Edukira joan

Ukar

Ukar
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Herriko sarbidea Añorbetik
Ukar bandera
Bandera

Ukar armarria
Armarria


Mapa
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Iruñea
EskualdeaIzarbeibar-Novenera
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
BarrutiaIruñea
Izen ofiziala Úcar
Alkatea
(2011-2023)
Carlos Lekunberri Erro
(San Miguel)
Posta kodea31154
INE kodea31234
Herritarraukartar
Geografia
Koordenatuak42°41′28″N 1°42′14″W / 42.69100262°N 1.70375655°W / 42.69100262; -1.70375655
Azalera12 km²
Garaiera432-752 metro
Distantzia22,4 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria194 (2025:  4)
alt_left 80 (%41,2) (%58,8) 114 alt_right
Dentsitatea16,17 bizt/km²
Euskara
Eremuaeremu ez-euskalduna
Euskaldunak[1]% 8.8 + % 13.6 hartzaile (2021)
Kaleko erabilera [2]% 
Datu gehigarriak
Sorrera1846 (independentzia)
Webguneawww.ucar.es

Ukar[3][a] Euskal Herriko udalerri bat da, Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta. Iruñeko merindadean eta Izarbeibar-Novenera eskualdean dago, Iruñea hiriburutik 22,4 kilometrora. Altuera 432 eta 752 metro artekoa da, eta 11,86 km²-ko azalera hartzen du. 194 biztanle zituen 2025. urtean.

Erreniegako hegoaldeko magalean, Izarbeibarreko goialdean, Nafarroako Erdialdeko iparraldeko herri tipiko txiki bat da. Bertara iristeko, tokiko errepide bakarra dago, Ukarreko benta eta NA-601 eskualde-errepidea lotzen dituena, Gares eta Arrizabalaga artean. Udalerri horretan, gainera, hiru herri hustu daude: Ae, Elordi eta Ornoain.

Bertako biztanleak ukartarrak dira.

Ukar toponimoa beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:

Gainera, toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[4]

  • Ukar (1124)
  • Vcar (1188)
  • Ugar (1209)
  • Ugarr (1212)
  • Ucarr (1330)
  • Ucar (1366)
  • Ucar (1534)
  • Ucar (1802)
  • Ukar (1974)

Ukar, Mikel Belaskoren arabera, jatorri ezezaguneko toponimo bat da. Bere aldetik, Arutro Kanpionek herriaren izena "ugarri" hitzarekin erlazionatu zuen, autore honen arabera "oztopo" edo "arrezife" esan nahi duena.

Ukarreko armarriak honako blasoi hau du:[5]

« Hondo hori batez eta aurrean bi bihotz gorriak daude goialdean eta behealdean hondo urdin batez eta aurrean urrezko izar dago. Bi aldeen artean zerrenda gorri bat dago. Armarri osoa, 8 gurutze hori dituen zerrenda gorri batez inguratuta dago. »

Ukarreko banderak Ukarreko armarria dauka hondo zuri baten gainean.

Ukar Izarbeibar-Novenera eskualdean dago, Izarbeibar ibarrean.

Inguru naturala eta kokapena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herria, Nafarroa mendebaldean kokatzen da, Obanos eta Arrizabalaga elkartzen dituen NA-601 errepidetik abiatuta dagoen errepide lokal batetik kilometro bat egin ostean.

Klima eta landaredia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerriko klima mediterraneo-kontinental motakoa da, altueraren arabera, aldatu egiten dena. Urteko batez besteko tenperaturak 10 eta 13 gradu artekoak eta prezipitazioak 700 eta 900mm bitartekoak dira. Urtarorik euritsuenak udaberria eta udazkena izaten dira eta urte osoan zehar 90 egun euritsu izaten dira.

Ukarreko antzinako landaredia bi motako zuhaitzek osatzen zuten, batetik, mediterranear motakoa (zumela), eta bestetik azpimediterranear motakoa (hosto txikiko haritza). Basoek 87 hektarea hartzen dituzte gaur egun, eta herrian dauden pinuak, bertakoak dira, ez dira Austria edo Japoniatik ekarriak Nafarroako beste herri gehienetan bezala.

Estazio meteorologikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ukarren ez dago estazio meteorologikorik. Hala ere, Gares pareko udalerrian, estazio bat dagoen, itsasoaren mailatik 347 metrora, Nafarroako Gobernuak 1985ean jarritako estazio meteorologikoa dago.[6]

    Datu klimatikoak (Gares, 1981-2020)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 18.5 24.0 26.5 29.0 36.5 40.0 41.5 43.0 38.0 32.0 27.0 21.0 43
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 9.7 11.6 15.4 17.0 21.8 26.6 29.6 29.6 25.3 19.6 13.3 9.9 19.1
Batez besteko tenperatura (ºC) 5.4 6.4 9.6 11.5 15.6 19.8 22.5 22.6 19.1 14.4 9.0 5.9 13.5
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 1.1 1.3 3.8 5.9 9.3 13.0 15.5 15.6 12.8 9.1 4.6 1.8 7.8
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -7.0 -10.0 -8.5 -3.0 -0.5 2.0 7.0 5.0 3.0 -0.5 -6.5 -10.0 -10
Batez besteko prezipitazioa (mm) 44.2 38.7 51.6 59.5 53.1 45.6 27.0 26.3 38.6 60.3 55.4 57.2 547.5
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) 39.0 29.0 33.6 62.0 42.2 38.5 33.0 85.0 61.5 46.0 59.0 39.0 85.0
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 11.6 10.3 8.8 11.2 11.1 7.2 5.4 4.9 7.8 10.5 11.5 12.8 113.0
Elur egunak (≥ 1 mm) 1.3 1.4 0.9 0.2 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.2 1.2 5.1
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[7]


Erdi Aroko jaurerria, XI. mendetik aurrera San Juan de la Peña monasterioa izan zen Ukarren jabe eta onuradun nagusia. 1370an, Errodrigo Uritz jaunaren exekuzioaren ondoren, jabetza Nafarroako koroak bereganatu zuen berriro ere. Karlos III.a Nafarroakoa erregeak bere anaiordearen omenezko Muruzabalgo bizkonderriari batu zion Ukar, 1407an. XVIII. mendearen amaieran, jaurerriaren jabea Granada Ega dukea zen, herritarren eta inguruko lurretan bizi zirenen petxen onuraduna. Dena den, herria ibarreko diputatuak eta herritarren artean aukeratutako erregidoreek zuzentzen zuten.

1835 eta 1845 urteetako udal eraberritzearen ondorioz, Ukar udalerri independente bihurtu zen eta 1846an behin betiko banatu zen Izarbeibarretik. XIX. mendearen amaieran herriak eskola bakarra zeukan, eta bertan lan egiten zuen irakasleak 500 erreal jasotzen zituen soldata moduan. Herritik kanpo bide bakarra zegoen, Iruñera Biurrun zeharkatuta zeramana.

194 biztanle zituen 2025. urtean Ukarrek.[8]

1842 1857 1860 1877 1887 1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2011 2021
403 373 425 459 402 393 383 332 297 273 261 245 208 137 121 115 126 178 185
Biztanleriaren tamainaUrtea100150200250300350400189019201950198020102040UkarBiztanleriaren estatistikaOharra: grafiko hau Wikidatan jasotako datuetatik egin da, automatikoki. Daturen bat aldatu edo eguneratu behar izanez gero, egizu Wikidatan bertan.
Biztanleria-piramidea 2025
Guztira: 114 gizon, 80 emakume
%GizonakAdinaEmakumeak%
0.00
 
100+
 
0.00
0.00
 
95-99
 
1.25
1.75
 
90-94
 
2.50
2.63
 
85-89
 
2.50
4.39
 
80-84
 
2.50
3.51
 
75-79
 
8.75
4.39
 
70-74
 
2.50
8.77
 
65-69
 
8.75
7.89
 
60-64
 
3.75
3.51
 
55-59
 
3.75
14.04
 
50-54
 
11.25
12.28
 
45-49
 
13.75
7.89
 
40-44
 
5.00
7.02
 
35-39
 
5.00
5.26
 
30-34
 
2.50
1.75
 
25-29
 
3.75
3.51
 
20-24
 
5.00
4.39
 
15-19
 
3.75
6.14
 
10-14
 
10.00
0.00
 
5-9
 
3.75
0.88
 
0-4
 
0.00
Iturria: Nafarroako Estatistika Institutua / Instituto Nacional de Estadística
Hazkunde begetatiboa
Hazkunde begetatiboa (pertsonak)Urtea−2−10123200820112014201720202023ÚcarHazkunde begetatiboa
Urtea20082009201020112012201320142015201620172018201920202021202220232024
Hazkunde begetatiboa 1101230−2−11301−2−2−2−1
Honakoa hazkunde begetatiboa erakusten duen grafiko bat da, hau da, urte batean jaiotakoei hildakoak kentzearen emaitza. Datuak Nastat erakundeak eskaintzen ditu[9] eta Wikimedia Commonsen daude eskuragarri. Aldaketaren bat egin behar bada, bertan egin beharko da.
Batez besteko adina
AdinaUrtea4344454647484950200320072011201520192023ÚcarBatez besteko adina
Urtea20032004200520062007200820092010201120122013201420152016201720182019202020212022202320242025
Batez besteko adina 46,6145,1445,2245,2645,2745,2146,4545,7444,5144,3544,2843,0144,7744,7345,4746,1247,1247,5947,0347,448,0248,549,41
Honakoa batez besteko adina erakusten duen grafiko bat da. Datuak Nastat erakundeak eskaintzen ditu[10] eta Wikimedia Commonsen daude eskuragarri. Aldaketaren bat egin behar bada, bertan egin beharko da.

Jaiolekuari dagokionez, 2025. urtean biztanleen % 19,1 udalerri berean jaioak ziren[11], probintziako batez bestekoaren (% 37,3) azpitik. Beste erkidego batzuetan jaiotakoak (EAE barne) % 12,9 dira, eta espainiar estatutik kanpo jaiotakoak % 13,4 —probintzian % 19,8—.

Biztanleria jaiolekuaren arabera Nafarroako mapa
Udal
Prob
Best
Esta
Udalerri berean · % 19,1Probintzia berean · % 54,6Beste erkidegoa · % 12,9Estatutik kanpo · % 13,4
Jaiolekua bizilekuarekin alderatuta (2025). Iturria: INE.

Biztanleria atzerritarra

Espainiar estatutik kanpo jaiotako 26 biztanleren artean, gehienak Europan jaioak dira (% 46,2)[12]. Jaiotza herrialde nagusiak Portugal, Peru, Kolonbia dira.

Atzerrian jaiotakoak, eskualdeka
Amer
Euro
Amerika · % 42,3Europa · % 46,2Afrika · % 7,7Asia · % 3,8
Espainiar estatutik kanpo jaiotakoak, eskualdeka (2025). Iturria: INE.
Jaiolekuko herrialde nagusiak, sexuaren arabera
◄ gizonezkoakjaioterriaemakumezkoak ►
Jaiolekuko herrialde nagusiak, sexuaren arabera (2025). Iturria: INE.

INEren 2021eko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsuaren arabera, udalerrian 129 etxebizitza zeuden: 81 (% 62,8) nagusiak eta 48 (% 37,2) ez-nagusiak.[13]

129etxebizitza
81etxegune

Etxebizitza multzoa Nafarroako mapa

81
48
Etxebizitza nagusia (81)Ez-nagusia (bigarrena edo hutsa) (48)

Guztira 81 etxegune zeuden, eta horietatik 28 (% 34,6) pertsona bakarrekoak ziren.[14]

Etxeguneak tamainaren arabera

Pertsona 128
2 pertsona22
3 pertsona14
4 pertsona15
5 edo gehiago2

Hezkuntza-maila

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

INEren 2024ko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsuaren arabera, udalerrian 15 urte edo gehiagoko 167 biztanle zeuden. Lortutako ikasketa-mailarik altuenari dagokionez, goi-mailako ikasketak zituztenak % 42,5 ziren; bigarren hezkuntzako bigarren etapa (batxilergoa edo erdi-mailako lanbide-heziketa) zutenak % 21,6; bigarren hezkuntzako lehen etapa (DBH edo antzekoa) zutenak % 32,3; eta lehen hezkuntza edo gutxiago zutenak % 3,6.[15] Goi-mailako ikasketak zituztenen proportzioa % 38,3 zen 2021ean eta % 42,5 2024an; beraz, 4,2 puntu igo zen 3 urtean. Lehen hezkuntza edo gutxiago zutenena, berriz, % 5,6 izatetik % 3,6 izatera pasatu zen. Sexuaren arabera, goi-mailako ikasketak zituztenak emakumeen artean % 53,7 ziren, eta gizonen artean % 35,0; 18,7 puntuko aldea, emakumeen alde. Lehen hezkuntza edo gutxiago zutenak, berriz, emakumeen % 6,0 eta gizonen % 2,0 ziren. Azken alde hori, neurri handi batean, adin-egituraren isla izan ohi da: adineko biztanleen artean emakumeak gehiago dira, eta belaunaldi horietan ohikoagoa zen ikasketak goiz uztea.

167biztanle 15 urte edo +, 2024
% 42,5goi-mailako ikasketak+4,2 puntu 2021etik mapa
% 3,6lehen hezkuntza edo gutxiago−2,0 puntu 2021etik mapa
% 32,3
% 21,6
% 42,5
Lehen hezkuntza edo gutxiago · % 3,6Bigarren hezkuntzako lehen etapa (DBH) · % 32,3Bigarren hezkuntzako bigarren etapa · % 21,6Goi-mailako ikasketak · % 42,5
Lortutako ikasketa-mailarik altuena, 15 urte edo gehiagoko biztanleen artean (2024). Nafarroako mapa
Sexuaren araberako banaketa
15 urte edo gehiagoko biztanleria ikasketa-mailaren eta sexuaren arabera, Ucar, 2024
Ikasketa-mailaGuztira%Gizonak%Emakumeak%
Goi-mailako ikasketak71% 42,535% 35,036% 53,7
Bigarren hezkuntzako bigarren etapa36% 21,626% 26,010% 14,9
Bigarren hezkuntzako lehen etapa (DBH)54% 32,337% 37,017% 25,4
Lehen hezkuntza edo gutxiago6% 3,62% 2,04% 6,0
Guztira167% 100,0100% 100,067% 100,0
Urtez urteko bilakaera
Ikasketa-mailaren bilakaera (%), Ucar, 2021–2024
UrteaGoi-mailakoakBatx. / erdi LHDBHLehen H. edo gutx.15 urte edo +
2021% 38,3% 22,2% 34,0% 5,6162
2022% 40,0% 21,8% 32,9% 5,3170
2023% 40,8% 23,1% 31,4% 4,7169
2024% 42,5% 21,6% 32,3% 3,6167
500 biztanletik beherako udalerrietan, INEk ikasketa-maila lau multzo nagusitan baino ez du argitaratzen, eta ez du jaiolekuaren araberako daturik ez ikasten ari direnei buruzkorik ematen.

Herriko ekonomia jarduera nagusia nekazaritza da, eta biztanle aktiboen %80 sektore horretan aritzen dira lanean, nahiz herritarren erdientzat nekazaritza jarduera osagarria baino ez den. Mahastiek eta fruitu arbolek hartutako bi hektarea kenduta, laborantza lur ia guztiak zerealen landaketarako erabiltzen dira. Gehienak idorreko laboreak dira. Mahats eta olibondoek garrantzia galdu dute XX. mendean, zerealen mesedetan. Mende hasieran olibondoek hamazortzi hektarea eta mahastiek 260 hektarea hartzen bazituzten ere, gaur egun ia erabat desagertu dira.

1920ko abenduaren 2an, herriko nekazarien kooperatiba sortu zen, eta mende erdi geroago, 1975an, lur eremuaren berrantolakuntza burutu zen, 606 hektareari eta 139 lurjaberi eraginda. Lur komunak 77 hektarea baino ez dira (landu daitezkeen lurren %6,6a), eta gehienak larretzat erabiltzen dira.

Diru-sarrerak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2024. urtean, biztanle bakoitzeko batez besteko errenta garbia 20.817 euro-koa zen[16], eta etxegune bakoitzeko 45.891 euro-koa. Balio hori probintziako batez bestekoaren (17.701 euro) gainetik dago, eta Espainiako batez bestekoaren (15.948 euro) gainetik. Kontsumo-unitateko errentaren mediana (etxeguneen tamaina eta osaera kontuan hartzen dituen neurria) 25.361 euro zen. Errenta gordina 25.818 euro-koa izan zen pertsonako.

Diru-sarreren iturri nagusia soldata da, guztizkoaren % 58,6[17]. Gainerako iturriak: pentsioak (% 24,8), beste diru-sarrerak (% 12,5), langabezia-prestazioak (% 0,8), beste prestazioak (% 3,3).

59%
25%
13%
Soldata · % 58,6Pentsioak · % 24,8Langabezia · % 0,8Beste prestazioak · % 3,3Beste sarrerak · % 12,5
Diru-sarreren banaketa iturriaren arabera.

Desberdintasuna

Errentaren banaketaren desberdintasuna neurtzeko Gini indizea erabiltzen da[18][oh 1]. Udalerrian indizea 29,6 da, probintziakoaren (30,4; Nafarroako mapa) azpitik eta Espainiakoaren (31,9) azpitik. P80/P20 zatidurak, hau da errenta-banaketaren 80. eta 20. pertzentilen arteko zatidura, 2 da, probintziakoaren (2,6; Nafarroako mapa) azpitik eta Espainiakoaren (2,6) azpitik.

Jarduera ekonomikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

INEren 2024ko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsuaren arabera, Ucar udalerrian biztanleria aktiboa (okupatuak eta langabeak) 100 pertsona ziren, hau da, 16 urte edo gehiagoko biztanleriaren % 60,2; gainerako % 39,8 inaktibo zeuden.[19] Aktiboen artean, langabezia-tasa % 7,0 zen. Sexuaren arabera, gizonezkoen jarduera-tasa % 60,6 zen eta emakumezkoena % 59,7; langabezia-tasa, aldiz, % 3,3 eta % 12,5 zen, hurrenez hurren.[19]

Okupatuen kopurua 100 zen 2023ean, 2021eko 92etik gora.[20] Emakumeek okupatuen % 39,0 osatzen dute, eta gizonek % 61,0.

100okupatu, 2023+% 8,7 2021etik
% 39,0emakumeak okupatuen artean
% 60,2jarduera-tasa, 2024
% 7,0langabezia-tasa, 2024
16 urte edo gehiagoko biztanleria jarduerarekiko loturaren arabera (2024)
% 56,0
% 39,8
Okupatuak · % 56,0Langabeak · % 4,2Inaktiboak · % 39,8
16 urte edo gehiagoko biztanleria jardueraren eta sexuaren arabera, Ucar, 2024
EgoeraGuztira%Gizonak%Emakumeak%
Okupatuak93% 56,058% 58,635% 52,2
Langabeak7% 4,22% 2,05% 7,5
Inaktiboak66% 39,839% 39,427% 40,3
Guztira166% 100,099% 100,067% 100,0

Jarduera-sektoreak

Jarduera-sektoreei dagokienez, okupatuak honela banatzen dira: zerbitzuak (% 61,0), industria (% 27,0), eraikuntza (% 10,0) eta nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza (% 2,0).[20]

Okupatuak jarduera-sektorearen arabera (2023) Nafarroako mapa
% 27,0
% 10,0
% 61,0
Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza · % 2,0Industria · % 27,0Eraikuntza · % 10,0Zerbitzuak · % 61,0

Okupazioa eta lan-egoera

Okupazio-mailari dagokionez, langile kualifikatuak eta maila baxuko ofizialak dira talderik ugariena, okupatuen % 50,0; ondoren, zuzendariak eta goi eta erdi mailako teknikariak daude (% 34,0), eta oinarrizko okupazioak % 11,0.[21] Sexuaren arabera, gizonen artean langile kualifikatuak dira nagusi (% 54,1), eta emakumeen artean goi eta erdi maila (% 43,6).

% 34,0
% 50,0
% 11,0
Zuzendariak eta goi eta erdi mailako teknikariak · % 34,0Langile kualifikatuak eta maila baxuko ofizialak · % 50,0Oinarrizko okupazioak · % 11,0Ez dago jasota · % 5,0
Okupatuak okupazioaren eta sexuaren arabera, Ucar, 2023
OkupazioaGuztira%Gizonak%Emakumeak%
Zuzendariak eta goi eta erdi mailako teknikariak34% 34,017% 27,917% 43,6
Langile kualifikatuak eta maila baxuko ofizialak50% 50,033% 54,117% 43,6
Oinarrizko okupazioak11% 11,07% 11,54% 10,3
Ez dago jasota5% 5,04% 6,61% 2,6
Guztira100% 100,061% 100,039% 100,0

Okupatuen % 79,0 besteren konturako langileak dira, eta % 21,0 norberaren konturakoak.[22]

% 21,0
% 79,0
Norberaren kontura · % 21,0Besteren kontura eta beste egoera bat · % 79,0
Okupatuak lan-egoeraren eta sexuaren arabera, Ucar, 2023
Lan-egoeraGuztira%Gizonak%Emakumeak%
Norberaren kontura21% 21,014% 23,07% 17,9
Besteren kontura79% 79,047% 77,032% 82,1
Guztira100% 100,061% 100,039% 100,0

Lehen sektorea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nekazaritza

2020ko Nekazaritza Erroldaren arabera, udalerrian 30 nekazaritza-ustiategi zeuden, eta guztira 614 hektarea nekazaritzako azalera erabilgarri (NAE) lantzen zuten[23][oh 2]. Udalerriaren azalera 12 km² denez, NAE lurraldearen % 51,2 da[24]. Lur-erabileraren arabera, NAEren % 75,6 lur goldagarria (464 ha, 30 ustiategitan), % 24 larre iraunkorrak (147 ha, 2 ustiategitan), % 0,5 arbolak (2,9 ha, 5 ustiategitan) eta norberaren kontsumorako baratzeak (0,06 ha, 2 ustiategitan)[oh 3].

Nekazaritzako azalera erabilgarria (NAE)
NAE udalerriaren azaleran
51%
49%
NAE · 614 ha (% 51,2)Gainerako azalera · 586 ha (% 48,8)
NAE, lur-erabileraren arabera
76%
24%
Lur goldagarria · 464 ha (% 75,6)Larre iraunkorrak · 147 ha (% 24)Arbolak · 2,9 ha (% 0,5)Baratzeak · 0,06 ha (< % 0,1)
Iturria: INE, Nekazaritza Errolda 2020; udalerriaren azalera: Wikidata.

Ibilgailu-parkea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Trafikoko Zuzendaritza Nagusiaren (DGT) 2025eko datuen arabera, udalerrian 129 gidari zeuden erroldatuta: 83 gizon (% 64,3) eta 46 emakume (% 35,7)[25]. Biztanleen % 66,5 gidatzeko gai zen.

Ibilgailu-parkea 227 ibilgailuk osatzen zuten: 129 turismo, 30 furgoneta, 22 kamioi, 22 motozikleta eta 2 ziklomotor[25]. Motorizazio-tasa 1.000 biztanleko 665 turismokoa zen, probintziako (512) eta Espainiako (525) batez bestekoen gainetik.

Turismoen batez besteko adina 11,7 urtekoa zen; turismoen % 16,3k 4 urte baino gutxiago zituen, eta % 10,9k 25 urte baino gehiago[25]. Erregaiari dagokionez, ibilgailuen % 66,4 diesel zen eta % 30,9 gasolinazko; 6 ibilgailu elektrifikatu zeuden (% 2,7; probintzian % 1,3). Ingurumen-bereizgarriari dagokionez, ibilgailuen % 9,1k zuen 0 edo ECO etiketa, eta % 28,2k ez zuen etiketarik[oh 4].

Ibilgailu-parkea (2025)
Ingurumen-etiketa
36%
26%
28%
0 etiketa · 10 (% 4,5)ECO · 10 (% 4,5)C etiketa · 80 (% 36,4)B etiketa · 58 (% 26,4)Etiketarik gabe · 62 (% 28,2)
Turismoak, adinaren arabera
16%
16%
26%
31%
11%
< 4 urte · 21 (% 16,3)4–8 urte · 20 (% 15,5)8–15 urte · 34 (% 26,4)15–25 urte · 40 (% 31)≥ 25 urte · 14 (% 10,9)
Iturria: DGT, «Datos municipales general» (2025).

Ukarreko udaletxea herrigunean dago. Udalbatza udalerriko alkateak eta lau zinegotzik osatzen dute. Egungo alkatea Carlos Lecumberri Erro da, San Miguel hautagai gisa aurkeztu zena.

Hauteskundeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udal hauteskundeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Alderdia Legealdiko eserlekuak, hasiera-urtearen arabera
1979 1983 1987 1991 1995 1999 2003 2007 2011 2015 2019
San Miguel - - - - - - - - 5 5 5
Ukarreko Talde Independentea - - - - 5 5 5 5 - - -
Ukarreko Independenteak 5 5 5 5 - - - - - - -

Foru hauteskundeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek dira Nafarroako Parlamenturako hauteskundeen azken bi deialdiak:

2019ko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak
Alderdia Bozak
guztira % +/-
 Navarra Suma 51 49,51 -
 Nafarroako Alderdi Sozialista 21 20,39 ▲ 9
 Geroa Bai 15 14,56 ▲ 2
 Euskal Herria Bildu 9 8,74 ▲ 1
 Ahal Dugu 6 5,83 ▼ 14
 Izquierda-Ezkerra 1 0,97 ▼ 4
2015eko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak
Alderdia Bozak
guztira % +/-
 Nafar Herriaren Batasuna 32 30,77 ?
 Ahal Dugu 20 19,23 ?
 Geroa Bai 13 12,50 ?
 Nafarroako Alderdi Sozialista 12 11,54 ?
 Euskal Herria Bildu 8 7,69 ?
 Izquierda-Ezkerra 5 4,81 ?
 Nafarroako Alderdi Popularra 5 4,81 ?
 Herritarrak - Herritarron Alderdia 4 3,85 ?
 Batasuna, Aurrerapena eta Demokrazia 1 0,96 ?
 Solidaritate eta Autogestio Internazionalista 1 0,96 ?
 Nafarroako Ordezkaritza Kannabikoa 1 0,96 ?

Udaletxea 1987an amaitu zuten, antzinako eraikinaren orube berean. Jatorrizko udal eraikinetik hormak eta harrizko arkuak baino ez dira mantendu. Eraikinak bi solairu ditu: beheko solairuan harategia eta beste lokal bat daude eta lehen solairuan, idazkari eta alkatearen bulegoak eta osoko bilkurak egiteko aretoa. Horrez gain, lehen solairuko gela batean, herriko anbulategia dago. Udaletxe berria eraikitzeko lanek 5,9 milioi pezetako aurrekontua izan zuten eta Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza jaso zuten.

  • HELBIDEA: Udaletxearen plaza, z/g

Egungo banaketa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ukarreko Udala zinegotzik eta alkateak osatzen dute, demokratikoki hautatuak. Alkatea Carlos Lecumberri Erro da, San Miguel zerrendakoa. Zinegotziak 4 daude:

  • Maria Arive Ansoain (San Miguel)
  • Marta Erdozain Lecumberri (San Miguel)
  • Jorge Juan Petrina Piñal (San Miguel)
  • Juan Manuel Riballo Martinez (San Miguel)

Bere idazkaria, Adios, Eneritz, Legarda, Muruzabal, Obanos, Tirapu eta Uterga Udaletako idazkari ere bada.

1979tik, Ukarrek 4 alkate izan ditu:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia[26]
? 1979 1995 Ukarreko Independenteak
? 1995 2007 Ukarreko Talde Independentea
Sebastian Petrina Zia 2007 2011 Ukarreko Talde Independentea
Carlos Lekunberri Erro 2011 jardunean San Miguel

Nafarroako Hiriarteko Garraioa sareko 334 lineak zerbitzua ematen dio udalerri honi. Herriak autobus geldialdi bakarra du zeharkarrikan Gareserantz eta Arrizabalagarantz.

 Nafarroako Hiriarteko Garraioa
 Zerbitzua  Hasiera  Ibilbidea  Amaiera ⁠
334GaresAdios • Eneritz • Ukar • Añorbe • Tirapu • Olkotz • Muru Artederreta • BiurrunArrizabalaga

Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Ukar sailkatu zituen, Izarbeibarreko herri guztiekin, hegoaldeko goi-nafarrera euskalkian.[27]

Koldo Zuazok, 2010ean, Ukar ez-euskal-eremuan sailkatu zen.[28]

Ibar honetan hitz egiten den euskarak bere berezitasunak ditu. Horregatik sailkatzen da izarbeibarrera azpieuskalkian. Euskara batuaren itzalean alfabetatutako hainbat euskaldun baden arren, Orbaibarreko mintzaira zaharrak hiztun gaberik dakite.

Nafarroako Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera, Ukar eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren % 1,61k zekien euskaraz hitz egiten, 2010ean % 1,91 eta 2018n % 7,20k.

2008an Nafarroako Ezker Batuak eta Nafarroa Baik Euskararen Foru Legea aldatu eta eremu mistoan udalerri gehiago sartzeko (horien artean Ukar) proposamena aurkeztu zuten Nafarroako Parlamentuan. Nafar Herriaren Batasuna ez beste talde guztien baiezko botoarekin proposamena aurrera aterako zela zirudienean, Nafarroako Alderdi Sozialistaren ustegabeko jarrera aldaketak, atzera bota zuen gune mistoaren hedapena.[29]

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ /úkaɾ/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza lehengo silaban

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ Euskararen Adierazle Sistema. Euskara-gaitasuna adinaren eta sexuaren arabera. EAE (eskualdeka/udalerrika). Eusko Jaurlaritza.
  2. ↑ «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  3. ↑ Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
  4. ↑ «Ukar - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2021-08-30).
  5. ↑ Otazu Ripa, Jesús Lorenzo. (D.L. 1990). Heraldica municipal, merindad de Pamplona. Diputación Foral de Navarra, Dirección de Turismo, Bibliotecas y Cultura Popular ISBN 84-235-0276-7. PMC 911388951. (kontsulta data: 2021-08-31).
  6. ↑ Meteo Navarra. «Estazioko datuak - Gares» meteoeu.navarra.es (kontsulta data: 2021-09-01).
  7. ↑ Garesko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (kontsulta data: 2020-08-24).
  8. ↑ «Ukar» www.ine.es (Espainiako Estatistika Institutua) (kontsulta data: 2021-08-31).
  9. ↑ «Indicadores municipales - Nastat» Nafarroa.eus (kontsulta data: 2026-08-03).
  10. ↑ «Indicadores municipales - Nastat» Nafarroa.eus (kontsulta data: 2026-08-03).
  11. ↑ INE, «Población por relación entre lugar de nacimiento y de residencia» (Padroia), Jatorria Nafarroa.tab.
  12. ↑ INE, «Población por país de nacimiento» (Padroia), Jaioterria Nafarroa.tab.
  13. ↑ (Gaztelaniaz) «Etxebizitzak udalerrika eta motaren arabera» 2021eko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (Espainiako Estatistika Institutua).
  14. ↑ (Gaztelaniaz) «Etxeguneak udalerrika eta tamainaren arabera» 2021eko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (Espainiako Estatistika Institutua).
  15. ↑ (Gaztelaniaz) «Población de 15 y más años por sexo y nivel de estudios (agregado) (Municipios entre 50 y 500 habitantes)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  16. ↑ INE, «Indicadores de renta media y mediana» (ADRH), ADRH errenta Nafarroa.tab.
  17. ↑ INE, «Distribución por fuente de ingresos» (ADRH), ADRH fuente Nafarroa.tab.
  18. ↑ INE, «Índice de Gini y distribución de la renta P80/P20» (ADRH), ADRH gini erreferentziak.tab.
  19. 1 2 (Gaztelaniaz) «Población de 16 y más años por sexo y relación con la actividad (agrupado) (Municipios entre 50 y 500 habitantes)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  20. 1 2 (Gaztelaniaz) «Ocupados de 16 y más años por sexo y rama de actividad (Municipios entre 50 y 500 habitantes)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  21. ↑ (Gaztelaniaz) «Ocupados de 16 y más años por sexo y ocupación (agregada) (Municipios entre 50 y 500 habitantes)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  22. ↑ (Gaztelaniaz) «Ocupados de 16 y más años por sexo y situación profesional (agregada) (Municipios entre 50 y 500 habitantes)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  23. ↑ INE, «Explotaciones por tipo de cultivo», Nekazaritza Errolda 2020. Datuak: INE nekazaritza-azalera Nafarroa.tab (Wikimedia Commons).
  24. ↑ Udalerriaren azalera: Wikidata, Q1647372.
  25. 1 2 3 DGT, «Datos municipales general» (2025). Datuak: DGT ibilgailuak Nafarroa.tab (Wikimedia Commons).
  26. ↑ (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (kontsulta data: 2020-05-05).
  27. ↑ Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
  28. ↑ Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.
  29. ↑ Euskarakultur.com webguneko albistea.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ 0 balioak berdintasun osoa adierazten du eta 100 balioak desberdintasun handiena; zenbat eta baxuagoa, orduan eta banaketa berdinagoa.
  2. ↑ INEk ustiategi baten lur guztiak ustiategia kokatuta dagoen udalerriari egozten dizkio, nahiz eta lur horietako batzuk beste udalerri batzuetan egon. Horregatik, udalerri batzuetan NAE udalerriaren azalera baino handiagoa izan daiteke.
  3. ↑ Ustiategi batek lur-erabilera bat baino gehiago izan ditzake; horregatik, erabilera bakoitzeko ustiategi-kopuruen batura ustiategi guztien kopurua baino handiagoa izan daiteke.
  4. ↑ DGTren ingurumen-etiketak ibilgailuen isurien araberakoak dira: 0 (elektrikoak eta autonomia handiko entxufagarriak), ECO (hibridoak eta gasezkoak), C (Euro 4tik aurrerako gasolina-ibilgailuak eta Euro 6ko dieselak), B (Euro 3ko gasolina-ibilgailuak eta Euro 4-5eko dieselak); zaharrenek ez dute etiketarik.
Aipuaren errorea: <ref> tags exist for a group named "oh", but no corresponding <references group="oh"/> tag was found.