1 (% 2,9)C etiketa · 7 (% 20,6)B etiketa · 9 (% 26,5)Etiketarik gabe · 16 (% 47,1)
Turismoak, adinaren arabera
11%
26%
47%
11%
< 4 urte · 1 (% 5,3)4–8 urte · 2 (% 10,5)8–15 urte · 5 (% 26,3)15–25 urte · 9 (% 47,4)≥ 25 urte · 2 (% 10,5)
Iturria: DGT, «Datos municipales general» (2025).
Biztanleriaren tamainaUrtea050100150200250300189019201950198020102040AzueloBiztanleriaren estatistikaOharra: grafiko hau Wikidatan jasotako datuetatik egin da, automatikoki. Daturen bat aldatu edo eguneratu behar izanez gero, egizu Wikidatan bertan.
Biztanleria-piramidea 2025
Guztira: 9 gizon, 20 emakume
%GizonakAdinaEmakumeak%
0.00
 
100+
 
0.00
0.00
 
95-99
 
5.00
0.00
 
90-94
 
10.00
11.11
 
85-89
 
10.00
0.00
 
80-84
 
10.00
33.33
 
75-79
 
5.00
0.00
 
70-74
 
0.00
0.00
 
65-69
 
10.00
11.11
 
60-64
 
10.00
0.00
 
55-59
 
15.00
44.44
 
50-54
 
10.00
0.00
 
45-49
 
0.00
0.00
 
40-44
 
10.00
0.00
 
35-39
 
5.00
0.00
 
30-34
 
0.00
0.00
 
25-29
 
0.00
0.00
 
20-24
 
0.00
0.00
 
15-19
 
0.00
0.00
 
10-14
 
0.00
0.00
 
5-9
 
0.00
0.00
 
0-4
 
0.00
Iturria: Nafarroako Estatistika Institutua / Instituto Nacional de Estadística
Hazkunde begetatiboa
Hazkunde begetatiboa (pertsonak)Urtea−2−1,8−1,6−1,4−1,2−1200820112014201720202023AzueloHazkunde begetatiboa
Urtea2016201720182019202120222023
Hazkunde begetatiboa −1−2−1−2−1−1−1
Honakoa hazkunde begetatiboa erakusten duen grafiko bat da, hau da, urte batean jaiotakoei hildakoak kentzearen emaitza. Datuak Nastat erakundeak eskaintzen ditu[11] eta Wikimedia Commonsen daude eskuragarri. Aldaketaren bat egin behar bada, bertan egin beharko da.
Batez besteko adina
AdinaUrtea60626466687072200320072011201520192023AzueloBatez besteko adina
Urtea20032004200520062007200820092010201120122013201420152016201720182019202020212022202320242025
Batez besteko adina 60,4860,3360,2460,5560,0760,6960,7762,6563,6565,3466,7467,0768,1569,1569,8870,0670,857171,0969,6164,0464,9567,6
Honakoa batez besteko adina erakusten duen grafiko bat da. Datuak Nastat erakundeak eskaintzen ditu[12] eta Wikimedia Commonsen daude eskuragarri. Aldaketaren bat egin behar bada, bertan egin beharko da.

Jaiolekuari dagokionez, 2025. urtean biztanleen % 48,3 udalerri berean jaioak ziren[13], probintziako batez bestekoaren (% 37,3) gainetik. Beste erkidego batzuetan jaiotakoak (EAE barne) % 20,7 dira, eta espainiar estatutik kanpo jaiotakoak % 6,9 —probintzian % 19,8—.

Biztanleria jaiolekuaren arabera Nafarroako mapa
Udal
Prob
Best
Udalerri berean · % 48,3Probintzia berean · % 24,1Beste erkidegoa · % 20,7Estatutik kanpo · % 6,9
Jaiolekua bizilekuarekin alderatuta (2025). Iturria: INE.

Biztanleria atzerritarra

Espainiar estatutik kanpo jaiotako 2 biztanleren artean, gehienak Amerikan jaioak dira (% 100)[14]. Jaiotza herrialde nagusiak Bolivia, Argentina dira.

Atzerrian jaiotakoak, eskualdeka
Amer
Amerika · % 100
Espainiar estatutik kanpo jaiotakoak, eskualdeka (2025). Iturria: INE.
Jaiolekuko herrialde nagusiak, sexuaren arabera
◄ gizonezkoakjaioterriaemakumezkoak ►
Jaiolekuko herrialde nagusiak, sexuaren arabera (2025). Iturria: INE.

INEren 2021eko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsuaren arabera, udalerrian 73 etxebizitza zeuden: 15 (% 20,5) nagusiak eta 58 (% 79,5) ez-nagusiak.[15]

73etxebizitza
15etxegune

Etxebizitza multzoa Nafarroako mapa

15
58
Etxebizitza nagusia (15)Ez-nagusia (bigarrena edo hutsa) (58)

Guztira 15 etxegune zeuden, eta horietatik 10 (% 66,7) pertsona bakarrekoak ziren.[16]

Etxeguneak tamainaren arabera

Pertsona 110
2 pertsona3
3 pertsona0
4 pertsona0
5 edo gehiago2

Hezkuntza-maila

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
INEk ez du ikasketa-mailari buruzko daturik argitaratzen 50 biztanle baino gutxiagoko udalerrientzat.

2008ko erroldaren arabera, ez da etorkinik bizi Azuelon.

Sakontzeko, irakurri: «Hauteskundeak Azuelon»

Azueloko udaletxeko idazkaria Esprontzeda eta Torralba del Rioko idazkari ere bada.

  • HELBIDEA: La Solana kalea, z/g

2023-2027 legegintzaldia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2023ko hauteskundeen ondorengo Azueloko udalbatza
Alderdia 2023ko maiatzak 28
Zinegotziak Boto kopurua
Roberto Crespo Morentin (GBai)
1 / 3
22 (% 100,00)
Maria Paz Crespo Sanchez (GBai)
1 / 3
12 (% 54,55)
Ruben Crespo Garcia (GBai)
1 / 3
9 (% 40,91)
Jose Luis Escudero Saez (GBai)
0 / 3
0 (% 0,0)
*250 biztanle baino gutxiagoko udalerrietan, hautagai zerrenda irekiekin bozkatzen denez, boto guztien ehuneko totala ez da zergaitik 100 izan behar.
Datuen iturria: Junta Electoral Central (Gaztelaniaz)

Hauek izan dira Azueloko azken alkateak:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia[17]
Jose Manuel Diaz de Cerio Crespo[17][18] 1979 1983 Zentro Demokratikoaren Batasuna
Jose Manuel Diaz de Cerio Crespo[17][18] 1983 1987 Union del Pueblo de Azuelo
Jose Manuel Diaz de Cerio Crespo[17][18] 1987 1991 Agrupacion Independiente de Azuelo
Jose Manuel Diaz de Cerio Crespo[17][18] 1991 1995 Nafar Herriaren Batasuna
Jose Manuel Diaz de Cerio Crespo[17][18] 1995 1999 Nafar Herriaren Batasuna
Jose Manuel Diaz de Cerio Crespo[17][18] 1999 2003 Nafar Herriraren Batasuna
Jose Ignacio Crespo Vicente[17][19] 2003 2007 Agrupacion Independiente de Azuelo
Roberto Crespo Morentin[17][20][21][22][23] 2007 2011 Nafarroako Demokraten Elkargunea
Roberto Crespo Morentin[17][24] 2011 2011 a[25] Nafarroako Demokraten Elkargunea
Roberto Crespo Morentin[26][22][23] 2011 2015 Ez esleituak
Roberto Crespo Morentin[17][27][22][23] 2015 2019 Geroa Bai
Roberto Crespo Morentin[17][28][29][30][23] 2019 2023 Geroa Bai
Roberto Crespo Morentin[31][32] 2023 Jardunean Geroa Bai

a Alkateak ez zuen legegintzaldia bukatu, Nafarroako Demokraten Elkargunearen hautagai bezala.

Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera, Azuelo eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, ez dago euskara dakien herritarrik Azuelon.

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Azueloko monastegia

San Jorge eliza herriaren erdiguneko antzinako monastegi benediktarraren zati izan zen. Elizak bi zati karratutan banaturiko solairua dauka, eta gurutzadura eta absidedun aurrealde erdizirkularreko hirugarren zati bat. Gurutzadura eta absidearen hormak jatorrizko XII. mendeko tenplua eraiki zenekoak dira. Portada erromanikoak balio handiko ezaugarriak dauzka, Nafarroako erromanikoaren erakusgarri. Azueloko monastegia 992.urtean eraikitakoa dugu. Aurkitutako dokumentuek diote sorrera errealekoa dela, García Sanchez "Najerakoa" izan baitzen maonastegia Najerari dohaintzan eman ziona 1052.urtean.

Monastegiaren sorrera XII.mendean kokatu izan badugu ere, 1968.urtean burututako berrikuntzan aurkitu izan ziren X.mendekoak izan zitezkeen arte karolingioko harri landuak.

Monastegirako bidean
Monastegiko kanpaiak. Eskumatik hasita lehengo kanpaiaren lekuan, eraikina eliza moduan erabiltzen zen garaian, erloju bat zegoen, 1968.urteko berritze lanetan kanpaiagatik ordezkatu zena.

Azuelon lau baseliza daude, San Simeon, San Millan, San Martin eta Santa Garazi. Simeon eta Millan santuen omenezkoak herrigunearen inguruan daude, eta beste biak, herritik gertu dauden mendixketan. Baselizen sortze data zehatza ezezaguna da, baina Erdi Aroko historialari benediktarren ustez, monjeen bakarlekuak izan ziren.

Azuelotar ezagunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ 0 balioak berdintasun osoa adierazten du eta 100 balioak desberdintasun handiena; zenbat eta baxuagoa, orduan eta banaketa berdinagoa.
  2. ↑ INEk ustiategi baten lur guztiak ustiategia kokatuta dagoen udalerriari egozten dizkio, nahiz eta lur horietako batzuk beste udalerri batzuetan egon. Horregatik, udalerri batzuetan NAE udalerriaren azalera baino handiagoa izan daiteke.
  3. ↑ Ustiategi batek lur-erabilera bat baino gehiago izan ditzake; horregatik, erabilera bakoitzeko ustiategi-kopuruen batura ustiategi guztien kopurua baino handiagoa izan daiteke.
  4. ↑ DGTren ingurumen-etiketak ibilgailuen isurien araberakoak dira: 0 (elektrikoak eta autonomia handiko entxufagarriak), ECO (hibridoak eta gasezkoak), C (Euro 4tik aurrerako gasolina-ibilgailuak eta Euro 6ko dieselak), B (Euro 3ko gasolina-ibilgailuak eta Euro 4-5eko dieselak); zaharrenek ez dute etiketarik.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ Euskararen Adierazle Sistema. Euskara-gaitasuna adinaren eta sexuaren arabera. EAE (eskualdeka/udalerrika). Eusko Jaurlaritza.
  2. ↑ «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  3. ↑ Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
  4. ↑ http://sites.google.com/site/nolineadealtatension/Home/RATplanoAldizk.pdf?attredirects=0[Betiko hautsitako esteka]
  5. ↑ http://www.elcorreo.com/vizcaya/20100201/alava/votantes-rechaza-linea-alta-20100201.html El Correo Español egunkariaren webgunea
  6. ↑ INE, «Indicadores de renta media y mediana» (ADRH), ADRH errenta Nafarroa.tab.
  7. ↑ INE, «Índice de Gini y distribución de la renta P80/P20» (ADRH), ADRH gini erreferentziak.tab.
  8. ↑ INE, «Explotaciones por tipo de cultivo», Nekazaritza Errolda 2020. Datuak: INE nekazaritza-azalera Nafarroa.tab (Wikimedia Commons).
  9. ↑ Udalerriaren azalera: Wikidata, Q1645770.
  10. 1 2 3 DGT, «Datos municipales general» (2025). Datuak: DGT ibilgailuak Nafarroa.tab (Wikimedia Commons).
  11. ↑ «Indicadores municipales - Nastat» Nafarroa.eus (kontsulta data: 2026-08-03).
  12. ↑ «Indicadores municipales - Nastat» Nafarroa.eus (kontsulta data: 2026-08-03).
  13. ↑ INE, «Población por relación entre lugar de nacimiento y de residencia» (Padroia), Jatorria Nafarroa.tab.
  14. ↑ INE, «Población por país de nacimiento» (Padroia), Jaioterria Nafarroa.tab.
  15. ↑ (Gaztelaniaz) «Etxebizitzak udalerrika eta motaren arabera» 2021eko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (Espainiako Estatistika Institutua).
  16. ↑ (Gaztelaniaz) «Etxeguneak udalerrika eta tamainaren arabera» 2021eko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (Espainiako Estatistika Institutua).
  17. 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales: Ministerio de Política Territorial y Función Pública.» www.mptfp.gob.es (kontsulta data: 2020-04-09).
  18. 1 2 3 4 5 6 (Gaztelaniaz) «José Manuel "El Alcalde"» Azuelo 2018-07-19 (kontsulta data: 2023-10-02).
  19. ↑ (Gaztelaniaz) «1er discurso del nuevo Alcalde de Azuelo» Azuelo 2003-06-18 (kontsulta data: 2023-10-02).
  20. ↑ (Gaztelaniaz) «Tierra Estella decidió en las urnas» Revista Calle Mayor 2007-05-30 (kontsulta data: 2025-02-06).
  21. ↑ (Gaztelaniaz) «Toma de posesión del nuevo alcalde» Azuelo 2007-06-21 (kontsulta data: 2022-05-25).
  22. 1 2 3 (Gaztelaniaz) «Las Fiestas de Estella en boca de la merindad» Revista Calle Mayor 2017-08-02 (kontsulta data: 2022-05-25).
  23. 1 2 3 4 (Gaztelaniaz) «Roberto Crespo, candidato de Geroa Bai a la alcaldía de Azuelo» Radio Estella 2023-03-23 (kontsulta data: 2023-09-30).
  24. ↑ (Gaztelaniaz) «Tierra Estella ya tiene alcaldes» Revista Calle Mayor 2011-06-23 (kontsulta data: 2023-09-30).
  25. ↑ CDN alderdiak 2011ko hauteskundeen ostean desegitea erabaki zuen; Azuelokoa irabazi zituen bi alkatetzetakoa izan zen.
  26. ↑ (Gaztelaniaz) «Vera inaugura la reforma del consultorio médico de Azuelo» Redacción Médica 2012-02-24 (kontsulta data: 2022-05-25).[Betiko hautsitako esteka]
  27. ↑ (Gaztelaniaz) «Tiempos de cambio en Tierra Estella» Revista Calle Mayor 2015-05-29 (kontsulta data: 2025-02-22).
  28. ↑ (Gaztelaniaz) «El mapa político de Navarra: todos los alcaldes» Diario de Noticias de Navarra 2019-06-16 (kontsulta data: 2024-10-17).
  29. ↑ (Gaztelaniaz) «Mejoras en el local de actividades municipales y sociales de Azuelo» Diario de Navarra 2021-08-25 (kontsulta data: 2022-05-25).
  30. ↑ (Gaztelaniaz) «La gestión del bar de Azuelo dará derecho a una vivienda» Diario de Noticias de Navarra 2022-04-02 (kontsulta data: 2022-05-25).
  31. ↑ (Gaztelaniaz) «Todos los alcaldes y alcaldesas de Navarra, pueblo a pueblo» Diario de Noticias de Navarra 2023-06-18 (kontsulta data: 2023-09-30).
  32. ↑ (Gaztelaniaz) «Los nuevos alcaldes y alcaldesas de Navarra» Diario de Navarra 2023-06-18 (kontsulta data: 2023-10-10).
  33. ↑ «Franco Díaz de Cerio Ruiz» Real Academia de la Historia (kontsulta data: 2024-10-01).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]