Edukira joan

Leotz

Artikulu hau Orbaibarreko udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Leotz (argipena)».
Leotz
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Leotz kontzejuko enparantza
Leotz bandera
Bandera

Leotz armarria
Armarria


Mapa
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Erriberri
EskualdeaErdialdea
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
BarrutiaTafalla
Izen ofiziala Leoz / Leotz
Alkatea
(2019-2023)
Amaia Ruiz Marcolain
(Leotz Bizirik)
Posta kodea31395
INE kodea31150
Herritarraleoztar
Geografia
Koordenatuak42°36′03″N 1°33′59″W / 42.60088053°N 1.56650783°W / 42.60088053; -1.56650783
Azalera96,23 km²
Garaiera473-1070 metro
Distantzia34,5 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria202 (2025:  −8)
alt_left 73 (%36,1) (%63,9) 129 alt_right
Dentsitatea0,02 bizt/km²
Euskara
Eremuaeremu mistoa
Euskaldunak[1]% 19.9 + % 16.7 hartzaile (2021)
Kaleko erabilera [2]% 
Datu gehigarriak
Sorrera1847 (independentzia)
Webguneawww.leoz.es

Leotz[3][a] Euskal Herriko udalerri-barruti bat da, Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta. Erriberriko merindadean eta Erdialdea eskualdean dago, Iruñea hiriburutik 34,5 kilometrora. Altuera 473 eta 1070 metro artekoa da, eta 96,23 km²-ko azalera hartzen du. 202 biztanle zituen 2025. urtean.

Udalerri hori Orbaibar udalerria desegitean sortu zen, Leotz ibaiaren ibarreko herriak elkartuz, Orisoain, Barasoain edo Garinoainen ez bezala, ezin baitzuten udalerri propiorik osatu, behar adina biztanle ez zituztelako. Gaur egun, hiru kontzejuk (Iratxeta, Leotz eta Olleta) eta bederatzi lekuk (Amatriain, Artariain, Benegorri, Bezkitz, Makirriain, Munarrizketa, Santsoain, Santsomain eta Uzkita) osatzen dute.

Bertako biztanleak leoztarrak dira.

Leotz beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:

Gainera, toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[4]

  • Leioz (1144)
  • Lioz (1146)
  • Leyoz (1264)
  • Leotz (1268)
  • Leoz (1366)
  • Leoz (1534)
  • Leozerana (1802)
  • Leoz (1945)
  • Leotz (1974)
  • Leotz (1997)

Udalerriak izen bereko kontzejutik hartzen du izena.

Leotz izena XII. mendeko Leiotz izendapenetik datorkio zuzenean; gaur egungo euskaraz, laiotz (leku itzaltsua edo ez oso eguzkitsua). Bere kokapen geografikoarekin bat dator, mendiz inguratua baitago, eta eguzki ordu gutxirekin. Uzkitan, bere ondoko herriaren izenak, berriz, «eguzkitan» esan nahi du.[erreferentzia behar]

Leozko armarriak honako blasoi hau du:[5]

« Hondo hori batez eta aurrean zuhaitz berde batez osatuta dago, lurrean txertatuta eta erbi-txakur zuri batekin, bere enborrari kate batez lotuta. »

Leozko banderak Leozko armarria dauka hondo gorri baten gainean.

Leotz Erdialdea eskualdean dago, Orbaibar ibarrean.

Inguru naturala eta kokapena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erriberriko merindadeko herria, merindadeko ipar-ekialdean dago. Herrira heltzeko lehenengoAP-15 autobidea eta ondoren, Oloritz eta Orisoain bitarteko errepidea hartu behar dira.

Klima eta landaredia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klimaren ezaugarri mediterraneoak bai batez besteko tenperaturan (12,5 gradu) bai batez besteko prezipitazioetan (600-900mm batez beste) ikusten dira. Aldaketa termikoa handia da, eta 20 gradurainoko aldea egon daiteke udaberriko eta udazkeneko egun askotan. Udan bi hilabete idor izaten dira, uztaila eta abuztua. Urteroko egun euritsuak 80 eta 100 bitartean dira.

Gizakiaren eragina dela eta, jatorrizko basoen azalera asko gutxitu da, eta mantendu den guneetan ameztiak nabarmentzen dira. Horrez gain, XIX. mendetik aurrera egindako birlandaketen ondorioz, Austriatik ekarritako pinu lariziarren (Pinus nigra) eta beltzen 351 hektarea daude.

Estazio meteorologikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leotzen ez dago estazio meteorologikorik. Hala ere, Barasoain pareko udalerrian, estazio bat dagoen, itsasoaren mailatik 524 metrora, Nafarroako Gobernuak 1975ean jarritako estazio meteorologikoa dago.[6]

    Datu klimatikoak (Barasoain, 1975-2020)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 20.0 22.0 27.0 29.0 36.0 40.0 42.0 41.0 37.0 31.0 25.0 18.0 42
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 9.2 10.9 14.3 16.1 20.6 25.3 28.4 28.7 23.8 18.6 12.6 9.5 18.2
Batez besteko tenperatura (ºC) 5.4 6.4 9.1 10.7 14.7 18.8 21.4 21.8 17.9 13.8 8.6 5.7 12.9
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 1.6 1.9 3.9 5.3 8.7 12.2 14.4 15.0 12.0 8.9 4.6 2.0 7.5
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -7.5 -9.0 -10.0 -3.0 0.0 2.0 7.0 7.0 2.0 -3.0 -7.0 -11.0 -11
Batez besteko prezipitazioa (mm) 44.2 34.6 41.8 66.6 55.1 42.6 25.3 28.8 43.9 54.3 59.9 51.7 548.8
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) 46.0 22.0 44.0 40.0 42.0 38.5 39.0 86.0 95.0 44.0 53.0 40.0 95.0
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 10.5 9.0 8.0 10.7 10.5 6.4 5.1 4.9 5.4 9.8 11.4 10.9 102.5
Elur egunak (≥ 1 mm) 0.9 1.1 0.9 0.3 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.2 1.2 4.7
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[7]


Leotzek 3 kontzeju ditu:

Gainera, beste 9 leku batzuk ere badaude, hala nola:

Azkenik, udalerrian 4 herri hustu daude:

Mapa
Leotz udalerriko herriak

Orbaibarrena da, banaketa administratibo honek iraun zuen bitartean bertako kide izan baitzen. Gero, 1835-1845eko erreformekin, udalerria sortu zen. Ondoren, 1847an, Amatriain, Artariain, Benegorri, Bezkitz, Iratxeta eta Olleta udalerrri-ohiak gehitu zitzaizkion, eta Orisoain eta Oloritz banandu zen.

Orbaibarreko ia herri guztiak bezala, erreforma horiek ere Iruñeko merkatuko alkatearen eskumenekoak ziren. Ondoren, gainerakoak bezala erregimen komunaren menpe geratu ziren.

1970eko hamarkadan, biztanleria gehiena galtzean, Santsoain udalerria desegin, eta haren lurrak Leotzek hartu zituen

202 biztanle zituen 2025. urtean Leotzek.[8]

1842 1857 1860 1877 1887 1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2011 2021
799 1252 1303 1114 1147 1106 1127 1116 1068 1013 875 771 527 260 142 196 248 262 226
Biztanleriaren tamainaUrtea020040060080010001200189019201950198020102040LeotzBiztanleriaren estatistikaOharra: grafiko hau Wikidatan jasotako datuetatik egin da, automatikoki. Daturen bat aldatu edo eguneratu behar izanez gero, egizu Wikidatan bertan.
Biztanleria-piramidea 2025
Guztira: 129 gizon, 73 emakume
%GizonakAdinaEmakumeak%
0.00
 
100+
 
0.00
0.00
 
95-99
 
1.37
3.10
 
90-94
 
0.00
5.43
 
85-89
 
5.48
3.88
 
80-84
 
4.11
7.75
 
75-79
 
6.85
11.63
 
70-74
 
5.48
3.10
 
65-69
 
8.22
7.75
 
60-64
 
5.48
13.18
 
55-59
 
8.22
10.85
 
50-54
 
8.22
7.75
 
45-49
 
6.85
5.43
 
40-44
 
4.11
3.10
 
35-39
 
4.11
3.88
 
30-34
 
6.85
4.65
 
25-29
 
8.22
3.88
 
20-24
 
4.11
3.10
 
15-19
 
5.48
0.00
 
10-14
 
4.11
1.55
 
5-9
 
1.37
0.00
 
0-4
 
1.37
Iturria: Nafarroako Estatistika Institutua / Instituto Nacional de Estadística
Hazkunde begetatiboa
Hazkunde begetatiboa (pertsonak)Urtea−4−2024200820112014201720202023Leoz / LeotzHazkunde begetatiboa
Urtea200820092010201120122014201520162017201820192020202120222023
Hazkunde begetatiboa 410120−10−1−11−4−3−2−1
Honakoa hazkunde begetatiboa erakusten duen grafiko bat da, hau da, urte batean jaiotakoei hildakoak kentzearen emaitza. Datuak Nastat erakundeak eskaintzen ditu[9] eta Wikimedia Commonsen daude eskuragarri. Aldaketaren bat egin behar bada, bertan egin beharko da.
Batez besteko adina
AdinaUrtea44464850525456200320072011201520192023Leoz / LeotzBatez besteko adina
Urtea20032004200520062007200820092010201120122013201420152016201720182019202020212022202320242025
Batez besteko adina 46,7445,6645,6645,6146,4346,9146,2845,6545,4846,5247,5748,6549,3750,2350,8951,7253,185353,453,4653,3853,4554,4
Honakoa batez besteko adina erakusten duen grafiko bat da. Datuak Nastat erakundeak eskaintzen ditu[10] eta Wikimedia Commonsen daude eskuragarri. Aldaketaren bat egin behar bada, bertan egin beharko da.

Jaiolekuari dagokionez, 2025. urtean biztanleen % 31,2 udalerri berean jaioak ziren[11], probintziako batez bestekoaren (% 37,3) azpitik. Beste erkidego batzuetan jaiotakoak (EAE barne) % 9,4 dira, eta espainiar estatutik kanpo jaiotakoak % 3,5 —probintzian % 19,8—.

Biztanleria jaiolekuaren arabera Nafarroako mapa
Udal
Prob
Best
Udalerri berean · % 31,2Probintzia berean · % 55,9Beste erkidegoa · % 9,4Estatutik kanpo · % 3,5
Jaiolekua bizilekuarekin alderatuta (2025). Iturria: INE.

Biztanleria atzerritarra

Espainiar estatutik kanpo jaiotako 7 biztanleren artean, gehienak Europan jaioak dira (% 57,1)[12]. Jaiotza herrialde nagusiak Frantzia, Venezuela, Txina dira.

Atzerrian jaiotakoak, eskualdeka
Amer
Euro
Afri
Asia
Amerika · % 14,3Europa · % 57,1Afrika · % 14,3Asia · % 14,3
Espainiar estatutik kanpo jaiotakoak, eskualdeka (2025). Iturria: INE.
Jaiolekuko herrialde nagusiak, sexuaren arabera
◄ gizonezkoakjaioterriaemakumezkoak ►
Jaiolekuko herrialde nagusiak, sexuaren arabera (2025). Iturria: INE.

INEren 2021eko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsuaren arabera, udalerrian 244 etxebizitza zeuden: 112 (% 45,9) nagusiak eta 132 (% 54,1) ez-nagusiak.[13]

244etxebizitza
112etxegune

Etxebizitza multzoa Nafarroako mapa

112
132
Etxebizitza nagusia (112)Ez-nagusia (bigarrena edo hutsa) (132)

Guztira 112 etxegune zeuden, eta horietatik 53 (% 47,3) pertsona bakarrekoak ziren.[14]

Etxeguneak tamainaren arabera

Pertsona 153
2 pertsona28
3 pertsona15
4 pertsona10
5 edo gehiago6

Hezkuntza-maila

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

INEren 2024ko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsuaren arabera, udalerrian 15 urte edo gehiagoko 200 biztanle zeuden. Lortutako ikasketa-mailarik altuenari dagokionez, goi-mailako ikasketak zituztenak % 36,5 ziren; bigarren hezkuntzako bigarren etapa (batxilergoa edo erdi-mailako lanbide-heziketa) zutenak % 27,0; bigarren hezkuntzako lehen etapa (DBH edo antzekoa) zutenak % 30,0; eta lehen hezkuntza edo gutxiago zutenak % 6,5.[15] Goi-mailako ikasketak zituztenen proportzioa % 32,4 zen 2021ean eta % 36,5 2024an; beraz, 4,1 puntu igo zen 3 urtean. Lehen hezkuntza edo gutxiago zutenena, berriz, % 8,5 izatetik % 6,5 izatera pasatu zen. Sexuaren arabera, goi-mailako ikasketak zituztenak emakumeen artean % 47,8 ziren, eta gizonen artean % 30,5; 17,3 puntuko aldea, emakumeen alde. Lehen hezkuntza edo gutxiago zutenak, berriz, emakumeen % 4,3 eta gizonen % 7,6 ziren.

200biztanle 15 urte edo +, 2024
% 36,5goi-mailako ikasketak+4,1 puntu 2021etik mapa
% 6,5lehen hezkuntza edo gutxiago−2,0 puntu 2021etik mapa
% 30,0
% 27,0
% 36,5
Lehen hezkuntza edo gutxiago · % 6,5Bigarren hezkuntzako lehen etapa (DBH) · % 30,0Bigarren hezkuntzako bigarren etapa · % 27,0Goi-mailako ikasketak · % 36,5
Lortutako ikasketa-mailarik altuena, 15 urte edo gehiagoko biztanleen artean (2024). Nafarroako mapa
Sexuaren araberako banaketa
15 urte edo gehiagoko biztanleria ikasketa-mailaren eta sexuaren arabera, Leoz/Leotz, 2024
Ikasketa-mailaGuztira%Gizonak%Emakumeak%
Goi-mailako ikasketak73% 36,540% 30,533% 47,8
Bigarren hezkuntzako bigarren etapa54% 27,035% 26,719% 27,5
Bigarren hezkuntzako lehen etapa (DBH)60% 30,046% 35,114% 20,3
Lehen hezkuntza edo gutxiago13% 6,510% 7,63% 4,3
Guztira200% 100,0131% 100,069% 100,0
Urtez urteko bilakaera
Ikasketa-mailaren bilakaera (%), Leoz/Leotz, 2021–2024
UrteaGoi-mailakoakBatx. / erdi LHDBHLehen H. edo gutx.15 urte edo +
2021% 32,4% 25,8% 33,3% 8,5213
2022% 34,8% 25,6% 31,9% 7,7207
2023% 36,2% 26,6% 30,2% 7,0199
2024% 36,5% 27,0% 30,0% 6,5200
500 biztanletik beherako udalerrietan, INEk ikasketa-maila lau multzo nagusitan baino ez du argitaratzen, eta ez du jaiolekuaren araberako daturik ez ikasten ari direnei buruzkorik ematen.
Ekilore-zelaiak

Udalerriaren jarduera ekonomiko nagusia nekazaritza da. Azken urteetan, landa turismoa garatu da eta horrela gaur egun hiru landetxe daude: Artadi Etxea, Enara Etxea eta Arkuaren Etxea. Bestalde, landatutako lurren azalera asko hazi zen XX. mendean, Nafarroako herri gehienetan bezala eta horrela, 1896an 1500 hektarea lantzen ziren eta 1950ean, berriz, 2108. Landatzen diren laboreen artean, sekain lurreko zerealak eta mota askotako zuhaixkak eta mahastiak daude. Abeltzaintzak garrantzi txikia izan du beti eta 1906an 364 behi, 50 zaldi, 75 asto eta 5225 ardi zeuden arren, 1982an kopuru hori erdira murriztu zen.

Lur komunak erroldaturiko lurren %35 dira, eta basoen %90, larreen %25 eta laborantza lurren %10. Industria ibarrean dagoen eraikuntza enpresara mugatzen da eta zerbitzuak ibarreko kontzeju handienetan dauden taberna eta dendetara. Herritar gehienek Iruñeko, Tafallako eta Erriberriko industrialdeetan egiten dute lan.

Parke eolikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Nafarroako parke eolikoak»

Udalerriaren hego-ekialdean, Olleta kontzejutik bost kilometrora, Nafarroako Gobernuak 1990eko hamarkadan eraikitako parke eolikoa dago. Horrez gain, Gerindako mendilerroan "Peña Blanca I" eta "Peña Blanca II" izeneko parke eolikoak daude, Leotzen eta Tafallaren arteko mugan. Instalaturiko potentzia hiruren artean 64,26 megawattekoa da.

Horrez gain, udalerriaren hegoaldean, Ezporogi eta Ibargoiti bitartean, "Ibargoiti" izeneko parkea dago, instalaturiko potentzia 28,08 megawattekoa da.

Diru-sarrerak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2024. urtean, biztanle bakoitzeko batez besteko errenta garbia 18.885 euro-koa zen[16], eta etxegune bakoitzeko 38.149 euro-koa. Balio hori probintziako batez bestekoaren (17.701 euro) gainetik dago, eta Espainiako batez bestekoaren (15.948 euro) gainetik. Kontsumo-unitateko errentaren mediana (etxeguneen tamaina eta osaera kontuan hartzen dituen neurria) 25.277 euro zen. Errenta gordina 22.369 euro-koa izan zen pertsonako.

Diru-sarreren iturri nagusia soldata da, guztizkoaren % 52,4[17]. Gainerako iturriak: pentsioak (% 28,3), beste diru-sarrerak (% 12), langabezia-prestazioak (% 2,6), beste prestazioak (% 4,7).

52%
28%
12%
Soldata · % 52,4Pentsioak · % 28,3Langabezia · % 2,6Beste prestazioak · % 4,7Beste sarrerak · % 12
Diru-sarreren banaketa iturriaren arabera.

Desberdintasuna

Errentaren banaketaren desberdintasuna neurtzeko Gini indizea erabiltzen da[18][oh 1]. Udalerrian indizea 27 da, probintziakoaren (30,4; Nafarroako mapa) azpitik eta Espainiakoaren (31,9) azpitik. P80/P20 zatidurak, hau da errenta-banaketaren 80. eta 20. pertzentilen arteko zatidura, 2,5 da, probintziakoaren (2,6; Nafarroako mapa) azpitik eta Espainiakoaren (2,6) azpitik.

Jarduera ekonomikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

INEren 2024ko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsuaren arabera, Leoz/Leotz udalerrian biztanleria aktiboa (okupatuak eta langabeak) 107 pertsona ziren, hau da, 16 urte edo gehiagoko biztanleriaren % 54,0; gainerako % 46,0 inaktibo zeuden.[19] Aktiboen artean, langabezia-tasa % 7,5 zen. Sexuaren arabera, gizonezkoen jarduera-tasa % 51,5 zen eta emakumezkoena % 58,8; langabezia-tasa, aldiz, % 9,0 eta % 5,0 zen, hurrenez hurren.[19]

Okupatuen kopurua 95 zen 2023ean, 2021eko 93etik gora.[20] Emakumeek okupatuen % 37,9 osatzen dute, eta gizonek % 62,1.

95okupatu, 2023+% 2,2 2021etik
% 37,9emakumeak okupatuen artean
% 54,0jarduera-tasa, 2024
% 7,5langabezia-tasa, 2024
16 urte edo gehiagoko biztanleria jarduerarekiko loturaren arabera (2024)
% 50,0
% 46,0
Okupatuak · % 50,0Langabeak · % 4,0Inaktiboak · % 46,0
16 urte edo gehiagoko biztanleria jardueraren eta sexuaren arabera, Leoz/Leotz, 2024
EgoeraGuztira%Gizonak%Emakumeak%
Okupatuak99% 50,061% 46,938% 55,9
Langabeak8% 4,06% 4,62% 2,9
Inaktiboak91% 46,063% 48,528% 41,2
Guztira198% 100,0130% 100,068% 100,0

Jarduera-sektoreak

Jarduera-sektoreei dagokienez, okupatuak honela banatzen dira: zerbitzuak (% 67,4), industria (% 17,9), nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza (% 8,4) eta eraikuntza (% 6,3).[20]

Okupatuak jarduera-sektorearen arabera (2023) Nafarroako mapa
% 8,4
% 17,9
% 67,4
Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza · % 8,4Industria · % 17,9Eraikuntza · % 6,3Zerbitzuak · % 67,4

Okupazioa eta lan-egoera

Okupazio-mailari dagokionez, langile kualifikatuak eta maila baxuko ofizialak dira talderik ugariena, okupatuen % 49,5; ondoren, zuzendariak eta goi eta erdi mailako teknikariak daude (% 42,1), eta oinarrizko okupazioak % 8,4.[21] Sexuaren arabera, gizonen artean langile kualifikatuak dira nagusi (% 59,3), eta emakumeen artean goi eta erdi maila (% 61,1).

% 42,1
% 49,5
% 8,4
Zuzendariak eta goi eta erdi mailako teknikariak · % 42,1Langile kualifikatuak eta maila baxuko ofizialak · % 49,5Oinarrizko okupazioak · % 8,4Ez dago jasota · % 0,0
Okupatuak okupazioaren eta sexuaren arabera, Leoz/Leotz, 2023
OkupazioaGuztira%Gizonak%Emakumeak%
Zuzendariak eta goi eta erdi mailako teknikariak40% 42,118% 30,522% 61,1
Langile kualifikatuak eta maila baxuko ofizialak47% 49,535% 59,312% 33,3
Oinarrizko okupazioak8% 8,46% 10,22% 5,6
Ez dago jasota0% 0,00% 0,00% 0,0
Guztira95% 100,059% 100,036% 100,0

Okupatuen % 77,9 besteren konturako langileak dira, eta % 22,1 norberaren konturakoak.[22]

% 22,1
% 77,9
Norberaren kontura · % 22,1Besteren kontura eta beste egoera bat · % 77,9
Okupatuak lan-egoeraren eta sexuaren arabera, Leoz/Leotz, 2023
Lan-egoeraGuztira%Gizonak%Emakumeak%
Norberaren kontura21% 22,117% 28,84% 11,1
Besteren kontura74% 77,942% 71,232% 88,9
Guztira95% 100,059% 100,036% 100,0

Lehen sektorea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nekazaritza

2020ko Nekazaritza Erroldaren arabera, udalerrian 37 nekazaritza-ustiategi zeuden, eta guztira 3.389 hektarea nekazaritzako azalera erabilgarri (NAE) lantzen zuten[23][oh 2]. Udalerriaren azalera 96,2 km² denez, NAE lurraldearen % 35,2 da[24]. Lur-erabileraren arabera, NAEren % 68 lur goldagarria (2.305 ha, 32 ustiategitan), % 31,5 larre iraunkorrak (1.067 ha, 14 ustiategitan), % 0,5 arbolak (16,5 ha, 17 ustiategitan), norberaren kontsumorako baratzeak (0,13 ha, 4 ustiategitan) eta berotegiak edo babes garai irisgarriak (0,06 ha, 2 ustiategitan)[oh 3].

Nekazaritzako azalera erabilgarria (NAE)
NAE udalerriaren azaleran
35%
65%
NAE · 3.389 ha (% 35,2)Gainerako azalera · 6.234 ha (% 64,8)
NAE, lur-erabileraren arabera
68%
31%
Lur goldagarria · 2.305 ha (% 68)Larre iraunkorrak · 1.067 ha (% 31,5)Arbolak · 16,5 ha (% 0,5)Baratzeak · 0,13 ha (< % 0,1)Berotegiak · 0,06 ha (< % 0,1)
Iturria: INE, Nekazaritza Errolda 2020; udalerriaren azalera: Wikidata.

Abeltzaintza

2020ko Nekazaritza Erroldaren arabera, udalerriko abeltzaintza-ustiategietan 408 behi eta 1.187 ardi eta ahuntz zeuden[25].

Ibilgailu-parkea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Trafikoko Zuzendaritza Nagusiaren (DGT) 2025eko datuen arabera, udalerrian 112 gidari zeuden erroldatuta: 72 gizon (% 64,3) eta 40 emakume (% 35,7)[26]. Biztanleen % 55,4 gidatzeko gai zen.

Ibilgailu-parkea 175 ibilgailuk osatzen zuten: 98 turismo, 31 furgoneta, 17 kamioi, 11 motozikleta eta 4 ziklomotor[26]. Motorizazio-tasa 1.000 biztanleko 485 turismokoa zen, probintziako (512) eta Espainiako (525) batez bestekoen azpitik.

Turismoen batez besteko adina 12,4 urtekoa zen; turismoen % 17,3k 4 urte baino gutxiago zituen, eta % 11,2k 25 urte baino gehiago[26]. Erregaiari dagokionez, ibilgailuen % 66,7 diesel zen eta % 29,8 gasolinazko; 6 ibilgailu elektrifikatu zeuden (% 3,5; probintzian % 1,3). Ingurumen-bereizgarriari dagokionez, ibilgailuen % 9,9k zuen 0 edo ECO etiketa, eta % 39,2k ez zuen etiketarik[oh 4].

Ibilgailu-parkea (2025)
Ingurumen-etiketa
21%
30%
39%
0 etiketa · 9 (% 5,3)ECO · 8 (% 4,7)C etiketa · 36 (% 21,1)B etiketa · 51 (% 29,8)Etiketarik gabe · 67 (% 39,2)
Turismoak, adinaren arabera
17%
13%
20%
38%
11%
< 4 urte · 17 (% 17,3)4–8 urte · 13 (% 13,3)8–15 urte · 20 (% 20,4)15–25 urte · 37 (% 37,8)≥ 25 urte · 11 (% 11,2)
Iturria: DGT, «Datos municipales general» (2025).

Leozko udaletxea herrigunean dago. Udalbatza udalerriko alkateak eta lau zinegotzik osatzen dute. Egungo alkatea Amaia Ruiz Marcolain da, Leotz Bizirikeko hautagai gisa aurkeztu zena.

Hauteskundeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udal hauteskundeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Alderdia Legealdiko eserlekuak, hasiera-urtearen arabera
1979 1983 1987 1991 1995 1999 2003 2007 2011 2015 2019
Leotz Bizirik - - - - - - - - 4 5 7
Hiru Erreka - - - - - - - - 2 2 -
Nafar Herriaren Batasuna - - - - - - - - 1 0 -
Leozko Hautesle-elkarte Independentea - - - - 5 5 5 5 - - -
Leozko Udalako Talde Independentea - - - - - - 2 2 - - -
Nafarroako Independenteak - - - - - 2 - - - - -
Leozko Independenteak 3 4 3 5 - - - - - - -
Foru Batasun Demokrata - 1 2 - - - - - - - -
Zentro Demokratikoaren Batasuna 2 - - - - - - - - - -
Ezkerren Nafar Batasuna 0 - - - - - - - - - -

Foru hauteskundeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek dira Nafarroako Parlamenturako hauteskundeen azken bi deialdiak:

2019ko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak
Alderdia Bozak
guztira % +/-
 Euskal Herria Bildu 47 35,61 ▼ 9
 Navarra Suma 26 19,70 -
 Geroa Bai 22 16,67 ▼ 5
 Ahal Dugu 14 10,61 ▼ 15
 Nafarroako Alderdi Sozialista 13 9,85 ▲ 5
 Izquierda-Ezkerra 6 4,55 ▼ 0
 Nafarroako Ordezkaritza Kannabikoa 1 0,76 ▲ 1
 Vox 1 0,76 -
2015eko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak
Alderdia Bozak
guztira % +/-
 Euskal Herria Bildu 56 32,75 ?
 Nafar Herriaren Batasuna 35 20,47 ?
 Ahal Dugu 29 16,96 ?
 Geroa Bai 27 15,79 ?
 Nafarroako Alderdi Sozialista 8 4,68 ?
 Nafarroako Alderdi Popularra 6 3,51 ?
 Izquierda-Ezkerra 6 3,51 ?
 Herritarrak - Herritarron Alderdia 2 1,17 ?

Udalaren egoitza eta udaletxea Iratxeta udalburuan dago.

Udaletxea eliza eta frontoiaren aurrean dago, antzina eskola moduan erabiltzen zen eraikin batean. 1930eko hamarkadan eraiki zen, eta XX. mendean berriztu zen azkeneko aldiz. Eraikinak beheko solairua eta horren gaineko lehen solairu bat dauzka. Fatxada nagusia margoturik dago, eta udal bulegoez gain, herriko maisuaren etxebizitza dago bertan.

  • HELBIDEA: Doneztebe kalea, 26 (Iratxeta)

Egungo banaketa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leozko Udala zinegotzik eta alkateak osatzen dute, demokratikoki hautatuak. Alkatea Amaia Ruiz Marcolain da, Leotz Birizirk zerrendakoa. Zinegotziak 4 daude:

  • Ainhoa Mateo Moriones (Leotz Bizirik)
  • Celia Raquel Recalde Murillo (Leotz Bizirik)
  • Alberto Irisarri Ojer (Leotz Bizirik)
  • Francisco Javier Arizcuren Zaratiegui (Leotz Bizirik)

1979tik, Leotzek 7 alkate izan ditu:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia[27]
Jose Luis Guillen Sola 1979 1983 Leozko Independenteak
Jose Luis Agorreta San Martin 1983 1995 Leozko Independenteak
? 1995 2003 Leozko Hautesle-elkarte Independentea
Endika Zabalza Murillo 2003 2011 Leozko Hautesle-elkarte Independentea
Ramon Muruzabal del Castillo 2011 2015 Leotz Bizirik
Arrate Febrero Vadillo 2015 2019 Leotz Bizirik
Amaia Ruiz Marcolain 2019 jardunean Leotz Bizirik

Nafarroako Hiriarteko Garraioa sareko 330 331 eta 332 lineek zerbitzua ematen diote udalerri honi.

 Nafarroako Hiriarteko Garraioa
 Zerbitzua  Hasiera  Ibilbidea  Amaiera ⁠
330TafallaPuiu • Santsoain • MakirriainOlleta⁠
331TafallaBarasoain • Orisoain • Artariain • Munarrizketa • Iratxeta • LeotzUzkita⁠
332TafallaBarasoain • Santsomain • Benegorri • BezkitzAmatriain

Autobus zerbitzuak lan egin dezan, 330 331 eta 332 lineak eskariaren araberako lineak baita, bidaia aurreko eguneko 19:00ak baino lehen erreserbatu behar da.

XVI. mendearen amaieran (1587) lurralde euskaldunean sartuta zegoen. Bi mende geroago ere (1778) ohikoa zen euskara.

Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Leotz atzerakada-eremuan sailkatu zen, non euskarak hain atzerakada handia izan duen, non bertako hiztunik apenas geratzen den.[28]

Koldo Zuazok, 2010ean, Leotz ez-euskal-eremuan sailkatu zen.[29]

Nafarroako Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera, Leotz eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %15,04k zekien euskaraz hitz egiten, 2010ean % 15,10k eta 2018n % 28,20k. Euskal hiztun gehien dituen Erriberriko merindadeko udalerria da.

2008an Nafarroako Ezker Batuak eta Nafarroa Baik Euskararen Foru Legea aldatu eta eremu mistoan udalerri gehiago sartzeko (horien artean Untzue) proposamena aurkeztu zuten Nafarroako Parlamentuan. Nafar Herriaren Batasuna ez beste talde guztien baiezko botoarekin proposamena aurrera aterako zela zirudienean, Nafarroako Alderdi Sozialistaren ustegabeko jarrera aldaketak, atzera bota zuen gune mistoaren hedapena.[30]

2009ko urtarriletik udalerriaren izen ofiziala Leoz <> Leotz da.[31]

2017ko ekainaren 22an Nafarroako Parlamentuak eremu mistora pasatzea erabaki zuen, beste 43 udalekin batean.

Leotzek ez du eskolarik gaur egun, eta hori dela eta, Orbaibar ibarrean bizi diren umeek Tafallako eskoletara joan behar dute. Udalak umeak garraiatzeko taxi bat erabiltzen du. XX. mendean zehar biztanleriaren bi heren galdu ostean, pixkanaka egoera hobetuz doa, eta Iratxetan 30 urtean umerik jaio ez zen arren, azken hamar urteetan sei ume jaio dira. Artariainen bost bikote gazte bizi ziren 2008an, eta Benegorrin beste bi ume daude.

Baliteke etorkizunean, Leotzen eskola zabaldu behar izatea, demografia hobetuz doan heinean.

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Bezkizko San Andres eliza
Iratxetako garaiaren barnealdea
Ikus zerrenda: «Leozko kultura ondasunak»

Leoztar ospetsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ /le.ót͡s̻/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza bigarren silaban

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ Euskararen Adierazle Sistema. Euskara-gaitasuna adinaren eta sexuaren arabera. EAE (eskualdeka/udalerrika). Eusko Jaurlaritza.
  2. ↑ «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  3. ↑ Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
  4. ↑ «Leotz - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2021-08-30).
  5. ↑ Otazu Ripa, Jesús Lorenzo. (D.L. 1977). Heraldica municipal, merindad de Sangüesa (I) : Abaurrea-Izalzu. Diputación Foral de Navarra, Dirección de Turismo, Bibliotecas y Cultura Popular ISBN 84-235-0076-4. PMC 911388951. (kontsulta data: 2021-08-31).
  6. ↑ Meteo Navarra. «Estazioko datuak - Barasoain» meteoeu.navarra.es (kontsulta data: 2021-09-01).
  7. ↑ Barasoaingo estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (kontsulta data: 2020-08-24).
  8. ↑ «Leotz» www.ine.es (Espainiako Estatistika Institutua) (kontsulta data: 2021-08-31).
  9. ↑ «Indicadores municipales - Nastat» Nafarroa.eus (kontsulta data: 2026-08-03).
  10. ↑ «Indicadores municipales - Nastat» Nafarroa.eus (kontsulta data: 2026-08-03).
  11. ↑ INE, «Población por relación entre lugar de nacimiento y de residencia» (Padroia), Jatorria Nafarroa.tab.
  12. ↑ INE, «Población por país de nacimiento» (Padroia), Jaioterria Nafarroa.tab.
  13. ↑ (Gaztelaniaz) «Etxebizitzak udalerrika eta motaren arabera» 2021eko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (Espainiako Estatistika Institutua).
  14. ↑ (Gaztelaniaz) «Etxeguneak udalerrika eta tamainaren arabera» 2021eko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (Espainiako Estatistika Institutua).
  15. ↑ (Gaztelaniaz) «Población de 15 y más años por sexo y nivel de estudios (agregado) (Municipios entre 50 y 500 habitantes)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  16. ↑ INE, «Indicadores de renta media y mediana» (ADRH), ADRH errenta Nafarroa.tab.
  17. ↑ INE, «Distribución por fuente de ingresos» (ADRH), ADRH fuente Nafarroa.tab.
  18. ↑ INE, «Índice de Gini y distribución de la renta P80/P20» (ADRH), ADRH gini erreferentziak.tab.
  19. 1 2 (Gaztelaniaz) «Población de 16 y más años por sexo y relación con la actividad (agrupado) (Municipios entre 50 y 500 habitantes)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  20. 1 2 (Gaztelaniaz) «Ocupados de 16 y más años por sexo y rama de actividad (Municipios entre 50 y 500 habitantes)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  21. ↑ (Gaztelaniaz) «Ocupados de 16 y más años por sexo y ocupación (agregada) (Municipios entre 50 y 500 habitantes)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  22. ↑ (Gaztelaniaz) «Ocupados de 16 y más años por sexo y situación profesional (agregada) (Municipios entre 50 y 500 habitantes)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  23. ↑ INE, «Explotaciones por tipo de cultivo», Nekazaritza Errolda 2020. Datuak: INE nekazaritza-azalera Nafarroa.tab (Wikimedia Commons).
  24. ↑ Udalerriaren azalera: Wikidata, Q1773034.
  25. ↑ INE, «Explotaciones ganaderas por tipo de ganado», Nekazaritza Errolda 2020. Datuak: INE abeltzaintza Nafarroa.tab (Wikimedia Commons).
  26. 1 2 3 DGT, «Datos municipales general» (2025). Datuak: DGT ibilgailuak Nafarroa.tab (Wikimedia Commons).
  27. ↑ (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (kontsulta data: 2020-05-05).
  28. ↑ Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
  29. ↑ Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.
  30. ↑ Euskarakultur.com webguneko albistea.
  31. ↑ Nafarroako gobernuak 2009ko Urtarrilaren 19an kaleratutako dekretua.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ 0 balioak berdintasun osoa adierazten du eta 100 balioak desberdintasun handiena; zenbat eta baxuagoa, orduan eta banaketa berdinagoa.
  2. ↑ INEk ustiategi baten lur guztiak ustiategia kokatuta dagoen udalerriari egozten dizkio, nahiz eta lur horietako batzuk beste udalerri batzuetan egon. Horregatik, udalerri batzuetan NAE udalerriaren azalera baino handiagoa izan daiteke.
  3. ↑ Ustiategi batek lur-erabilera bat baino gehiago izan ditzake; horregatik, erabilera bakoitzeko ustiategi-kopuruen batura ustiategi guztien kopurua baino handiagoa izan daiteke.
  4. ↑ DGTren ingurumen-etiketak ibilgailuen isurien araberakoak dira: 0 (elektrikoak eta autonomia handiko entxufagarriak), ECO (hibridoak eta gasezkoak), C (Euro 4tik aurrerako gasolina-ibilgailuak eta Euro 6ko dieselak), B (Euro 3ko gasolina-ibilgailuak eta Euro 4-5eko dieselak); zaharrenek ez dute etiketarik.
Aipuaren errorea: <ref> tags exist for a group named "oh", but no corresponding <references group="oh"/> tag was found.