Edukira joan

Ultzama

Artikulu hau Nafarroa Garaiko ibar eta udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ultzama (argipena)».
Ultzama
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Ultzamako bandera
Bandera

Ultzamako armarria
Armarria


Mapa
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Iruñea
EskualdeaUltzamaldea
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Ultzama
AlkateaMartin Pikabea Agirre,
(EH Bildu)
Posta kodea31797 - 31799
INE kodea31236
Herritarraultzamar
Geografia
Koordenatuak43°00′00″N 1°40′41″W / 43°N 1.6780555555556°W / 43; -1.6780555555556
Azalera96,57 km²
Garaiera542 metro
Demografia
Biztanleria1.599 (2025:  −29)
alt_left 767 (%48) (%52) 830 alt_right
Dentsitatea0,17 bizt/km²
Euskara
Euskaldunak[1]% 54.9 + % 16.3 hartzaile (2021)
Kaleko erabilera [2]% 
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.ultzama.eus/

Ultzama[3] ([ults̻ama]) Nafarroa Garaiko iparraldeko udalerri eta ibar bat da, Iruñeko merindadekoa. Hamalau herritan banaturik dago, eta Larraintzar da herriburua. 96,7 kilometro karratuko eremua du, eta 1.597 biztanle zituen 2025. urtean. Esnekiak (gazta eta gaztanbera) ekoizteagatik ezaguna, golf zelaia eta Orgiko hariztia ere ibarreko ikur nagusitzat ditu.

Koldo Mitxelenak uste zuen Ultzama toponimoa zeltako Uxamatik zetorrela. Hitz horrek lekurik altuena esan nahi du, eta esanahi hori ongi datorkio Ultzamari, zeren, Basaburuarekin batera, Nafarroako isurialde mediterraneoko ibarrik altuenak baitira. Euskal ahoskerak Uxama hori Ultzama bihurtuko zuen, Mitxelenaren ustetan, beste toki batzuetan Osma (Bizkaiko Mallabiako auzoan bezala) bihurtu zuen bitartean.

Erdi Aroan, ibarraren izena idazkietan hainbat eta hainbat eratara azaltzen zen: Iozama, Utzama, Hutzama, Ucama edo Uzama, ustezko jatorrizko Uxama eta egungo Ultzamaren arteko eratorriak izango liratekeenak. 1366ko testu batean Urçama bezala agertu zen. Honek Jose Maria Satrustegi ur hitzarekin erlazionatzera eraman zuen.

Eduardo Orduña Azanarrek uTanbaate txanponen legenda, *Utzama Ate irakurtzea proposatu zuen, hau da, "Uxama" zelta hitza euskararen fonetikara moldatuko zen garaia artan, eta ate euskal hitza gehituko zitzaion hiri bateko izena izango zena sortzeko, txanponetan euren jatorriko hirien izena idatzita baitzuten. Horrela balitz, Ultzama toponimoarekin lotuta egongo litzateke[4]

Ingurune naturala eta klima

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerri mugakideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ultzamak mugakide ditu iparraldean Urroz, Beintza-Labaien, Oiz, Donamaria eta Baztan; ekialdean Lantz eta Anue; hegoaldean Atetz eta Odieta; eta mendebaldean Basaburua.

Ultzamako ikuspegia (Orkin).

Herri hauek osatzen dute: Alkotz, Arraitz-Orkin, Auza, Eltso, Eltzaburu, Gorrontz-Olano, Gerendiain, Ilarregi, Iraizotz, Larraintzar (herriburua), Lizaso, Suarbe, Urritzola-Galain eta Zenotz.

Arraitz-Orkinen Brontze Aroko aztarnak aurkitu dira Abauntz kobazuloan. Margolanak, tresnak eta lurperatutako gorpuak aurkitzeaz gain, harri batean orain dela 13.660 urte egindako mapa bat aurkitu zuten, Mendebaldeko Europako mapa zaharrena. Kobazuloa Antzinaroan abandonatua izan zen arren, Erromatar Inperioaren gainbehera eman zenean berriz habitatu zuten, inperio osoan zehar eman zen fenomeno bitxi bat izanik.

XI. mendeko dokumentu batean aipatzen da lehen aldiz Iozama, Utzama, Hutzama eta Ucama izenez. XII. mendean jaso zuen Ultzama haranak, Antso VII.a Azkarra Nafarroako erregearen eskutik, Lerin herriak zituen foru berez gobernatzeko baimena.

Nafarroako konkistan Ultzama, Baztan eta Malerreka arteko mendietan Belateko gudua eman zen, zeinetan gipuzkoarrek nafar tropak txikitu zituzten.

XVI. mendean, Nafarroa iparraldeko bertze hainbat tokitan bezala, zenbait sorginkeria epaiketa izan ziren Ultzaman. Ozkordi batxilergoa izan zen 1575. urtean Urritzola-Galain, Larraintzar, Eltso eta Iraizotzen atxilotzeak burutu zituena, azken herri honetako Antso izeneko aztia kasu famatuena izanik. Hiru sorgin bortz urtez erbestera zigortuak izan behar ziren arren, azkenean isun ekonomiko batekin zigortuak izaten akitu zuten.

XVIII. mendean Frantzian jatorria izan zuen azienda izurrite batek Nafarroa gogor jo zuten, Ultzama barne, 1774ko uztailetik urte bereko azarorako epean 1357 animalik bizia galduz.

XVIII. mende bukaerako Konbentzio gerraren lekuko izan zen Ultzama, baita XIX. mende hasierako Espainiako Independentzia Gerra eta XIX. mendeko Gerrate karlistena[7]. Hau bere egoera geografiko estrategikoaren ondorioa da, antzinarotik Bidasoko haranak gainontzeko Nafarroa Garaiarekin lotzen dituen bidean egon baita, Belate muga geografikoa gainditzeko bide nagusia izanik. Hain zuzen ere, Oiasso (Irun) eta Pompaelo (Iruñea) lotzen zituen erromatar galtzada hemendik igarotzen zen, eta gaur egun helburu bera betetzen duen N-121-A errepidea ere Ultzamatik igarotzen da.

XX. mendearen lehen erdialdean populazioa 2.300 biztanleren inguruan mantendu bazuen ere (beheranzko joera txikiarekin), 1960ko hamarkadatik aurrera biztanle galera handia gertatu zen, biztanle anitz Iruñerrira lekualdatu baitziren, eta XXI. mendearen hasieran 1.600 biztanle inguru izatera iritsi zen. XXI. mendearen lehen hamarkadan berreskuratze txiki bat gertatu zen.

Biztanleriaren tamainaUrtea1400160018002000220024002600189019201950198020102040UltzamaBiztanleriaren estatistikaOharra: grafiko hau Wikidatan jasotako datuetatik egin da, automatikoki. Daturen bat aldatu edo eguneratu behar izanez gero, egizu Wikidatan bertan.
Biztanleria-piramidea 2025
Guztira: 830 gizon, 767 emakume
%GizonakAdinaEmakumeak%
0.00
 
100+
 
0.13
0.24
 
95-99
 
0.65
0.48
 
90-94
 
3.13
2.29
 
85-89
 
3.39
2.77
 
80-84
 
4.82
4.22
 
75-79
 
3.39
6.02
 
70-74
 
5.08
10.48
 
65-69
 
6.13
6.39
 
60-64
 
7.30
9.88
 
55-59
 
8.47
8.67
 
50-54
 
7.56
4.94
 
45-49
 
5.87
4.82
 
40-44
 
5.08
4.94
 
35-39
 
5.35
5.18
 
30-34
 
6.39
5.66
 
25-29
 
6.00
5.30
 
20-24
 
6.13
6.02
 
15-19
 
5.61
4.94
 
10-14
 
3.52
3.49
 
5-9
 
2.74
3.25
 
0-4
 
3.26
Iturria: Nafarroako Estatistika Institutua / Instituto Nacional de Estadística
Hazkunde begetatiboa
Hazkunde begetatiboa (pertsonak)Urtea−20−1001020200820112014201720202023UltzamaHazkunde begetatiboa
Urtea20082009201020112012201320142015201620172018201920202021202220232024
Hazkunde begetatiboa 20−3−5−84−8−11−7−3−14−7−7−5−8−20−18−11
Honakoa hazkunde begetatiboa erakusten duen grafiko bat da, hau da, urte batean jaiotakoei hildakoak kentzearen emaitza. Datuak Nastat erakundeak eskaintzen ditu[8] eta Wikimedia Commonsen daude eskuragarri. Aldaketaren bat egin behar bada, bertan egin beharko da.
Batez besteko adina
AdinaUrtea434445464748200320072011201520192023UltzamaBatez besteko adina
Urtea20032004200520062007200820092010201120122013201420152016201720182019202020212022202320242025
Batez besteko adina 43,8643,844,1444,0144,124444,2144,2243,8744,2444,6844,7344,8344,8244,8445,3245,8845,9946,0446,1546,9147,147,34
Honakoa batez besteko adina erakusten duen grafiko bat da. Datuak Nastat erakundeak eskaintzen ditu[9] eta Wikimedia Commonsen daude eskuragarri. Aldaketaren bat egin behar bada, bertan egin beharko da.

Jaiolekuari dagokionez, 2025. urtean biztanleen % 43,1 udalerri berean jaioak ziren[10], probintziako batez bestekoaren (% 37,3) gainetik. Beste erkidego batzuetan jaiotakoak (EAE barne) % 6,3 dira, eta espainiar estatutik kanpo jaiotakoak % 8,1 —probintzian % 19,8—.

Biztanleria jaiolekuaren arabera Nafarroako mapa
Udal
Prob
Esta
Udalerri berean · % 43,1Probintzia berean · % 42,5Beste erkidegoa · % 6,3Estatutik kanpo · % 8,1
Jaiolekua bizilekuarekin alderatuta (2025). Iturria: INE.

Biztanleria atzerritarra

Espainiar estatutik kanpo jaiotako 129 biztanleren artean, gehienak Amerikan jaioak dira (% 55)[11]. Jaiotza herrialde nagusiak Moldavia, Kolonbia, Nikaragua dira.

Atzerrian jaiotakoak, eskualdeka
Amer
Euro
Amerika · % 55Europa · % 38Afrika · % 3,9Asia · % 0,8Ozeania · % 2,3
Espainiar estatutik kanpo jaiotakoak, eskualdeka (2025). Iturria: INE.
Jaiolekuko herrialde nagusiak, sexuaren arabera
Jaiolekuko herrialde nagusiak, sexuaren arabera (2025). Iturria: INE.

INEren 2021eko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsuaren arabera, udalerrian 832 etxebizitza zeuden: 592 (% 71,2) nagusiak eta 240 (% 28,8) ez-nagusiak.[12] Kontsumo elektrikoaren arabera, 68 (% 8,2) noizbehinkako erabilerakoak ziren eta 128 (% 15,4) hutsik zeuden.[13] INEren estatistika esperimentalaren arabera, 2026ko maiatzean 11 etxebizitza turistiko zeuden udalerrian, guztira 86 plazarekin (7,82 plaza etxebizitzako).[14]

832etxebizitza
592etxegune
128hutsik (% 15,4)
11etxebizitza turistiko (2026) Nafarroako mapa

Etxebizitza multzoa Nafarroako mapa

592
240
Etxebizitza nagusia (592)Ez-nagusia (bigarrena edo hutsa) (240)

Erabilera-intentsitatea (kontsumo elektrikoa) Nafarroako mapa

636
68
128
Okupatuak (636)Noizbehinkakoak (68)Hutsik (128)

Guztira 592 etxegune zeuden, eta horietatik 143 (% 24,2) pertsona bakarrekoak ziren.[15]

Etxeguneak tamainaren arabera

Pertsona 1143
2 pertsona137
3 pertsona117
4 pertsona125
5 edo gehiago70

Hezkuntza-maila

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

INEren 2024ko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsuaren arabera, udalerrian 15 urte edo gehiagoko 1.446 biztanle zeuden. Lortutako ikasketa-mailarik altuenari dagokionez, goi-mailako ikasketak zituztenak % 38,3 ziren; bigarren hezkuntzako bigarren etapa (batxilergoa edo erdi-mailako lanbide-heziketa) zutenak % 23,9; bigarren hezkuntzako lehen etapa (DBH edo antzekoa) zutenak % 28,5; eta lehen hezkuntza edo gutxiago zutenak % 9,3.[16] Goi-mailako ikasketak zituztenen proportzioa % 35,0 zen 2021ean eta % 38,3 2024an; beraz, 3,4 puntu igo zen 3 urtean. Lehen hezkuntza edo gutxiago zutenena, berriz, % 12,1 izatetik % 9,3 izatera pasatu zen. Sexuaren arabera, goi-mailako ikasketak zituztenak emakumeen artean % 44,0 ziren, eta gizonen artean % 32,8; 11,2 puntuko aldea, emakumeen alde. Lehen hezkuntza edo gutxiago zutenak, berriz, emakumeen % 11,6 eta gizonen % 7,1 ziren. Azken alde hori, neurri handi batean, adin-egituraren isla izan ohi da: adineko biztanleen artean emakumeak gehiago dira, eta belaunaldi horietan ohikoagoa zen ikasketak goiz uztea.

1.446biztanle 15 urte edo +, 2024
% 38,3goi-mailako ikasketak+3,4 puntu 2021etik mapa
% 9,3lehen hezkuntza edo gutxiago−2,8 puntu 2021etik mapa
% 11,7ikasten ari dira, 2024
% 9,3
% 28,5
% 23,9
% 38,3
Lehen hezkuntza edo gutxiago · % 9,3Bigarren hezkuntzako lehen etapa (DBH) · % 28,5Bigarren hezkuntzako bigarren etapa · % 23,9Goi-mailako ikasketak · % 38,3
Lortutako ikasketa-mailarik altuena, 15 urte edo gehiagoko biztanleen artean (2024). Nafarroako mapa

Xeheago, goi-mailako ikasketak zituztenen % 61,0 unibertsitate-tituludunak ziren (gradua, diplomatura, lizentziatura, masterra edo doktoretza), eta % 39,0 goi-mailako lanbide-heziketakoak. Guztira, 15 pertsonak zuten doktore-titulua. Bigarren etapakoen artean, batxilergoa zutenak % 41,9 ziren, eta erdi-mailako lanbide-heziketa zutenak % 58,1. Ikasketarik gabekoak, azkenik, 15 urte edo gehiagoko biztanleen % 1,0 ziren.[16]

Ikasketa-maila xehatua
Ikasketarik gabe
% 1,0
DBH eta antzekoak
% 28,5
Erdi-mailako LH
% 13,9
Goi-mailako LH
% 14,9
Graduak (≤240 ECTS), diplomaturak
% 12,8
Graduak (>240 ECTS), lizentziaturak
% 5,8
Masterrak eta espezialitateak
% 3,7
Ehunekoak 15 urte edo gehiagoko biztanle guztien gainekoak dira; koloreak goiko barrako lau maila nagusiei dagozkie.
Sexuaren araberako banaketa
15 urte edo gehiagoko biztanleria ikasketa-mailaren eta sexuaren arabera, Ultzama, 2024
Ikasketa-mailaGuztira%Gizonak%Emakumeak%
Goi-mailako ikasketak554% 38,3242% 32,8312% 44,0
Bigarren hezkuntzako bigarren etapa346% 23,9205% 27,8141% 19,9
Bigarren hezkuntzako lehen etapa (DBH)412% 28,5238% 32,3174% 24,5
Lehen hezkuntza edo gutxiago134% 9,352% 7,182% 11,6
Guztira1.446% 100,0737% 100,0709% 100,0
Urtez urteko bilakaera
Ikasketa-mailaren bilakaera (%), Ultzama, 2021–2024
UrteaGoi-mailakoakBatx. / erdi LHDBHLehen H. edo gutx.15 urte edo +
2021% 35,0% 23,7% 29,2% 12,11.453
2022% 36,5% 24,5% 28,3% 10,71.438
2023% 36,9% 25,1% 28,0% 10,01.435
2024% 38,3% 23,9% 28,5% 9,31.446

Ikasten ari direnak

2024an, 15 urte edo gehiagoko biztanleen % 11,7 ikasten ari zen (169 pertsona).[17] Ikasten ari zirenetatik, % 45,6 goi-mailako ikasketetan zebilen, % 26,0 batxilergoan eta % 24,9 erdi-mailako lanbide-heziketan. Sexuaren arabera, ikasten ari ziren emakumeen % 48,4 goi-mailako ikasketetan zebilen, eta gizonen % 41,9; erdi-mailako lanbide-heziketan, aldiz, gizonen % 28,4 eta emakumeen % 22,1. Adinaren arabera, 15–19 urtekoen % 93,7 ikasten ari zen, 20–24 urtekoen % 46,9 eta 25–29 urtekoen % 14,8; 30 urtetik gorakoen artean, berriz, % 1,8 baino ez.[18] 20–24 urtekoen artean, emakumeen % 46,2 ari zen goi-mailako ikasketak egiten, eta gizonen % 37,0.

Ikasten ari direnak, adin-taldeka
15–19 urte
% 93,7
20–24 urte
% 46,9
25–29 urte
% 14,8
30–34 urte
% 7,1
35–39 urte
% 4,7
40–44 urte
% 0,0
45–49 urte
% 1,9
50–54 urte
% 2,1
55 urte edo +
% 0,9
Egiten ari diren ikasketa-maila
Maila zehaztu gabe
% 0,6
Goi-mailako ikasketak
% 45,6
Erdi-mailako LH
% 24,9
Batxilergoa
% 26,0
DBH eta antzekoak
% 1,8
Lehen hezkuntza edo beheragokoa
% 1,2
Ezkerrean, adin-talde bakoitzean ikasten ari direnen ehunekoa; eskuinean, ikasten ari direnen banaketa mailaren arabera (2024).

Jaiolekuaren arabera

2024an, 15 urte edo gehiagoko biztanleen % 91,4 estatuan jaio zen, eta % 8,6 atzerrian.[16] Ikasketa-egiturak alde nabarmenak ditu jatorriaren arabera. Estatuan jaiotako gizonen artean, goi-mailako ikasketak zituztenak % 32,6 ziren eta lehen hezkuntza edo gutxiago zutenak % 6,7; atzerrian jaiotakoen artean, berriz, % 35,8 eta % 11,3, hurrenez hurren. Estatuan jaiotako emakumeen artean, goi-mailako ikasketak zituztenak % 45,7 ziren eta lehen hezkuntza edo gutxiago zutenak % 11,3; atzerrian jaiotakoen artean, berriz, % 29,2 eta % 13,9, hurrenez hurren.

Gizonak
Estatua
Atzerria
% 32,6
Goi-mailakoak
% 35,8
% 27,9
Batx. / erdi LH
% 26,4
% 32,7
DBH
% 26,4
% 6,7
Lehen H. edo gutx.
% 11,3
Emakumeak
Estatua
Atzerria
% 45,7
Goi-mailakoak
% 29,2
% 17,6
Batx. / erdi LH
% 40,3
% 25,4
DBH
% 16,7
% 11,3
Lehen H. edo gutx.
% 13,9
Ehuneko bakoitza jatorri- eta sexu-taldearen barnekoa da (2024).

Ikasten ari zirenei dagokienez, 2024an estatuan jaiotako 15 urte edo gehiagokoen % 12,0 ari zen ikasten, eta atzerrian jaiotakoen % 8,8.[17] Ikasten ari zirenen artean, goi-mailako ikasketetan zebiltzanak % 46,2 ziren estatuan jaiotakoetan eta % 36,4 atzerrian jaiotakoetan. Konparazio hauek ez daude adinaren arabera doituta: talde bakoitzaren adin-egiturak (gazteen proportzioak, batez ere) eragin handia du emaitzan.

2008ko erroldan jasota dagoenez, Espainiaz kanpoko 59 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren % 3,67 (Nafarroako Foru Erkidegoko batezbestekoaren azpitik).

Mapa
OpenStreetMaps buruz
Mapsa: erabilera baldintzak
820m
894yarda
Lozen (9)
Lozen
Lozen
Gorrontz-Olano
Gorrontz-Olano
Suarbe (49)
Suarbe
Suarbe
Zenotz (44)
Zenotz
Zenotz
Ilarregi
Ilarregi
Urritzola-Galain
Urritzola-Galain
Eltso (63)
Eltso
Eltso
Gerendiain
Gerendiain
Larraintzar
Larraintzar
Eltzaburu (142)
Eltzaburu
Eltzaburu
Lizaso (146)
Lizaso
Lizaso
Auza (172)
Auza
Auza
Alkotz (189)
Alkotz
Alkotz
Arraitz-Orkin
Arraitz-Orkin
Iraizotz (262)
Iraizotz
Iraizotz

XX. mendera arte Ultzaman euskara hutsa solastatzen zen arren, Espainiako Gerra Zibiletik aitzinera erdalduntze prozesu sakon batean sartu zen, belaunaldi aunitz erdaldun elebakarrak izanik. Transmisio etete horrek bertako euskalkiaren galera-arriskua eragin du, gaur egungo gazteek euskaraz ikasten duten arren euskara batua ikasten eta etxean erdaraz egiten baitute gehienek. Hala ere Eltzaburu eta Ilarregi aldean badira euskara galdu ez duten familiak, oraindik ere goi-nafarreraz solastatzen direnak, baita haran osoko adineko jendea, hizkuntza erabiltzen ez duten arren, ulertu eta batzuk solastatzeko gai direnak.

Ultzamako etxeak inguruko haranetako etxeen estilo berekoak dira, hiru solairukoak dira gehienak (beheko solairuan ukuiluak, lehendabizikoan bizilekua eta azkenekoak sabaia), sarrera nagusian harri landuko arku bat izan ohi dute eta paretak karez estaliak izan ohi dituzte, leihoetako eta pareten iskinetako harri landua agerian utziz.

Aipamen berezia merezi duten eraikinak Belateko monasterioa eta ostatua dira, Baztango Donejakue bidea egiten zuten erromesei ostatua ematen ziena eta gaur egun abandonatuta dagoena.

Famatuak dira Ultzamako esnekiak, bereziki gaztanbera. Urtero haraneko herri batean "gaztanberaren eguna" ospatzen dute, 2019an Larraintzarren ospatua izanik. Esnekiak ekoizten dituen Goshua enpresak Iraizotzeko Elordi industriagunean du lantegia.

Nekazaritza eta abeltzaintza izan dira betidanik ultzamarren ekonomiaren oinarria, bereziki behi abeltzaintza. Gaur egun ere lehen sektoreak garrantzia handia duen arren, biztanleen gehiengoak Iruñerrian egiten du lan, zerbitzuen arloan. Iraizotzen bada industriagune bat, Elordi izenekoa, eta turismoa gero eta indar handiagoa hartzen ari da Ultzamako golf zelaiak eta Orgiko hariztiak erakarrita, batik bat, baita haraneko landetxe eskaintza zabalak ere.

Diru-sarrerak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2024. urtean, biztanle bakoitzeko batez besteko errenta garbia 22.195 euro-koa zen[19], eta etxegune bakoitzeko 58.925 euro-koa. Balio hori probintziako batez bestekoaren (17.701 euro) gainetik dago, eta Espainiako batez bestekoaren (15.948 euro) gainetik. Kontsumo-unitateko errentaren mediana (etxeguneen tamaina eta osaera kontuan hartzen dituen neurria) 28.283 euro zen. Errenta gordina 27.636 euro-koa izan zen pertsonako.

Diru-sarreren iturri nagusia soldata da, guztizkoaren % 50,7[20]. Gainerako iturriak: pentsioak (% 23,4), beste diru-sarrerak (% 21,3), langabezia-prestazioak (% 1,4), beste prestazioak (% 3,3).

51%
23%
21%
Soldata · % 50,7Pentsioak · % 23,4Langabezia · % 1,4Beste prestazioak · % 3,3Beste sarrerak · % 21,3
Diru-sarreren banaketa iturriaren arabera.

Desberdintasuna

Errentaren banaketaren desberdintasuna neurtzeko Gini indizea erabiltzen da[21][oh 1]. Udalerrian indizea 29,6 da, probintziakoaren (30,4; Nafarroako mapa) azpitik eta Espainiakoaren (31,9) azpitik. P80/P20 zatidurak, hau da errenta-banaketaren 80. eta 20. pertzentilen arteko zatidura, 2,2 da, probintziakoaren (2,6; Nafarroako mapa) azpitik eta Espainiakoaren (2,6) azpitik.

Jarduera ekonomikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

INEren 2024ko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsuaren arabera, Ultzama udalerrian biztanleria aktiboa (okupatuak eta langabeak) 806 pertsona ziren, hau da, 16 urte edo gehiagoko biztanleriaren % 56,9; gainerako % 43,1 inaktibo zeuden (erretiratuak % 63,0, beste inaktiboak % 22,9 eta ikasleak % 14,1).[22] Aktiboen artean, langabezia-tasa % 4,3 zen. Sexuaren arabera, gizonezkoen jarduera-tasa % 57,8 zen eta emakumezkoena % 55,9; langabezia-tasa, aldiz, % 4,6 eta % 4,1 zen, hurrenez hurren.[22]

Okupatuen kopurua 772 zen 2023ean, 2021eko 768etik gora.[23] Emakumeek okupatuen % 47,4 osatzen dute, eta gizonek % 52,6.

772okupatu, 2023+% 0,5 2021etik
% 47,4emakumeak okupatuen artean
% 56,9jarduera-tasa, 2024
% 4,3langabezia-tasa, 2024
16 urte edo gehiagoko biztanleria jarduerarekiko loturaren arabera (2024)
% 54,4
% 27,2
% 9,9
Okupatuak · % 54,4Langabeak · % 2,5Ikasleak · % 6,1Erretiratuak · % 27,2Beste inaktiboak · % 9,9
16 urte edo gehiagoko biztanleria jardueraren eta sexuaren arabera, Ultzama, 2024
EgoeraGuztira%Gizonak%Emakumeak%
Okupatuak771% 54,4398% 55,2373% 53,6
Langabeak35% 2,519% 2,616% 2,3
Inaktiboak611% 43,1304% 42,2307% 44,1
Guztira1.417% 100,0721% 100,0696% 100,0

Jarduera-sektoreak

Jarduera-sektoreei dagokienez, okupatuak honela banatzen dira: zerbitzuak (% 59,6), industria (% 23,6), nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza (% 10,8) eta eraikuntza (% 6,1).[23] Xeheago, jarduera-adarrik handiena manufaktura-industria da (% 22,2), ondoren nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza (% 10,8) eta osasuna eta gizarte-zerbitzuak (% 9,7) datoz.

Okupatuak jarduera-sektorearen arabera (2023) Nafarroako mapa
% 10,8
% 23,6
% 59,6
Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza · % 10,8Industria · % 23,6Eraikuntza · % 6,1Zerbitzuak · % 59,6
Jarduera-adar zehatzak
Manufaktura-industria
% 22,2
Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza
% 10,8
Osasuna eta gizarte-zerbitzuak
% 9,7
Ostalaritza
% 9,6
Merkataritza
% 9,6
Hezkuntza
% 6,7
Eraikuntza
% 6,1
Garraioa eta biltegiratzea
% 5,2
Gainerako 13 jarduera-adarrak
Administrazio publikoa
% 4,3
Jarduera profesionalak
% 3,5
Jarduera artistikoak eta aisialdikoak
% 3,2
Administrazio-jarduera lagungarriak
% 2,5
Beste zerbitzu batzuk
% 1,8
Etxeetako jarduerak
% 1,7
Informazioa eta komunikazioak
% 1,3
Ur-hornidura eta hondakinak
% 0,6
Finantza- eta aseguru-jarduerak
% 0,4
Energia elektrikoa eta gasa
% 0,4
Erauzketa-industriak
% 0,4
Higiezinen jarduerak
% 0,1
Lurraldez kanpoko erakundeak
% 0,0

Okupazioa eta lan-egoera

Okupazio-mailari dagokionez, langile kualifikatuak eta maila baxuko ofizialak dira talderik ugariena, okupatuen % 54,4; ondoren, zuzendariak eta goi eta erdi mailako teknikariak daude (% 29,1), eta oinarrizko okupazioak % 12,7.[24] Bi sexuetan langile kualifikatuak dira nagusi (gizonen % 61,3 eta emakumeen % 46,7).

% 29,1
% 54,4
% 12,7
Zuzendariak eta goi eta erdi mailako teknikariak · % 29,1Langile kualifikatuak eta maila baxuko ofizialak · % 54,4Oinarrizko okupazioak · % 12,7Ez dago jasota · % 3,8
Okupatuak okupazioaren eta sexuaren arabera, Ultzama, 2023
OkupazioaGuztira%Gizonak%Emakumeak%
Zuzendariak eta goi eta erdi mailako teknikariak225% 29,190% 22,2135% 36,9
Langile kualifikatuak eta maila baxuko ofizialak420% 54,4249% 61,3171% 46,7
Oinarrizko okupazioak98% 12,754% 13,344% 12,0
Ez dago jasota29% 3,813% 3,216% 4,4
Guztira772% 100,0406% 100,0366% 100,0

Okupatuen % 75,6 besteren konturako langileak dira, eta % 24,4 norberaren konturakoak.[25]

% 21,8
% 63,6
% 12,0
Norberaren kontura, langileak dituena · % 2,6Norberaren kontura, langilerik gabe · % 21,8Besteren kontura, finkoa/mugagabea · % 63,6Besteren kontura, aldi baterakoa · % 12,0
Okupatuak lan-egoeraren eta sexuaren arabera, Ultzama, 2023
Lan-egoeraGuztira%Gizonak%Emakumeak%
Norberaren kontura188% 24,4125% 30,863% 17,2
Besteren kontura584% 75,6281% 69,2303% 82,8
Guztira772% 100,0406% 100,0366% 100,0

Jaiolekuaren arabera

Jarduera

16 urte edo gehiagokoen % 91,8 estatuan jaio zen, eta % 8,2 atzerrian.[22] Jarduera-egoerak alde nabarmenak ditu jatorriaren arabera. Estatuan jaiotako gizonen artean, % 55,1 okupatuak dira, % 33,4 erretiratuak, % 6,6 ikasleak, % 2,8 bestelako inaktiboak eta % 2,1 langabeak; atzerrian jaiotakoen artean, berriz, % 63,5 okupatuak dira, % 28,8 bestelako inaktiboak eta % 3,8 langabeak. Emakumeen kasuan, estatuan jaiotakoen artean % 53,3 okupatuak dira, % 23,6 erretiratuak, % 15,0 bestelako inaktiboak eta % 6,5 ikasleak; atzerrian jaiotakoen artean, berriz, % 48,4 okupatuak dira, % 35,9 bestelako inaktiboak, % 9,4 ikasleak eta % 4,7 erretiratuak.

Gizonak
Estatua
Atzerria
% 55,1
Okupatuak
% 63,5
% 2,1
Langabeak
% 3,8
% 6,6
Ikasleak
% 1,9
% 33,4
Erretiratuak
% 1,9
% 2,8
Beste inakt.
% 28,8
Emakumeak
Estatua
Atzerria
% 53,3
Okupatuak
% 48,4
% 1,6
Langabeak
% 1,6
% 6,5
Ikasleak
% 9,4
% 23,6
Erretiratuak
% 4,7
% 15,0
Beste inakt.
% 35,9
Ehuneko bakoitza jatorri-taldearen barnekoa da.

Okupazioa

Okupatuen % 91,7 estatuan jaio zen, eta % 8,3 atzerrian.[24] Okupazio-egiturak alde nabarmenak ditu jatorriaren arabera. Estatuan jaiotako gizonen artean, % 60,9 langile kualifikatu edo maila baxuko ofizial dira, % 24,1 zuzendari edo goi eta erdi mailako teknikari eta % 12,3 oinarrizko okupazioetakoak; atzerrian jaiotakoen artean, berriz, % 66,7 langile kualifikatu edo maila baxuko ofizial dira, % 24,2 oinarrizko okupazioetakoak. Emakumeen kasuan, estatuan jaiotakoen artean % 46,3 langile kualifikatu edo maila baxuko ofizial dira, % 39,1 zuzendari edo goi eta erdi mailako teknikari eta % 10,1 oinarrizko okupazioetakoak; atzerrian jaiotakoen artean, berriz, % 51,6 langile kualifikatu edo maila baxuko ofizial dira, % 32,3 oinarrizko okupazioetakoak eta % 12,9 zuzendari edo goi eta erdi mailako teknikari.

Gizonak
Estatua
Atzerria
% 24,1
Goi eta erdi maila
% 0,0
% 60,9
Langile kualifikatuak
% 66,7
% 12,3
Oinarrizko okup.
% 24,2
% 2,7
Ez dago jasota
% 9,1
Emakumeak
Estatua
Atzerria
% 39,1
Goi eta erdi maila
% 12,9
% 46,3
Langile kualifikatuak
% 51,6
% 10,1
Oinarrizko okup.
% 32,3
% 4,5
Ez dago jasota
% 3,2
Ehuneko bakoitza jatorri-taldearen barnekoa da.

Jarduera-sektoreak

Jarduera-egituran badira aldeak jatorriaren arabera.[26] Estatuan jaiotako gizonen artean, % 44,0 zerbitzuetan ari dira, % 32,4 industrian, % 14,5 nekazaritzan eta % 9,1 eraikuntzan; atzerrian jaiotakoen artean, berriz, % 36,4 zerbitzuetan ari dira, % 24,2 eraikuntzan, % 21,2 industrian eta % 18,2 nekazaritzan. Emakumeen kasuan, estatuan jaiotakoen artean % 77,0 zerbitzuetan ari dira, % 14,6 industrian eta % 6,9 nekazaritzan; atzerrian jaiotakoen artean, berriz, % 83,9 zerbitzuetan ari dira, % 16,1 industrian.

Gizonak
Estatua
Atzerria
% 14,5
Nekazaritza
% 18,2
% 32,4
Industria
% 21,2
% 9,1
Eraikuntza
% 24,2
% 44,0
Zerbitzuak
% 36,4
Emakumeak
Estatua
Atzerria
% 6,9
Nekazaritza
% 0,0
% 14,6
Industria
% 16,1
% 1,5
Eraikuntza
% 0,0
% 77,0
Zerbitzuak
% 83,9
Ehuneko bakoitza jatorri-taldearen barnekoa da.

Lehen sektorea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nekazaritza

2020ko Nekazaritza Erroldaren arabera, udalerrian 91 nekazaritza-ustiategi zeuden, eta guztira 2.944 hektarea nekazaritzako azalera erabilgarri (NAE) lantzen zuten[27][oh 2]. Udalerriaren azalera 96,6 km² denez, NAE lurraldearen % 30,5 da[28]. Lur-erabileraren arabera, NAEren % 74,2 larre iraunkorrak (2.186 ha, 89 ustiategitan), % 18,9 lur goldagarria (557 ha, 39 ustiategitan), % 6,8 arbolak (200 ha, 4 ustiategitan), norberaren kontsumorako baratzeak (0,6 ha, 25 ustiategitan) eta berotegiak edo babes garai irisgarriak (0,01 ha, ustiategi batean)[oh 3].

Nekazaritzako azalera erabilgarria (NAE)
NAE udalerriaren azaleran
30%
70%
NAE · 2.944 ha (% 30,5)Gainerako azalera · 6.713 ha (% 69,5)
NAE, lur-erabileraren arabera
19%
74%
Lur goldagarria · 557 ha (% 18,9)Larre iraunkorrak · 2.186 ha (% 74,2)Arbolak · 200 ha (% 6,8)Baratzeak · 0,6 ha (< % 0,1)Berotegiak · 0,01 ha (< % 0,1)
Iturria: INE, Nekazaritza Errolda 2020; udalerriaren azalera: Wikidata.

Abeltzaintza

2020ko Nekazaritza Erroldaren arabera, udalerriko abeltzaintza-ustiategietan 5.103 behi, 8.232 ardi eta ahuntz, 48 txerri eta 51 hegazti zeuden[29].

Ibilgailu-parkea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Trafikoko Zuzendaritza Nagusiaren (DGT) 2025eko datuen arabera, udalerrian 1.098 gidari zeuden erroldatuta: 612 gizon (% 55,7) eta 486 emakume (% 44,3)[30]. Biztanleen % 68,8 gidatzeko gai zen.

Ibilgailu-parkea 1.890 ibilgailuk osatzen zuten: 1.074 turismo, 276 furgoneta, 184 kamioi, 131 motozikleta eta 26 ziklomotor[30]. Motorizazio-tasa 1.000 biztanleko 673 turismokoa zen, probintziako (512) eta Espainiako (525) batez bestekoen gainetik.

Turismoen batez besteko adina 13,3 urtekoa zen; turismoen % 8k 4 urte baino gutxiago zituen, eta % 14,3k 25 urte baino gehiago[30]. Erregaiari dagokionez, ibilgailuen % 67,8 diesel zen eta % 30,9 gasolinazko; 17 ibilgailu elektrifikatu zeuden (% 0,9; probintzian % 1,3). Ingurumen-bereizgarriari dagokionez, ibilgailuen % 4k zuen 0 edo ECO etiketa, eta % 34,9k ez zuen etiketarik[oh 4].

Ibilgailu-parkea (2025)
Ingurumen-etiketa
31%
31%
35%
0 etiketa · 25 (% 1,4)ECO · 47 (% 2,6)C etiketa · 553 (% 30,6)B etiketa · 551 (% 30,5)Etiketarik gabe · 630 (% 34,9)
Turismoak, adinaren arabera
8%
14%
25%
39%
14%
< 4 urte · 86 (% 8)4–8 urte · 146 (% 13,6)8–15 urte · 272 (% 25,3)15–25 urte · 416 (% 38,7)≥ 25 urte · 154 (% 14,3)
Iturria: DGT, «Datos municipales general» (2025).

Udal hauteskundeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2015era arte Ultzamako alkate kargurako Agrupación Ultzama (AU) eskuineko taldeko Francisco Pérez Arregi aukeratu zuten. 2007an Udaleko bederatzi zinegotzietatik sei lortu zituen taldeak, eta, hortaz, gehiengo osoa udalean; beste hirurak Nafarroa Baik eskuratu zituen. Baliogabeko botoak 80 izan ziren (emandako guztien %8,46) eta 23 boto zuri izan ziren (botoen %2,66). Abstentzioa %30,49koa izan zen.

Ultzamako Udala (2007)
AlderdiaBotoakZinegotziak
Agrupación Ultzama5456
Nafarroa Bai2983

2011ko udal hauteskundeetan ere AU izan zen garaile eta Pérez Arregik alkate karguari eutsi egin zion. Urte horretan AUrekin lehiatu zen zerrenda bakarra Bildu (4 zinegotzi) izan zen.

Ultzamako Udala (2011)
AlderdiaBotoakZinegotziak
Agrupación Ultzama4505
Bildu3734

2015eko udal hauteskundeetan EH Bildu izan zen garaile alkatetza zuen AUri gailenduz. EH Bilduko Arantza Martinez Urionabarrenetxea hautatu zuten alkate.

Ultzamako Udala (2015)
AlderdiaBotoakZinegotziak
EH Bildu4495
Agrupación Ultzama4094

2019ko udal hauteskundeetan EH Bildu atera zen garaile, alkatetza Martin Pikabearen eskuetan jarriz.

Ultzamako Udala (2019)
Alderdia Botoak Zinegotziak
EH Bildu 513 5
Agrupación Ultzama 399 4

Helbidea: San Pedro kalea, 8 (Larraintzar kontzejua)

Alkateen zerrenda

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2007-2011Francisco Pérez ArregiAU
2011-2015Francisco Pérez ArregiAU
2015-2019Arantxa Martinez UrionabarrenetxeaEH Bildu
2019-2023 Martin Pikabea Agirre EH Bildu

Ultzamar ospetsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ 0 balioak berdintasun osoa adierazten du eta 100 balioak desberdintasun handiena; zenbat eta baxuagoa, orduan eta banaketa berdinagoa.
  2. ↑ INEk ustiategi baten lur guztiak ustiategia kokatuta dagoen udalerriari egozten dizkio, nahiz eta lur horietako batzuk beste udalerri batzuetan egon. Horregatik, udalerri batzuetan NAE udalerriaren azalera baino handiagoa izan daiteke.
  3. ↑ Ustiategi batek lur-erabilera bat baino gehiago izan ditzake; horregatik, erabilera bakoitzeko ustiategi-kopuruen batura ustiategi guztien kopurua baino handiagoa izan daiteke.
  4. ↑ DGTren ingurumen-etiketak ibilgailuen isurien araberakoak dira: 0 (elektrikoak eta autonomia handiko entxufagarriak), ECO (hibridoak eta gasezkoak), C (Euro 4tik aurrerako gasolina-ibilgailuak eta Euro 6ko dieselak), B (Euro 3ko gasolina-ibilgailuak eta Euro 4-5eko dieselak); zaharrenek ez dute etiketarik.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ Euskararen Adierazle Sistema. Euskara-gaitasuna adinaren eta sexuaren arabera. EAE (eskualdeka/udalerrika). Eusko Jaurlaritza.
  2. ↑ «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  3. ↑ Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
  4. ↑ Nastat. Euskera: Estadística de la Población según Conocimiento de Euskera. https://nastat.navarra.es/es/tablas_powerbi/-/tag/perfil-euskera..
  5. ↑ Goikoetxea Etxeberria, Garikoitz. 2024. “Euskararen geografia berria”. BAT Soziolinguistika Aldizkaria, 130, 45-77. Andoain (Gipuzkoa). https://doi.org/10.55714/BAT-130.2
  6. ↑ Nafarroako Meteorologia Agentziaren webgunea.
  7. ↑ Lur entziklopedietatik hartua.
  8. ↑ «Indicadores municipales - Nastat» Nafarroa.eus (kontsulta data: 2026-08-03).
  9. ↑ «Indicadores municipales - Nastat» Nafarroa.eus (kontsulta data: 2026-08-03).
  10. ↑ INE, «Población por relación entre lugar de nacimiento y de residencia» (Padroia), Jatorria Nafarroa.tab.
  11. ↑ INE, «Población por país de nacimiento» (Padroia), Jaioterria Nafarroa.tab.
  12. ↑ (Gaztelaniaz) «Etxebizitzak udalerrika eta motaren arabera» 2021eko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (Espainiako Estatistika Institutua).
  13. ↑ (Gaztelaniaz) «Etxebizitzak erabilera-intentsitatearen arabera (kontsumo elektrikoa)» 2021eko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (Espainiako Estatistika Institutua).
  14. ↑ (Gaztelaniaz) «Etxebizitza turistikoak, plazak eta plazak etxebizitza turistiko bakoitzeko. Udalerriak» Etxebizitza turistikoen kopuruaren neurketa (estatistika esperimentala) (Espainiako Estatistika Institutua).
  15. ↑ (Gaztelaniaz) «Etxeguneak udalerrika eta tamainaren arabera» 2021eko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (Espainiako Estatistika Institutua).
  16. 1 2 3 (Gaztelaniaz) «Población de 15 y más años por sexo, lugar de nacimiento (España/extranjero) y nivel de estudios (Municipios de 500 habitantes o más)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  17. 1 2 (Gaztelaniaz) «Población de 15 y más años por sexo, lugar de nacimiento (España/extranjero) y nivel de estudios en curso (Municipios de 500 habitantes o más)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  18. ↑ (Gaztelaniaz) «Población de 15 y más años por sexo, edad (grupos quinquenales) y nivel de estudios en curso (Municipios de 500 habitantes o más)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  19. ↑ INE, «Indicadores de renta media y mediana» (ADRH), ADRH errenta Nafarroa.tab.
  20. ↑ INE, «Distribución por fuente de ingresos» (ADRH), ADRH fuente Nafarroa.tab.
  21. ↑ INE, «Índice de Gini y distribución de la renta P80/P20» (ADRH), ADRH gini erreferentziak.tab.
  22. 1 2 3 (Gaztelaniaz) «Población de 16 y más años por sexo, lugar de nacimiento (España/extranjero) y relación con la actividad (agrupado) (Municipios de 500 habitantes o más)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  23. 1 2 (Gaztelaniaz) «Ocupados de 16 y más años por sexo y actividad económica (1 letra) (Municipios de 500 habitantes o más)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  24. 1 2 (Gaztelaniaz) «Ocupados de 16 y más años por sexo, lugar de nacimiento (España/extranjero) y ocupación (agregada) (Municipios de 500 habitantes o más)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  25. ↑ (Gaztelaniaz) «Ocupados de 16 y más años por sexo y situación profesional (Municipios de 500 habitantes o más)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  26. ↑ (Gaztelaniaz) «Ocupados de 16 y más años por sexo, lugar de nacimiento (España/extranjero) y rama de actividad (Municipios de 500 habitantes o más)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  27. ↑ INE, «Explotaciones por tipo de cultivo», Nekazaritza Errolda 2020. Datuak: INE nekazaritza-azalera Nafarroa.tab (Wikimedia Commons).
  28. ↑ Udalerriaren azalera: Wikidata, Q735232.
  29. ↑ INE, «Explotaciones ganaderas por tipo de ganado», Nekazaritza Errolda 2020. Datuak: INE abeltzaintza Nafarroa.tab (Wikimedia Commons).
  30. 1 2 3 DGT, «Datos municipales general» (2025). Datuak: DGT ibilgailuak Nafarroa.tab (Wikimedia Commons).
  31. ↑ (Ingelesez) «Arizo [Arizu, Arizcum, Miguel de»] Grove Music Online  doi:10.1093/gmo/9781561592630.001.0001/omo-9781561592630-e-0000001251?rskey=4qzx2z. (kontsulta data: 2023-09-24).
  32. ↑ (Gaztelaniaz) «Arizu, Miguel de - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (kontsulta data: 2023-09-24).
  33. ↑ «Miguel de Arizo | enciclopedia.cat» www.enciclopedia.cat (kontsulta data: 2023-09-24).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Ultzama
Alkotz | Arraitz-Orkin | Auza | Eltso | Eltzaburu | Gerendiain | Gorrontz-Olano | Ilarregi | Iraizotz | Larraintzar | Lizaso | Suarbe | Urritzola-Galain | Zenotz